Delirium

Horrela esaten genion, gaztetan, Delirium Tremens musika talde mutrikoarrari. Bat-batean etorri zait gogora.

Ia hogeita bost urte dira desegin zenetik, baina batzuek “eskuak atera eta plas-plas dena bota ondo”, eta horregatik edozer bota dezakete, lasai: orain bai, orain egin daiteke galdeketa bat hiru herrialde baino hartuko ez dituena. Ze hiru herrialde izango eta, justu, EAEkoak. “Zerutik emana nere hanketan mundua”, eta horregatik jarrera aldaketa erabatekoa zertan azaldurik ere ez daukat. “Nahi dudan dana”, urteetan kontrakoa esan eta agindu badut ere. Urteetan dogma izandakoa, orain printzipiora ere ez da ailegatzen.

Badakit ez dela kontu berria, azken urteotan ugaritu egin bada ere. Esaterako, Nafarroako udaletxeetako balkoietan ikurrina ez jartzea: urte luzez bekatu mortala, orain bihurtu zaigu normala. Gogoratzen duzue Leitzan sorturiko iskanbila? Edo Espainiako bandera udaletxeetako balkoietan egotea. Bueno… zer zen hura! Egunokin, Laudion ere jarri dute. Zer esanik ez: Abiadura Handiko Trena kosta ahala kosta geratu beharra zegoen, “bitarteko guztiak” erabiliz, nahiz eta gero, Gipuzkoako Aldunditik normaltasun osoz ordaindu zitzaion Jaurlaritzari trena egiteko behar zuen dirua. Ekarpenetik deskontatu? Baita zera ere. Gogoratuko dugu beste hura?: “Lege injustuak indargabetu arte, demokraziarik ez” ei zen egongo. Harik eta alderdien legea beteta (eta, nonbait, aldez aurretik ba ei zeuden ‘morrontza loturak’ alde batera utzita) lasai asko bizi gaitezkeen legerik antidemokratikoenarekin ere. Lege guztiak bete behar baitira; zer diot nik lege! Epaileen agindu guztiak ere bete behar dira. Igeldoko desanexioaren kasuan, esate baterako: “Zu hona, zu hara, nik agintzen”, eta azkenean herri/auzoa ez hona, ez hara.

Kasu! Ez zait niri txarto iruditzen, “garai politiko berriak” horrela eskatzen ei du eta. Ados. Baina… azalpentxoren bat emango? Izan ere, “hargatik-politik” hori ez zait, bada, oso egokia iruditzen; ematen du “nik nahi dudanean eguna, gogoak jo eta gaua”. Eta, jakina, norbaitek kritikatzen badu, “zu gora, zu behera… nik nahi det”, kritikagileak ezker abertzalekoak ez direla esan, eta arazoa konpondurik… Hara! Azkenean deskubritu dugu aldatzen ez den zerbait!
 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude