ETA-k 2011-N jarduera armatua utzi zuenean euskal gizarteko oso sektore zabalek pentsatu zuten bake prozesu bat irekiko zela ondoren. Asko kostako zela, ez zela iraganeko beste aukera batzuetan bezala izango, baina zentzuzko denbora batean etorriko zela. Eta horren ondorioz, Estatuak errepresioari ere jaregingo ziola neurri batean. Makroepaiketa eta kartzelaratzeak desaktibatuko zirela, preso gaixo larriak askatuko zituztela, gainerakoak hurbildu, espetxe politika arindu… Baina ez, ezta urrik ere ez. PPk nahiago izan du mendekua eta gatazkaren erabilera politikoarekin jarraitzea.
ETAk armak utzi eta EH Bilduk saria jaso zuen 2011ko hauteskundeetan. Aktore asko beldurtu zen emaitzekin, hasi PPtik eta EAJraino. Jadanik zokoratuak eta erdi hondoratuak zirenei saria? PPk argi zuen zer egin, orain arte egin duena: oztopatu eta harri potolo bat utzi euskal gizartearen motxilan, honek gainetik kentzen asmatu ez duena.
Eta EAJk? EH Bilduren garaipen hark hegemonia lehia ireki zuen abertzaletasunaren baitan, eta bide horretan EAJk pentsatu zuen arriskutsua izan zitekeela ezker abertzalearen egiazko bake prozesu baten alde egitea. Eta horrek, Ipar Irlandan bezala, abertzaletasunean lidergo aldaketa balekar?
PPren jarrera oztopatzailea izanda, euskal gizartea bake prozesuaren alde tinko aktibatzea izan zitekeen PPren harritzarra desaktibatzeko modu bakarra. Baina ez da hori egin eta zamarekin jarraitzen dugu. Hala izan zedin, ezinbestekoa zen –eta da– EH Bildu eta EAJren arteko elkar ulermena, baina bien arteko hegemonia lehiak ez du erraztu jarrera hori.
Ezker abertzale soberanistak, nahi hala ez, preso eta iheslarien zama gainean du prozesuaren hasieratik eta horrek tentsioa sortzen dio bere jardunbidean. Zertan zentratu, hegemonia politikoan eta bide soberanistan edo gatazka bideratzen? Edo uztartu behar badira, zein estrategia eta aliaturekin? Gainera, nola lotu horiek eguneroko kudeaketarekin, areago hainbat instituziotan agintean denean?
Bake prozesua blokeatuta dago bitartean, potentzialitate gutxirekin. Zertan oinarritu behar den ere ezin adostuz dabiltza aktore nagusiak: PP errepresioan zentratua, PSEk eta EAJk zoru etikoa jarri dute aurrera egiteko baldintza gisa eta ezker abertzaleak ezin du bakarrik tiratu, besteak beste, ezin duelako zoru etiko hori –hiltzea gaizki egon zen– bere horretan onartu.
Hiltzea gaizki egon zen, jakina. Eta hiltzea gaizki dago. Atzerako begiradan, nola defenditu liteke aurkakorik? Baina esaldi horrek bere baitan duen konplexutasuna hori baino askoz sakonagoa da eta bake prozesuan baldintza gisa jartzea oztopatzailea. Eta indar harremanen ispilu. Ez Aljerren, ez Lizarra Garazin, ez Elkarrik edo Lokarrik bideratutako bake saioetan, ez Loiolan eta ez Aieten, eta ez bestelako inongo saiotan ez da baldintza gisa jarri izan ezker abertzaleak onartu behar izatea “hiltzea gaizki egon zen” hori. Eta une horietan EAJk eta PSOEk berdintsu pentsatzen zuten ETAren biolentziaren izaeraz eta iraganaz, baina ETAk beste indar bat zuen, bai militarra bai politikoa. Hori zen determinantea. Bake prozesuak egin ziren oraineko eta etorkizuneko zoru etikoetan oinarrituta –ez da gehiago hilko–, ez iraganeko zoru etikoan.
Gatazkaren konponbidea ETAren amaiera bada, kito, ez dago askoz gehiago esateko, iragan astean ondo gogorarazi zaigunez. ETAk ez du jada hiltzen, jarrai beza euskal gizarteak bere bizitzarekin, ahaztu dadila presoekin, makroepaiketekin, atxiloketekin eta Estatuaren biolentziarekin.
Baina gatazka honek sustrai politikoak dituela onartzen bada, bistan da egungo irteera eredu hori guztiz ahula dela, zauria gaizki itxiko dela, sufrimentuak jarraituko duela eta ez dela etorkizuneko bizikidetzarako hazi eraginkorrik ereingo.
Hiltzea gaizki dago, baina 50 urteko gatazka bakarrik ETAren bortizkeriaren azterketan oinarritu behar bada, hori ez da ez egiazkoa, ez justua eta ez eraginkorra. Estatuaren biolentzia legezkoa eta ez legezkoa ere hor izan dira. Hainbat izaera eta mailako biolentzia politikoak egon dira aurrez aurre hemen eta hori onartzen ez bada nekez eraiki daiteke bake prozesu eraginkorrik. Mingarria ere izan daiteke hortaz hitz egitea, baina ezinbestekoa etorkizuneko zoru etiko egokia eraikitzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]