Ezkerreko independentisten erronkei begira

  • Ordezkaritza hirukoiztu du Kataluniako CUPek. Gorakada horrek prozesu independentistan giltza izateko ardura ekarri dio, eta erantzukizunekin batera, tamainako erronkak eta presioak ere bai. Horietako batzuk bildu ditugu analisi honetan.


2015eko urriaren 06an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Duela 6-7 urte independentzia era argi eta zuzen batean babesten zuen indar bakarrenetakoa zen ezker independentista. CUPek, eta esquerra independentistak oro har, epe motzerako formula instituzionaletara jo beharrean, auzoz auzo “herri boterea” sortzeari ekin zioten, hau da, formazio politikoa eta balio eraldatzaileetan oinarritutako pedagogia praktikoaren bitartez jendea ahalduntzen aritu dira. Egun lan nekezaren uzta jasotzen ari dira, baita instituzioetan ere. 2000n Vinaròseko prozesua abiatu zutenean, “betiko lau katu indepeak” ikusi zituzten askok, eta urte gutxiren bueltan, 336.000 boz bilakatu dira beste askoren ezusterako. Eta harrigarriagoa dena, mezu politiko eta logika militante berari eutsiz. CUPen aho bilorik gabeko diskurtsoak eta praktikak sektore berriak batzeko eta hazten jarraitzeko balio izan die; instituzioen zurrunbiloaren parte bilakatzearekin batera etorri ohi den moderazioa gaindituz, konfrontazioari beldurrik hartu gabe. Herrialde katalanak osatzen duten lurralde guztien batasuna, antikapitalismoa, sozialismoa, feminismoa, Europar Batasunetik kanpoko independentzia... Gauzak garbi eta zuzen adieraztea salbuespena da, hegemonia lortzeko borrokaren izenean “politikoki zuzenak” inguratzen gaituen garaiotan. Begi pare andana adi-adi begira izango dute CUPeko lagunek, asko Kataluniakoak eta beste hainbeste handik kanpokoak.

Ezkerreko blokearen erronka nagusiak

CUPek Espainiako Estatuko zein Kataluniako erregimenen erasoaldiari eutsi beharko dio. Sutan jarriz probatzen da eltzea. Giltza edukitzeak presioa handitzea ekarriko du ezinbestean eta urte askoan isil-isilean trebatutako ezker independentistako kidegoak orain izango du bere onena erakusteko aukera. Konplexua izaten da asanblada bidezko antolamendua politikagintza instituzionalaren abiadurara egokitzea; ikusteko dago apustuari nola eusten dion.

Independentisten arteko lehen negoziazioa: Mas President? Antonio Bañosek adierazi duen gisan, denek dute lekua prozesuan. Beraz, baita Masek ere. Baina “inor inposatu gabe, inor ez baita ordezkaezina”. Erantzukizun handiko erabakia denez, neurri bereko eztabaida piztu da. Unionismoaren oldarraldia ez da txikia izaten ari eta independentistek batasunez jokatu, edo behintzat batasuna irudikatu, beharko dute. Gauzak horrela, galdera ondokoa da: independentismoak sektore berriak erakartzeko, murrizketen, pribatizazioen eta ustelkeriaren burua izan dena berriz agintean jartzea al da aukerarik onena? Kalkuluak kalkulu, errealitatea kaskagogorra da: Masen zerrendak ez du presidenta aurkeratzeko gehiengoa lortu, CUPen beharra dute eta CUPek mila aldiz adierazi du agintaritza ez diotela Masi emango. Beraz, jokoan dagoena ikusita, JxSi-k Masen izendapena gaindiezinezko baldintzatzat jartzea ez da komenigarriena. Zentzu horretan ez da lagungarria Espainiako Gobernuaren azken zabarkeria politiko-judiziala: Mas auziperatzea herri galdeketa antolatzeagatik. Historiak erakutsi duen gisan horren moduko prozesuek ertz eta aurpegi aniztunak izan behar dute eta fokoak pertsona bakar baten gainean jartzeak aurrera begira kalte baino ez du egingo.

