Barbaroen etorrera eragotzi ezin duten hesi zahar-berriak

Bela Szandelszkyren argazkian, Ekialde Hurbiletik iritsi iheslariak Hungaria mugan eraikitzen ari zen hesia zeharkatzen. Ondo begiratuz gero ikus daiteke urteotan asko hobetu dutela txarrantxaren eraginkortasuna; haragia mozten duten labana zorrotzez egin
Bela Szandelszkyren argazkian, Ekialde Hurbiletik iritsi iheslariak Hungaria mugan eraikitzen ari zen hesia zeharkatzen. Ondo begiratuz gero ikus daiteke urteotan asko hobetu dutela txarrantxaren eraginkortasuna; haragia mozten duten labana zorrotzez egina da argazkikoa, askoz mingarriagoa baserritarrek aziendarentzako darabilten betiko alanbre arantzaduna baino. Eta hala ere, behar handian denak aurkitzen du modua hesia gainditzen ahalegintzeko. Erri de Luca italiarrak Solo andata poema liburuan dio: “Oinutsik jin gara, zolarik gabe / eta ez dugu sentitu ez arantza, ez harri, ez arrabioen eztenik. / Inongo poliziak ez gaitu zanpatuko / dagoenekoz zaurituta baikatoz. / Zuen zerbitzariak izango gara, erditzen ez dituzuen umeak, / gure bizitzak izanen dira zuen abentura liburuak. / Homero eta Dante dakartzagu, itsua eta erromesa, galdu duzuen usaina, zapaldu duzuen berdintasuna“.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Serbiarekiko mugak dituen 175    kilometroak “defentsa lerroa” bataiatuta, Hungariak alanbre arantzadunez hornitu ditu. Greziak Evros ibaiaren inguruko 30 kilometro itxi ditu. Bulgariak Turkiarekiko fronteraren burdinazko hesia altxatu 30 kilometrotan, 130 km gehiagoz luzatzeko asmoz.

“Mendebaldeko iritziek uste izan dute Berlingo harresia erori ostean historia amaitu omen zen moduan amaitu zirela murruak ere... Baina geroztik frontera gatazkatsuak ugaritu egin dira”. Horrela mintzo da Claude Quétel historialaria Le Un astekariak galdekaturik. Quetelek 2012an “Murs, une autre histoire des hommes” liburua plazaratu zuen, harresien historiaz gain mendetan estatu eta inperioek eraikuntza horiei emandako funtzio eta esanahiak azalduz.

Harrizko eta txarrantxazko murruen zerrenda luzean lehenbiziko marka handia Txinak ezarri zuen Kristo aurreko III. mendean. Haren aldean txikerra baina antzeko helburuekin, barbaroak hesiaz beste alde uztea, erromatarrek 128. urtean eraiki zuten gaur Eskozia den eremuaren kontra Hadrianoren murrua.

“Harresiek politika egiten dute, zerbait adierazten”, dio Quetelek. Zibilizazioen eta inperioen finkatzea nabarmendu nahi dituzte, kanpora begira baina barrura ere bai. Kanpokoetatik babesteaz gain, barrukoei esan nahi diete: “Zibilizazio beraren kide zarete, kanpoan diren horiek barbaroak dira, ez dira mintzo zuen hizkuntza berean”.

Quetelen belaunaldiko jendea asko markatu zuen Berlingo harresiak, 1961ean eraiki eta 1989an eraitsi zenak. Oso mintzo gogorra zeukan Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko Gerra Hotzaren barruan murru hark, Eki Alemaniako gobernuak eraikuntza harekin nahi baitzien eutsi Mendebaldeko bizimodu oparoagoaren bila alde egin nahi zuten herritarrei. Ezberdina izanik ere, Gerra Hotzaren umea da oraindik Ipar eta Hego Koreak bereizten dituen harresia ere, ironiaz bezala “gune desmilitarizatua” deitzen zaiona.

Murruen sailkapenarekin segituz, Israelek Zisjordaniako eremu hoberenak bereganatuz altxatakoari “harresi antiterrorista” deitu dio beti, nahiz eta palestinarrekin batera munduan askok uste duten eraikinarekin juduek Palestinarekiko kolonizazioa egonkortzea dutela helburu nagusia. Gazaren mugan Egiptok egindako harresi eta lubaki handiaz osatzen da.

Eredu horrekiko oso hurbil ikusten ditu Quetelek debekuen hormak, zeinetan famatuenak baitira ghettoak, Varsoviakoa eta beste. Hain ezaguna ez dena da juduei lehenbiziko aldiz Venezian ezarri zietela horrelako hesia.

