XXI. mendeko europarrok pentsatu dezakegu etika mailan hobeak garela 1940ko hamarkadakoak baino, agian oker ulertu dugulako nazismoak eragindako Holokaustoaren mamia. Baina katastrofe baten aurrean egokituz gero, klimaren aldaketa gogor baten ondorioekin esaterako, ez ote gaituzte Hitlerrena bezalako soluzioek tentatuko?
Estatu iraunkor baten asmoa nekez izango da amets totalitarioak bezain erakargarri. Politika berdea inoiz izango ez den bezala lur beltzaren gainean odol gorria den bezain kitzikagarri”. Horrela mintzo da Timothy Snyder (Ohio AEB, 1969) historialaria, aurten “Black Earth: The Holocaust as History and Warning” (Lur beltza: Holokaustoa historia eta abisu moduan) liburua plazaratu duena.
The Guardian egunkariari bidali dio Holokaustoak bidaltzen digun ohartarazpenaren mamia: “Hitler’s world may not be so far away”, alegia, balitekeela Hitlerren mundu hura gaur guk hain urrun ez edukitzea.
Snyder doktorego tesian gidatu zuen irakasleak argazki bat erakutsi omen zion, nazien okupazio garaian Varsoviako apartamendu batean egina. Wanda J. zen, irakaslearen ama judua, alemanek ekin ziotenean judu varsoviarrak metaka hiltzeari lortu zuena familia salbatzea.
Wandaren familiari ere agindu zioten ghettoan babestea, baina alde egin zuen laguntza eskatuz adiskideei, ezagunei eta azkenean baita ezezagunei ere. Ghettoa eta gero Varsovia osoa naziek erroetaraino kiskali zituztenean, Wandaren familia salbatu zen juduei lagundu zieten jendeen sen moralari esker.
“Gehienok uste dugu –dio Snyderrek– instintu moral horren jabe garela. Agian amets egiten dugu etorkizuneko katastrofe batean erreskatatzaile arituko ginatekeela. Baina estatuak suntsituko balira, lekuko erakundeak usteldu eta pizgarri ekonomikoak bideratu hilketaren alde, gutako gutxik jokatuko luke zuzen. Motibo gutxi daukagu pentsatzeko 1930 eta 1940ko europarren gainetik gaudela etikan, edo Hitlerrek halako arrakastaz aldarrikatu eta burutu zituen ideietara gutxiago makurtuko ginatekeela”.
Holokaustoa hasi zen hilketak baino lehenago, nazien oinarrizko ideiak herritar askoren artean sustraitzean. Hasteko, gizakiak ez daukala sen moralik, hori juduen asmakizuna dela. Gizakiak arrazen arteko borroka odoltsuetara kondenatuta daudela, arraza sendoenak eskuratu ditzan mugatuak diren natur baliabideak.
Lebensraum kontzeptua da gakoetako bat, gaur habitat edo txoko ekologiko esaten duguna. Alegia, arraza guztiak dabiltzala bizitzeko leku handiagoaren bila. Lebensraumek esan nahi du egongela ere, familiaren konforta eta ongizatea iradokitzen dituena.
Hitlerrek uste zuen jendearen atsegin eta segurtasun desioa ezingo zela sekula ase, alemaniarren nahia zelako Ipar Amerikarren mailan bizitzea. Horregatik sinplekeria da esatea Hitler juduen edo eslaviarren etsai izatera mugatzea. Horien etsaia zen horiek ikusten zituelako Alemaniak bere destinoa burutzeko oztopo. “Ekologia egoki bakarra zen etsai politikoa eliminatzea; politika egoki bakarra zen lurra garbitzea; helburu horiek lortzeko estatuak suntsitu behar ziren”.
Juduen masakratze orokorra naziek hasi zuten estatuen suntsiketa bikoitza jasandako eremuetan, Stalinen eta Hitlerren arteko tratuak hondoratutako herrialde baltikoetan, Ukrainan eta batez ere Polonian. Alemaniak tratua hautsi eta herrialde horiek bereganatu zituenean, laguntzaile antisemita asko aurkitu zituen sobietarren kolaboratzailetzat jotako juduak hiltzeko gosez. Era berean, soldadu zein polizia alemanak erraz ohitu ziren etsai gorrotatuak hiltzera.
