Voltaia Zumaiako hirukote gaztea da. Itaka eta Got Ham taldeetako errautsetatik sortu zen 2014an. Hala ere, hain ibilbide motzean zeresana ematen ari dira beraien ingurunean, rock gogor eta arriskutsuenaren eremuan eta hainbat hedabide espezializatuetan. Voltaia izeneko lehen lan auto-ekoiztuak (kopia gutxi batzuk argitaratu zituzten) stonerrean zeukan oinarri nagusia: benetako power-trio-a izatearen energia, erritmo pisutsu eta monolitikoak, eta kutsu oso zikineko gitarra riff bereizgarriak, batez ere. Bestalde, hirukotearen ahotsa eta erdietsitako erregistroak ez dira edonolakoak; eta punkarekiko zein erdizkako tempoekiko hurbiltasuna erakusten zuten.
Talde hasiberriek, mediatikoak ez diren hiriguneetatik abiatuta, ezagun bihurtzeko dituzten zailtasunak poliki-poliki saihesten joan dira, Voltaiakoek dakiten modu onenean: sinesten duten horretan gogor lan egiten, publikoaren onespena bilatzeari bizkarra emanez. Beraientzat sortu eta garatzen dituzte kantuok eta horrek bihurtzen du taldea sinesgarri eta egiazko.
Orain bigarren lanarekin datoz eta zazpi kantuko estreinako lanak gogoz utzi zituenak asebeteko ditu. Euskaraz abestutako hamaika kantu, gordinak guztiak, eta stonerraren osagarriak nagusi izan arren, asko dutenak barrura begiratzetik eta esperimentatzetik. Ioi, neutroi eta elektroien eztandak voltaia sor dezake leku askotan; baina olatuek, kostaldeko haize bortitzek eta hiru musikazale amorratuen sormenek ere hori eta gehiago piztu dezakete. Inoiz taldekideek edo haien hurbilekoek taldea stoner-punk band gisa definitu badute ere, hori motz gelditu da dagoeneko. Izan ere, estilo askotatik edateaz gain, kantuek garapen eta erritmo aldaketa ugari dute. Bistan da hirukoteak kantuak idazten eta garatzen izugarri disfrutatzen dutela.
Ikuskizun kantuak stonerraren patroi guztiak betetzen ditu; Ez dugu men egingo rockzaleek eta stonerrek autoa gidatzeko ezin aproposagoa da; Bizioak stoner monolitikoena 70eko hamarkadako talde handienekin eta progresiboekin ezkontzen du; Ukabilak eta Uholdeak, gogorrak izanik, asko dute hard-rocketike eta psikodeliatik; baita Medusak ere baina azken honek metala ere badu helmuga; Otsoa ardiz jantzita flitschetako balada gordina da; eta Hil baino lehen punk-rock gogorrenetik abiatu eta ia industriala bihurtzen den torpedo itzela.
Voltaia
Mauka
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.
Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.
Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.
Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]