Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu askotan, zertarako erabiltzen diren jakiteko aukerarik gabe. Badira alternatibak ordea: finantza etikoak esaten zaion lan-esparruan dabiltzan erakundeak. Haietako bat da Oikocredit, bazkideek sartzen duten diruarekin Hego hemisferioko herrialdeetan pobreziari aurre egiteko bokazioa duten proiektuak maileguz laguntzen dituen sozietate kooperatiboa. Nazioarteko organismo zentralean erabakitzen dira maileguen eta inbertsioen gorabeherak, baina mundu osoan ditu jardun hori ahalbidetzen duten 30 elkarte, 13 herrialdetan. Tartean, Euskal Herrian ere bai: Oikocredit Euskadi
Bertako bazkide izateko, gutxienez 200 euroko inbertsioa egin beharra dago, kooperatibaren kapitalaren erosketaren bidez; eta horrek Oikocredit Euskadiren erabaki guztietan parte-hartzeko aukera ematen dio ekarpena egiten duenari. Sozialki sortzen duen onuraz gain, ekonomikoki ere errentagarria da gainera: urteko asanbladan erabakitako ehunekoa –%2 izan ohi da– gehitzen baitzaio urtero norberaren inbertsioari. Urtearen amaieran diru hori berreskuratu edo bertan mantendu nahi den erabakitzeko aukera du bazkideak.
Gardentasuna ere bada Oikocrediten bereizgarria, bai behintzat ohiko finantza erakundeekin alderatuz gero. Izan ere, Euskal Herriko taldearen zuzendaria den Jorge Berezoren arabera, bazkideek modu asko dituzte beren diruarekin laguntzen diren proiektuen berri izateko. Biderik errazena webgunean duten datu-basea kontsultatzea da, baina badira gertukoagoak ere: “Urtean behin gutxienez antolatzen dira lagundu ditugun proiektuak bertatik bertara ezagutzeko bidaiak, eta modu berean, haietako batzuetan lanean ari direnek egiten digute bisita”.
Krisi ekonomikoak ez dio beherakadarik ekarri Oikocrediten jardunari. Hala dio Jorge Berezok: “Urte hauetan nabaritu da jende askok inbertitzeko diru gutxiago izan duela, baina aldi berean, krisiarekin jakinmin handia piztu da finantza etikoen inguruan”.
Bestelako finantza ereduena ez da bakarka egiten den bidea. Horregatik, Euskal Herrian bertan lan bertsuetan ari diren beste erakundeekin harreman sendoa dute. Fiare, Koop57 eta CAESekin batera, Finantza Alternatiboko Sistemaren Mahaia osatzen dute REAS barruan, eta horrez gain, Fiareko bazkide ere badira. Denak ari dira finantzak beste modu batera kudeatu daitezkeela erakusten duen bidea urratzen.
Bazkideak: 220 Euskal Herrian.
Jarduera: Finantza etikoak.
Euskal Herrian egoitza: Bilbo.
Noiztik martxan: 2004.
Bazkide inbertitzaileak: 53.000 mundu osoan
Laguntza jasotzen duten erakundeak: 799.
Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]
Itsasoa usaintzera heltzen zara hemendik. Leku pribilegiatu batean nago oraintxe bertan, irakurle; Ondarroako Arrigorri hondartza nire magalean eta Saturraran bistaratzen dudala. Harkaitzen gainean kokatuta dagoen Alfa eraikinean nago, Arrigorri ostatu-jatetxean. Orain urtebete... [+]
35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk,... [+]
Ipar Euskal Herri barnealdea. Baxenabarre. 1966tik lanean den Euskaldun Gazteria taldeak 2009an eragin esparru berri baten beharra ikusita jada Zuberoan martxan den Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortzeko hautua egiten du. Urte aldrebes samarrak bizi ditugu, ez... [+]
Ordenagailu aurrean nagoen honi Zarautzen irekitzera zihoazen dendaren izena aditzean barre txikia egin zitzaion. Gure etxean lakari txitxiei eta ipurdi ederrei deitzen baitzaie. Eta pentsatu nuen, zein kuriosoa izena elikadura osasungarrirako denda baterako. Ezjakina ni... [+]
Bilbi plaza. Arratsaldeko lau eta erdiak. Bazkal osteko kafearen gonbitea onartu digu Davide Angelilli 24 urteko gazteak. San Frantziskoren bihotzean pasa zuen lehengo urtea gazte italiarrak. Masterra egitera etorri zen Erromatik Bilbora, eta etxebizitza solidarioaren programan... [+]
Artezi
Jarduera: Altzarien tapizatzea eta zaharberritzea.
Kokapena: Eibar.
Izaera juridikoa: Kooperatiba.
Noiztik martxan: 2014ko irailetik.
Kide kopurua: 2.
---------------------------------------------------------------------------
Eibarko San Miguel de Aginaga... [+]
Hartzekodunen lehiaketan egon da azken urtean Koxka enpresa bi proiekturen arteko borrokan, eta paper artean aurkitu dugu Ramon Salinas Garrido. Koxkako langile ohia da eta beren enpresa izandakoari aterabidea emateko proiektua prestatu dutenetako bat. Gaur esku artean dauzkan... [+]
Oñatiarra da Amaia. Larunbatero gisan Aldapa tabernan geratu da lagunekin, eta etxerakoan, ogia erosi du Errota okindegian. Baina ez du, ohi bezala, eurotan ordaindu, ezta txartelarekin ere. Asteazkenean truke bulegoan lehenengoz hartu zituen kolore biziko billeteak... [+]
Agirre Lehendakariaren etorbideko ke zurrunbilotik atera eta pauso gutxira, Aranbeiti auzoan, hiri handiak ezkutatzen dituen altxor berde txikietako batean dabil Saioa Bacigalupe. Aitzurra eskuan tomate ipurdiak harrotuz bere txanda betetzen ari da Deustuko Gazte Asanbladatik... [+]
Garagardo marka baten marketin arduraduna da Urtzi Ugalde. Ez da multinazional erraldoiko pieza bat gehiago ordea, beste sei lagunekin batera sortu duten kooperatibako bazkide baizik. Horizontaltasunean eta elikadura burujabetzan oinarrituta ari dira euren produktua ekoizten:... [+]
Landare elkartera iritsi eta topatu dugu David Garnatxo, elkartean sartzekotan dabilen lagun batekin solasean. Tokiko produktuez eta kontsumo arduratsuaz ari diren bitartean, Garnatxok azaldu dio sarrera modura 42 euro ordaindu beharko dituela, eta ondoren hamabi hilabeteko... [+]
Genero ikuspegia kontuan hartuta lan egiten duten enpresa eta erakundeak, apurka, baina gero eta gehiago dira. Nerea Uria hernaniarrak eta Ilazki Gainza donostiarrak osatzen duten Kalaka komunikazio agentziarentzat ordea balio bat baino gehiago da. “Betaurreko... [+]
Lastotan. Lan-eremua: Nafarroa. Bizibidea: Laborantza. Sorrera: Ideiaren abiapuntua 2011n, kooperatiba gisa 2014an. Kideak: Oihana Beloki, Saioa Martinez eta Nerea Esparza. Jarduerak: Sexu heziketa eta nekazaritza agroekologikoa. Helburua: Elkarbizitza Laborategia sortzea.
Elgarrekin NMEK. Lekua: Makea (Lapurdi). Bizibidea: Laborantza. Inguruko laborarien antolaketa: Elgarrekin NMEK (Nekazaritzako Makinen Erabilerarako Kooperatibak. Frantsesezko CUMA Coopérative d'Utilisation de Matériel Agricole). Sorrera: 1975eko abenduan... [+]