Estatuak ahuldu eta desegindako zulo beltz horietan erraza zen juduak hiltzea, Alemanian bertan baino askoz gehiago hil zituzten. Aldiz, juduak salbatzen zituztenak sarri ziren jendeak estatu baten edo antzeko instituzio baten aldeko ideiak zeuzkatenak.
Paniko ekologikoa da beste gakoetako bat. Gerra ostean nekazaritza industrialaren iraultza berdeak erakutsi zuenez, teknologiak bazeukan ahalmena populazio gero eta handiagoak elikatzeko. Baina Hitler eta naziek erabaki zuten Alemaniak bizirauteko eremu zabalagoen beharra zeukala eta hala hasi zuten funtsean gerra koloniala izan zena.
“Hitlerren programak biologia eta desioa nahasten zituen. (...) Bizi maila eta bizitzea bera nahasten direnean, gizarte aberats batek gerra egin diezaieke herri pobreagoei bizirautearen aitzakian. Dozenaka milioi herritar hil ziren Hitlerren gerran ez alemanak bizi ahal izan zitezen, baizik eta alemanek American dream (amerikarren ametsa) alkantzatzeko borrokan”.
Timothy Snyderren aburuz antzeko aldi historikora ari gara hurbiltzen Mendebaldean. Janari faltarik ez da gaur egun, baina herrialde aberatsenak hasi daitezke kezkatzen etorkizuneko eskasiez. Herrialde aberats bateko liderrek zabaldu dezakete panikoa biharko balizko murrizketak direla eta aurretiaz jokatu, arazo ekologikoaren arazotzat giza talde bat markatu eta estatuak suntsitu, nahita edo nahi gabe, behin gurpila abiarazita.
XX. mendearen bigarren erdian etorkizunak gauza segurtatua zirudien. Konkurrentzian ziren kapitalismoak eta komunismoak biek agintzen zuten etorkizun oparoa. Baikortasun hura joan zen. Eliteetan bezala masen artean dena da nahasmen, kezka, etsipen, dilema. “Apokalipsia ageri denean ortertzean, soluzio zientifikoak bilatzea denbora galtzea dirudi, borrokak onargarria dirudi eta odolaren eta etnizismoaren demagogoak denen aurretik jartzen dira”.
Hitler, dio Snyderrek, lehen globalizazioaren semea zen, XIX. mendeko inperialismoek eraikiarena. Gu XX.eko amaierako bigarren globalizazioaren umeak gara. Duela 80 urte bezala, ereduak bere mugekin egin du topo.
Asteotan eztabaidatzen da planetaren beroketa, mendea bukatzerako 4 ºCkoa gerta daitekeena. “Litekeena da orain arte ezagutu ez bezalako ekaitzek, lehorteek, horiek eragindako gerrek eta migrazioek berotzea baliabideen segurtasunari buruzko kezkak eta Hitlerrena bezalako politikak onargarriago bihurtzea. Hitlerrek erakutsi zuen gizakiek biharko krisi baten mehatxuagatik justifikatu dezaketela gaur bertan neurri drastikoak hartzea”.
Estres handi baten eraginpean, edo trebeziaz jokatuta, politikariek lortu lezakete nahastea Hitlerrek bezala natura eta politika, ekosistema eta etxeko erosotasuna, bizitzeko beharrezkoa eta kontsumitzeko irrikatzen duguna. Azkenean, konponezina dirudien arazo baten errua egozteko giza talde jakin bati.
Ipar Amerikatik idazten du Synderrek, jakinik han baino lehen klimaren erotzeak kalteak eragingo dituela Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Txinan. Politikariei ohartarazten die Hitlerrena bezalako kalamitateetan ez bukatzekotan burutsua dena defenditu behar dela burrunbatsua dena baino gehiago.
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]