Hala ere, XXI. mende hasieran indarrik handiena hartzen ari direnak migrazioen kontrako hesiak dira. Tortilla border ere deitu izan zion hura Ronald Reaganek eraiki zuen Mexikotik zetozen etorkinei bidea eragozteko, 3.141 kilometroko hesia.

Baina klandestinoek nahiko erraz zeharkatzen zutenez, 2006tik aurrera, George Bush semearekin, txarrantxazko hesia sofistikatu dute, gogortu, radar sarez osatu. Gaur Big Brother deitzen zaio. Kaliforniarako pasabidea erabat ixtea lortu du eta orain bizimodu hobearen bila datozen latinoek Arizonako basamortutik arriskatu behar izaten dute.

Porrotaren aitortza

Europan AEBei jarraitu diegu honetan ere. Bushen hesia mespretxatu ostean, hamar urte beranduago Europar Batasunak finantzatu zituen immigrazioaren kontrako lehenbizikoak bere mugetan, Ceuta eta Melillan Espainia eta Maroko bereizten dituen pasabidean. Espainiarrez mintzo dira Schengen guneko lehenbiziko harresiak.

Gero eta altuago eta gainditzen zailagoak diren bi hesiok osatu dira Atlantikoa baporez zeharkatzera ausartzen direnak lokalizatzeko radar sarez. Gero eta indar handiagoa daukan Frontex egitura militarraren presioz, afrikarrek Espainiarako abentura utzi eta Libian barrena jo behar izan dute Italian lehorreratzera, edo Turkian barrena Greziako uharteetara.

Frontex da Europar Batasunaren mugak zaintzen dituen beso armatua. Varsovian dauka egoitza eta ez da ondo ezagutzen bere lan egiteko modua. Azken bi urteotako etorkin uholdeen poderioz, aurrekontuz eta ahalmenez sendotu dute europarrek Frontex.

Europa gogortzeko prozesuaren hurrengo fasea izan da migrazio klandestinoen kudeaketa azpikontratatzea. Marokorekin egin da lehenbiziko saioa: Europak Rabateko agintariei ordaintzen die honek mugaren bere aldetik kontrolatu ditzan etorkinak, kanpaleku berezietan aterpetu, arakatu, fitxatu, kanporatu eta abar. Muga kudeatzeko modu honen bitartez Ipar aberatsa saiatzen den bideratzen Hego txirotik datorkion presioa.

Eki-Mendebal konfrontaziotik Ipar-Hego tentsiora pasatu gara. Batetik Ipar aberatsa, zaharra, demografiaz gainbehera datorrena; bestetik Hego gaztea, askoz populatuagoa eta ikaragarri txiroa. Honetan Quetelek beretzako hartzen ditu Jean-Christophe Rufinek duela 25 urte “L’Empire ets les nouveaux barbares” (Inperioa eta barbaro berriak) liburuan iragarritakoa.

Rufinek paralelismoa nabarmendu zuen Erromatar Inperioak azken mendeetan ezagutu zuen barbaroen migrazioen eta 1991rako Hegoaldetik iritsi zitezkeela susmatzen zenaren artean. Mende laurden beranduago Quetelek gehitzen du antza badutela IV. mendeko –Inperioa ahultzen ari zen garaiko– agintari erromatarrek eta gaur Bruselan agintzen dutenek, “haiek bezala hauek ere fenomenoari aurre egiteko eta baita ulertzeko ere gaitasunik ez daukatenak”.

Herritarron  buruetan, alabaina, txarrantxa eta murruok lotsagarriak dira. Askori entzuten zaio ez litzatekeela behar fronterarik, gizakiak libre zirkulatu ahal izan dezala nahi duen lekutik. Mugarriak, ordea, hemen daude, gero eta bortitzago.

Harresiak berresten du indartsuaren ahalmena ahularen aurrean. “Indartsuak –dio Quetelek– ez dio bere etxean sartzen utzi nahi ahulari. Funtsean, aberatsaren eta txiroaren aurkakotasunaz ari gara, populazioen arteko desoreka sakonaz. Porrotaren aitortza da. Beste aldean dagoen miseriaren adierazle. Murruaren alde onean zaude edo txarrean. Badira goseak hiltzen direnak eta argaltzeko errejimena egin behar dutenak”.

Alferrikakoak edo ez, beldur denak beti jotzen du hesietara. Rio de Janeirok hiru metroko batez inguratu zuen 2009an Dona Marta favela, inguruko biztanle aberatsagoak babeste aldera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude