Teknologia berriek gure munduan arrakasta handia dute, baina kezka sortzen duena, batez ere, interneteko gehiegizko erabilera da haur eta gazteen artean, herri aurreratuenetan umeen %99k egunero darabil. Adituak ez dira ados jartzen ea erabilera mota horrek menpekotasuna sortzen duen; ikerketa serioak falta direla diote. Baina, nork egin behar du ikerketa? Sektoreko enpresek? Gobernuek? Nolanahi ere, erabileraren inguruko gogoeta bultzatu behar da, eta nerabeen jarrera kritiko eza konpontzeko “hezkuntza sistema behar dugu” esaten dute. Mirariak eskatu, negozioekin jarraitzeko.
Gosetik, gudatik eta miseriatik ihes egin duten populazio mugimendu ikaragarriak ikusten ari gara azkenaldi honetan. Arazoa handitzen dela ikusita harrera-kuotez hitz egiten dute Europar Batasuneko estatu kideek; baina inoiz ez dut entzun benetako kritikarik gertatzen diren migrazio horiei buruz, ezta arazoaren azterketa egin nahi dutenik ere, beharbada, gure mendebaldeko bizimodua zalantzan jarriko lukeelako.
Greziako zorraren gestioak, berriz ere, erakusten du gure gizartean jarrera kritikoa falta dela. Errua greziarrena da, entzuten genuen, zergatik konpondu behar dugu denon artean haiek gaizki egindakoa? Hala ere, guztiok nozitzen ditugu energia fosilen gehiegizko erabilerak sortutako kutsadura eta klima aldaketa. Garapen bideko herriek ez dute parte hartu kontsumismo horretan, baina, guk bezainbeste pairatzen dituzte ondorioak. Halaber, petrolioa eta gure kapitalismoaren oinarrizko beste lehengaiak, munduko gatazka gehienen erdigunean daude.
Gure baserrian ekoiztutako fruituez egindako mermeladak saltzen ari ginela, Alemaniako azoka ekologiko batean gure produktuak merkaturatzeko interesa zeukan banatzaile batek azaldu zigun haien lan egiteko modua: mugatutako zonalde batean hainbat publizitate egiten zuten “beharra” sortu arte. Orduan soilik jartzen zuten produktua salgai. Marketin izeneko teknika, gura eta premia nahasiz negozioa egiteko, eta balio du edozer saltzeko (janaria, ordenagailuak, smartphoneak, kultura, eta abar), baita helburu politikoak lortzeko ere.
Gizarte osoak –ez bakarrik nerabeek– zentzu kritiko zorrotza sustatu beharko luke gure ekintzak aztertzeko, zer den beharra eta zer marketin ongi bereizteko. Haurrek eta gazteek balore horiek bereganatuko dituzte beren inguruan zentzu kritikoa lantzen dela ikusten badute, bestela alferrik. Itxurakeria gainditu behar dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]