Ciutadansen igoerari –ordezkaritza ia hirukoiztu dute– aurre egin beharko diote, auzoetan unionismo eskuindarraren goraldia geratzeko independentziaren inguruko pedagogia lan handia eginez. Hospitaleten –Kataluniako bigarren hiririk jendetsuenean– Badalonan eta, oro har, Bartzelona inguruko gerriko gorria delakoan Albert Riveraren alderdiak irabazi izana kezkagarria da oso. Konparaziorako, herri horietako askotan udal hauteskundeetan Barcelona en Comú moduko ezkerreko hautagaitzek oso emaitza ona izan zuten. Nagusiki  langileek osatutako esparru horiek bereganatzen asmatu beharko dute independentistek, eta bereziki ezkerreko sektoreen jokabidea giltzarri izango da zeregin horretan. Catalunya Sí Que Es Pot-en multzoa baietzaren blokera erakartzen asmatu beharko dute. Ekidistantzira lotu direnak, jarrera irmorik gabe, oso ataka zailean izango dira prozesuak abiadura hartuko duen neurrian. Beste espazio batean kokatzen saiatu izanaren aurreneko “biktima“ badugu: Unió. Prozesua estatu egiturak definitzen hasten denean abstentzioaren bidetik joko al dute? Edota konstituzioa definituta berau berresteko balizko erreferendumaren aurrean, zer jarrera hartuko dute? Eta Espainiako Gobernuak berriz debekatuko balu? Horrelako ataken aurrean erantzun gisa nekez ulertuko da esatea “Katalunia nazio bezala onartuko duen presidentea behar duela Espainiak”, berriki Pablo Iglesiasek adierazi duen moduan. Ezin da erantzun bakarra izan katalanak Espainia “berri” horretan eroso sentitzeko Pablo Iglesiasi bozka ematea dela. Hori fikzio politika egitea baita. Egungo Espainiako Gobernuaren –eta laster etorriko dena ez da oso bestelakoa izango, entzun Ciutadans eta PSOEren mezu ultranazionalista espainiarrak– jarrera inposatzaile eta antidemokratikoari erantzun zuzena emateko eskatuko diote herritarrek, testuinguru oldarkor horretan kokatu beharko dute –azken urteotan Kataluniako parlamentuak onartu eta Espainiakoak indargabetu dituen 15 legeak lekuko–. Erantzuna demokratikoa izan behar dela? Jakina. Baina galdera da: itxikeriaren aurrean, lege injustuen izenean herri borondatea azpiratzen duenaren aurrean, ez kolaboratzea eta desobeditzea baino jarrera demokratikoagorik ba al dago?

Euskal Herritik begira

Alderdien posizio irmoak aldarazteko indar herritarra antolatzeko gaitasuna, molde berriko komunikazio kanpaina eraginkorrak, mendebaldeko gizarteetan sarri erosotasunak bahituta diruditen sektoreak aktibatzen asmatu izana… ez dira gutxi Kataluniatik etorri zaizkigun “irakaspenak”. Gure txikitasunean, Asterixen galiarren pare, munduaren zilborra sentitu garen euskaldunoi apaltasun dosi egokia etorri zaigu. Eta are pozgarriagoa izan da Euskal Herriko politikak asko markatu duen –vasquitisa sufritu duen– herri baten eskutik etorri izana.

Ezkerreko espazioari dagokionez, fronte patriotikoaren mitoa, abertzaleen arteko batasunaren mantratik harago beste biderik badagoela erakutsi dute. Independentzia eskaera bat eta bakarra ez dagoela, independentzia ulertzeko era ez dela monolitikoa horra Kataluniako ikasgai polita. Batzuen independentzia, burgesia autoktonoaren eta alemaniarraren araberako dependentzia dela azpimarratu digute CUPeko kideek totelka hasi barik. Edo behintzat hortaz (ere) hitz egin behar dela, aurreiritzirik gabe. Elkarlanari kalte egiteko beldurrez ahalketu gabe.

Mundua, Europa, Katalunia eta Euskal Herria galbidera daraman sistema ekonomiko eta politikoaren aurka daudenen artean hasten da indar metaketa. Batuketa alderdikoien araberako matematika ariketa errazetan katramilatu gabe, klase ikuspegien araberako talkak saihestu barik, mugarri taktikoetan indarrak batzea badagoela erakutsi dute. Mezu politikoaren lehen lerroan  balioak jarriz, erakundeei pedagogiarako tresna eta bozgorailu funtzioak eman nahi izan dizkiete .

CUPeko parlamentari Anna Gabriel Sabaté horrela mintzo da La Hainek egindako elkarrizketan: “Antikapitalismoaz argiki hitz egiteari uzten bazaio, trikimailu dialektikoak erabiliz eta hainbat gauza egiteari utziz bozka gehiago jasotzeko asmoz… amaigabea da atzeratu daitekeena. Are gehiago, horrek jendea ikusteko era aldatuko luke; erreakzionatzeko gaitasuna ez balu bezala, kontzientzia politikoa izateko gai izango ez balitz bezala. Eta ez da horrela. Herri honetako langile klaseak kontzientzia handia galdu izanak ez du esan nahi galdutako borroka denik, eta beraz ez gatzaizkio zertan hizkuntza errazagoz eta abegikorragoz zuzendu behar. Kontzientziazioa beti lortu da gauzei beren izenez deituta”.


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude