Alternatiben urriak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baionatik Bilbora: inor gutxik espero zezakeen Baionan 2013ko urriaren 6an ikusitakoa bi urte geroago Bilbon, 2015eko urriaren 24an errepika zitekeenik. Nik neuk ARGIAn hauxe idatzi nuen: “Ziur nago, Alternatiba eguna hemendik aurrera erreferentzia politiko nabarmena izango da Frantziako Estatuaren ezkerrarentzat, egin duten lana eta lortu diren emaitzak eredugarriak izan baitira. Ez nago hain ziur lorpen hori gure Hegoaldean antzerakoa izango denik. Maleruski, gure kultura politikoan ez da normala, kausa komun baten aurrean –aldaketa klimatikoa, kasu–  hainbeste jende desberdin biltzea, sigla eta jatorrien gainetik. Hori ez da denbora txikian lortzen, hori lan sendo eta luzearen emaitza da”. Urte bi nahiko izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak testigua hartuz gero Bilboko Alde Zaharrean milaka lagun biltzeko eztabaidan, tailerretan, txosna eta karpen arteko paseoan edota dantzan.  Nola “kutsatu” dizkigute Iparraldeko ekologistek euren lan egiteko metodoak eta tresnak? Hor dago arrakastaren gakoa.

Donostian, Zokoan eta Donibane Garazin: Pozoia dosi txikietan etorri da. Aldez aurretik beste alternatiben herrixkak izan dira. Donostian eta Zokoan joan den ekainaren 6an bi pilula, eta gero Donibane Garazin urriaren 10ean beste bat. Gogoa bete da. Amesten genuena gauzatu da. Bi urte aurretik idatzi genuen: “Baiona Ttipiko karriketan bezala, Alternatiba egunak Euskal Herriko beste herri eta hirietan errepikatzea, beste mundu posible horren aldeko urrats sendoa litzateke. Hala bedi!”. Orain badakigu sindikalistak eta tokiko enpresak, feminista gazteak eta jubilatuak, ekologista zein antimilitaristak ekonomialari alternatiboekin bateratu ditzakegula, baita des-hazkundearen aldekoak, euskara zaleak, bertsolariak eta artistak, kantariekin ere bildu, baldin eta formak, mezuak eta helburuak horizontalki eta gardenki helarazten baditugu, hierarkia eta lehentasunik gabe, dibertsitate aberasgarrian.

Klima aldaketa dakar:  Aldaketa klimatikoaren auzia izan zen/da hasierako aitzakia. Arazo potoloa benetan, heltzeko zaila dena. Zer egin lezake hiru milioi biztanleko herri txiki batek erronka erraldoi horren aurrean? Nire aburuz Baionan martxan jarri zen eredua oso baliogarria da. Klima aldaketa ez da ekologisten arazoa soilik, zibilizazio oso baten galdera ikurra ere bada. Erokeria litzateke pentsatzea arazo teknologiko baten aurrean gaudela eta irtenbidea zientzialarien eskuetan dela. Gure eztabaidetan argi geratu den moduan, alternatiba ez da hari bakar batetik etorriko, hari, kolore eta jostun desberdinak behar ditugu krisi klimatiko-energetiko-kapitalista eta patriarkalari eusteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Eguneraketa berriak daude