Ibarretxe eta Mas

2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal gizartean eta baita ezker abertzaleko oinarrietan ere.

Onartutakoa EAEko Estatutu Politiko Berria zen, hemen bere oinarrietako batzuk: EAE herri bat da; erabaki eskubidea du; bere herritarrek erabakiko dute zein harreman nahi duten Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako lurraldeekin, hauetako herritarrek erabakitzen dutenaren arabera ere; botere judizial autonomoa; hala nahi zuenarentzat euskal pasaportea; harreman zuzena Europar Batasunean; euskal selekzioak; erabateko eskumenak ekonomian, hezkuntzan, osasunean, hizkuntza politikan, segurtasun publikoan, ogasunean eta beste hainbat alorretan.

Ibarretxe lehendakariak Espainiako Legebiltzarrera eraman zuen 2005eko urtarrilean, baina estatutuaren erreforma eztabaidatzea ere ez zioten onartu PPk, PSOEk eta IUk. Esku hutsik iritsi zen Ibarretxe Euskal Herrira, aurreikusi moduan. Ezker abertzaleak ez zuen sostengatu, Ibarretxek ez zuen babes sendorik izan EAJren aldetik eta, batez ere, ez zuen euskal gizarte soberanista mobilizatu. Erregea bakarrik zen eta biluzik. Noiz ohartu ote zen hortaz?

Urte batzuk geroago ezker abertzaleak bere egin zuen Ibarretxe Plana eta ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioetan erabili zuen eduki gisa. Areago, 2015ean ere banderatzat erabiltzen du EH Bilduk eta EAJri berreskura dezala eskatzen dio.

Euskal soberanismoa Kataluniara begira dagoen honetan, irudika dezagun bestelako eszenatoki bat 2004ko Ibarretxe Planarentzat. Ezker abertzaleak sostengatzen du bete-betean eta bere indar politiko eta sozial guztia jartzen du haren alde; aldi berean, ETAk 2006an aldarrikatutako su-etena beharrean, 2011ko armen agurra iragartzen du. Bake prozesua abian jartzen da eta, aldi berean, Ibarretxe Plana dela-eta euskal soberanismoa haren defentsan ateratzen da kalera, EAJko oinarri oso zabalak harekin eramanez.

Nola geundeke orain? Batek daki eta gainera erabat samurra da iraganeko orrietan norberak nahi dituen ibilbide orriak marraztea, baina hausnarketa eta amets egitea ere libre dira.

CUP-EKO hamar parlamentariak egon litezke orain 2004ko abendu hartan Batasuneko 6 parlamentari –Josu Urrutikoetxea zen 7.ena eta ihes eginda zegoen jada– haien egoera antzerakoan. Dena da desberdina, jakina, baina CUPeko bi botok eman diezaiokete Kataluniako lehen gobernu independentistaren lehendakaritza Artur Masi edo ez. Pertsona bat ez da Estatutuaren erreforma oso bat, eta  gainera, Batasunak botoak eman bazizkion ere, egiazko babesik eman ez zionez, Ibarretxe garra itzaltzen joan zen apurka Ajuria Eneko gotorlekuan. Iñigo Urkulluk hartu zuen ondoren jeltzaleen lema, eta gaur, ezker abertzaleak eta beste sektore subiranozale batzuk Ibarretxe hura botatzen dute faltan.
    
KATALUNIAKO plebiszitu gaueko datu pozgarrienetakoa izan zen niretzat CUPen emaitza iragarri bezain harrigarria. Baina Junts Pel Sík bi diputatu gehiago ez izatea penaz hartu nuen; orain, bai CUP  bai JxSí beste egoera batean leudeke eta Mas barrutik eta kanpotik ezkerrerantz indar handiz bultzatzeko moduan, baina ataka honetan katramilatuta egon barik.

Kataluniako hainbat sektore independentistetan uste da, aldiz, hobe dela JxSí ez iritsi izana 64 eserlekutara, hala bi korronteek akordio sakonagoetara iritsi beharko dutelako eta horrek prozesua indartuko duelako.

Hala bedi, baina Masek azken bost urteetan egin duen ibilbidea ez da txantxetakoa, besteak beste, Kataluniako sektore autonomista oso zabalak independentziarantz bideratzea lortu duelako. Nork espero zuen halako ibilbiderik egingo zuenik? Batzuk bai eta gehienek ez, are gutxiago Euskal Herritik begiratuta.

Argi da pertsona bat ez dela giltzarri, baina une batean guztiz lagungarri izan liteke. Mas, gaur gaurkoz, areago kereilaren ondoren eta Europar Batasunean duen irudiarekin, prozesuaren balantzan traba baino ekarpena da. Zein lekutan, ordea? Erabaki gaitza CUPek eta JxSík esku artean dutena. Ea hemen baino hobeto asmatzen duten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude