Nazio forala

Ezetz ba, Iñigo Urkulluk ez duela alde bakarreko prozesuetan sinesten. Hori katalanentzat. Lehendakariak bi aldetako prozesuak defendatzen ditu, Moncloarekin elkarrizketa eta otordua bukatzean papurrak txukun-txukun tuperrean bilduta txintxo demonio buelta Sabin Etxera. Astelehenean Euskadi Irratian esan du “guk beste herri zentzu bat” dugula: “Kontzertu ekonomikoa dugu”. Ez genuen ezagutzen lehendakariaren musika zaletasun hori. Baina, pentsatzen jarrita, egia da dezente kantatzen ari dela Kataluniari buruz hitz egiten duen aldiro. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Umorea
Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


'Barraka' saioa
Apustua ETBk, baina bigarren planoan

Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.


Maria Rivero
“Umorea oso maskulinoa da oraindik, gauza asko aldatu beharra dago arlo horretan”

Korrika Kulturalaren eskutik, Olatz Beobidek zuzendutako eMcumeak umorezko obra taularatuko dute Maria Riverok eta Itxaso Payak asteartean, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian.


Eguneraketa berriak daude