Hondartza hustu arte

  • Paula Carbonell::Egun bat itsasoan

    Irudiak::Marjorie Pourchet

    Itzulpena::A. Goikoetxea

    Fragatina, 2015

Fragatina Huescan sorturiko argitaletxe nahiko berria dugu, eta azken urte hauetan poliki-poliki hasi da bere liburuetako batzuk euskaraz ere plazaratzen. Egun bat itsasoan da azkenetako bat; album askoren itzultzaile dugun Arkaitz Goikoetxeak testuaren poetikotasuna euskarara ederki ekarri du.

Liburuko izenburuak dioen bezala itsasoan eguna pasatzera doazen ama-alabaren kontakizuna azaltzen zaigu orrietan; eta aurretik aipaturiko tonu poetikoa lehen esalditik bertatik nabarituko dugu: “Egunsentiak presarik gabe eman du pausoa, gatzez bete dut esku osoa, itsasoa”.

Albumetan ohikoa den moduan testuak dioenaz gain irudiak informazio ugari eskaintzen digu eta Marjorie Pourcheten lehenengo ilustrazioan bertan hondartzan ama eserita, alabarekin eginiko hareazko gaztelua, neskatxa korrika eta ohiko paisaia ikus ditzakegu (arrantzalea, kaioak…); irudien tonuak eta koloreak errealitatearen eta fantasiaren arteko giro batera eramaten gaituzte. Eta mundu horretan, egiazko eta irudimenezko munduetan murgildurik igaroko ditugu liburuko orriak. Mariaren ama dugu narratzailea, eta alabak bizi izandako esperientziaz ari zaigu, nola aurkitu duen mezu bat botilan, mezuaren atzetik beste pista batzuei jarraitu dien eta… “Laguntza premian nago”, irakurtzen dugu, “itxileku honetan, ezin dut gehiago! Maria hurbildu da arrokaren ingurura eta… –Laguntza, laguntza!” Mariaren bidaia harrapaturik dagoen sirenatxo bat aurkitzean amaitzen da. “–Arrantzale baten sarean gelditu nintzen harrapatuta. Leize honetan utzi ninduen preso sartuta. Lurrinak ekarri zizkidan botila hauetan eta jateko goxoa, eta lepokoa perlaz egindakoa. Lagundu, eta zuretzat dena”. Hitz horiek esaten dizkio sirenak Mariari; honek, baina, ez du ezer behar, sirena aske uztea, libre ikustea, nahikoa baitzaio.

Ikusi den bezala, zuzeneko kontakizuna eta narratzailearena tartekatzen dira istorioan zehar; irudien presentzia handiak eta hauek transmititzen duten informazioak erraztu egiten dituzte narrazioan egon zitezkeen arazoak; estiloagatik eta narrazioaren tonu poetikoagatik. Izan ere, irakurle txikia behin eta berriro buelta daiteke istorio honetara berrirakurketa aberatsagoak izateko, istorioaren inguruko detaileak eta zehaztasun txiki berriak aurkitzen joateko.

Azken orrira heltzean, gainera, ama-alabak etxerantz doaz, “Arratsaldea badoa, olatuak, kresala. Eguzkia etzan da lotarako bezala. Hareaz beteta noa. Oraina ezkutura doa. Hartu dut nire neskatxa” esaten digu amak; eta ondoren: “Hustu da hondartza”. Eta bukatu liburua.

Eta gu, lehen orrira bueltatu gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Eguneraketa berriak daude