Huntzaren hostotza

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Huntzak, Hedera helix, bi hosto mota ditu. Hazten ari den bitartean, hosto ebakiak, palmatuak edo esku zabalaren itxurakoak zabaltzen ditu. Beste landare batean, harkaitz batean, horma batean, zutiko batean... Beti beste zerbaiten gainean hazten da. Azpian hartzen duenaren gailurrera iritsitakoan, loratu egingo da. Loratzeko, adarretan hosto borobilak edo ia borobilak zabaltzen ditu.

Huntzak torto tontorretan irekitzen ditu loreak, haizeak hara-hona dabilkien polenak poliniza ditzan. Nektar asko dute, ordea, eta horrek erle eta bestelako intsektu jendea erakartzen du. Uda amaieran eta udazkenean, loreetan urria den sasoian, mama gozoa!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Igokariak
2014-11-26 | Jakoba Errekondo
37

Udazkeneko egun motzenak gainean ditugu eta hasi hurrengo uda berriari tamaina hartzen. Zer landatu, zer erein... Hartu pentsatzeko denbora. Hona proposamen bat: Bettina arrosa. Lehengo mendean Frantziako Francis Meillandek sortua da. Badu aldaera igokaria ere. Loreak... [+]


Eguneraketa berriak daude