Euskal Herrian ez dago bake prozesurik”, esan berri du Arnaldo Otegik. PPk aste berean, Askatasuna eta Bizikidetza lantaldea sortzeko mozioa aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean. Indarkeria “gaitzetsi” gabe, “arbuiatzea” aski zela adierazi zuen Arantza Quirogak. EH Bilduk “abiapuntu egokitzat” jo zuen proposamena. 24 ordu baino ez zuen iraun bake prozesua bideratzeko sendoa zirudien urratsak.
Bake prozesua abiatzeko eta euskal gatazka konpontzeko bi mugarri izan ziren 2011ko urriaren 17an eta 20an. Aieteko Adierazpena eta ETAren behin betiko su-etena, hurrenez hurren. Lau urte iragan arren, bake prozesu sendo baterako zutabeak ez dira oraindik ezarri. Biktimen eta presoen gaiak ongi lantzea funtsezkoak dira elkarbizitza sustatzeko. Politikak, stricto sensu, zeregin horretan lagundu behar luke. Interes politikoek ordea –Espainiako Estatuaren interesak batez ere–, bake prozesua galarazten dute.
Larrun hau balizko bake prozesuaren egoera ulertzeko egin dugu. Carlos Martin Beristain (Bilbo, 1959), Jon Mirena Landa (Portugalete, 1968) eta Mariano Ferrerek (Donostia, 1939) lagundu digute zeregin horretan. Hiru elkarrizketetan paratu ditugu euren iritziak. Lehenik baina, hiruekin izandako elkarrizketetatik ateratako aburu batzuk paratu ditugu sarrera gisara.
ETAren amaiera ez da arazoaren amaiera, eta bere amaiera, besterik gabe, ez da gizarte zauritua sendatzeko nahikoa. Baina, bistan da, biktimek bizi izan duten egoera ezagutaraztea, euren errekonozimendua barne, ez da etorriko denbora bere kasa joaten utziz. Aitzitik, biktimen ezagutzak zenbait baldintza sorrarazi behar ditu –sortzen ari dira– beharrezkoa den bake prozesua bideratzeko. Egoera hori ondu gabe zailagoa izango da aurreratzea. Hau da, gizarte giroa hobetzeko baldintzak bilatu behar dira. Gizarteak berezko energia sorrarazi behar du prozesua garatzeko, osterantzean, oraingo status quoa ez da aldatuko, ez irtenbiderik aurkituko. Politika eraikitzailea egin behar da, eta horretarako funtsezkoa da sufrimendua duintzea. Elkartasunezko guneak sortu behar dira dauden hesiak botatzeko, defentsazko memoriak apurtzen laguntzeko.
ETAren indarkeria amaitu da, baina Espainiako Estatuak fenomenoa indarrean balego legez jarraitzen du politika egiten. Logikoena Estatuak hauxe esatea litzateke: “Fenomeno terrorista bukatu da eta haren aurkako legea ere bai”. Alabaina, arrazoiak arrazoi –estatu arrazoiak–, ez du espetxe politika aldatu nahi, ezta, oro har, gatazkari begirako politika ere. Presoen gaia konplexua da. Euren arazoa ezin bada oraingo egoeran bideratu, beste bide batzuk urratu litezke. Estatuak egungo bide itxitik jarraitzen badu, ezker abertzaleak irtenbideak bilatzen lagundu beharko lieke presoei. Ez da erraza aurrera egitea, bistan da, baina presoen egoera hobetzeko jarduera politikoa argitu beharra dago. Euskal gizarteak lider politikoak behar ditu sektore politiko guztietan, nork bere esparru ideologikoa argitzen laguntzeko. Politika berriak ez luke presoa damutzera behartu behar, ezta bide hori hartzen ez duena zigor osoa betetzera behartu ere.
Mundua zeharo aldatu da azken 50 urteetan, baita ETAren sorrera eragin zuten zirkunstantzia historikoak ere. ETA moduko fenomeno bat sor daitekeela uste duena egungo errealitate politikotik at bizi da. Euskal nazionalismoak frankismoaren ondoren irabazi zuen “sinesgarritasuna” galdu du azken 30 urteetan. Espainiar nazionalismoak “fenomeno terrorista” erabiltzen du politika egiteko, gizartean oraindik ere “beldurra” sorrarazteko. Abertzaleek gizartearen errespetua irabazi behar dute. Arerioek ez diete hori dohainik emango. Abertzaleek Nafarroan dute desafio hori irabazteko aukera berria. Garaipen politikoak bilatu beharrean, gizartean dauden aurreiritziak desegiteko politika landu beharko luke abertzaletasunak. Oro har, politikariek hauteskundeen biharamunean agertu ohi duten “hemen nago ni” nagusi itxura baztertu behar dute. Kultura politiko berria sustatzeko pedagogia landu gabe, nekez sortuko dira bake prozesua finkatzeko jarduera berriak.
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]
Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]
Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]
Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.
Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.