Soldatzaileek badakite bestelako bideragarritasun plana egiten

Ekonomia sozialean oinarrituriko enpresa proiektuaren bideragarritasun plana egiten “izugarri ikasi” dute langileek, azkenean konkurtso-administrariak Koxka zuzendari-ohi talde baten esku utzi badu ere. Irudian, lantegia itxi zuten egunean.
Ekonomia sozialean oinarrituriko enpresa proiektuaren bideragarritasun plana egiten “izugarri ikasi” dute langileek, azkenean konkurtso-administrariak Koxka zuzendari-ohi talde baten esku utzi badu ere. Irudian, lantegia itxi zuten egunean.Ahotsa.info
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hartzekodunen lehiaketan egon da azken urtean Koxka enpresa bi proiekturen arteko borrokan, eta paper artean aurkitu dugu Ramon Salinas Garrido. Koxkako langile ohia da eta beren enpresa izandakoari aterabidea emateko proiektua prestatu dutenetako bat. Gaur esku artean dauzkan orri horiexen artean pasa ditu azken hilabeteak Salinasek beste zenbait kiderekin batera, enpresaren bideragarritasun plana eta enpresa modeloa garatzen. Langileak lehen lerroan jarrita eta kooperatiba eredu bezala hartuta egin dute lan-sozietate baten aldeko apustua.

2014an behea jo zuen lantegiak eta berrehundik gora langile geratu ziren kalean. Hartzekodunen lehiaketara pasa zela eta inork hartu ezean txatarrerako geratuko zenaren beldurrez, langileek Koxka berreskuratzeko aukera ikusi zuten. Urte gorabeheratsuak igarotakoak dira: 2009an EEEan sartu zirenetik 2014an azken errematea jaso zuten arte, ikusi behar izan dituzte kaleratzeak, gainerako langileak enpresa funts putre deituriko AYAC taldearen esku geratu  izana, eta hau zorra zorraren gainean nola ari zen pilatzen. Koxkaren irabaziekin poltsikoak bete eta Gizarte Segurantzan 7 milioi euroko zuloa utzita alde egin zuen AYACeko zuzendaritzak. Zor horrek zaildu du hartzekodunen lehiaketa, 2014ko irailean indarrean sartu zen legeak baitio zorra hurrengo hartzaileak ere jaso beharko duela. Interesa zuten zenbait enpresari atzera bota zituen pisu ekonomiko horrek, eta langileek euren proposamena aurkeztu zuten.

108 kideren babesa

Paper eta txostenen artean dantzan, atera digu Salinasek administrariari aurkeztu zioten lehen zirriborroa. 108 kideren atxikimenduarekin adierazi zuten horietako bakoitza prest zegoela buruko 25.000 euro jartzeko –kalkuluak kobratuko zuten langabeziaren araberakoak ziren– eta diru horrekin Koxka berriz ere martxan jartzeko. “Hasierako zirriborro hartatik hona izugarri ikasi dugu” dio barrez Salinasek txostenari begira, “gure helburua nola edo hala proiektu bat aurkeztea zen, baina gu ez gara enpresariak, eta egun batetik bestera lantegi baten bideragarritasun plana osatzea ez da batere erraza”.

Zuzendari ohiak izan dituzte parean, ordea, beste enpresa proiektu batekin, eta langileak hitz egiteko prest agertu badira ere, ezezko erantzuna jaso dute beti.

Ekonomia sozialaren baloreetan oinarrituta, SAL (lan-sozietate anonimo) bat sortzeko enpresa proiektua aurkeztu zuten langileek. Proiektua bera osatzeko prozesu guztia kideen onarpenarekin eta gardentasun osoz egin dutela diote harro, eta bidea hori dela iritzi diote. Ez dira, baina, proiektuan idatzitako hitz hutsetan soilik geratu, Salinasen arabera zerotik eraikitako balizko enpresa horretako baloreak hasieratik jarri nahi izan dituzte praktikan.

Enpresa erosteko txatarrerako balioko lukeen kantitatea eskaini zuen langile taldeak, nabeen benetako balioa hori zela argudiatuta, eta langile bakoitzak bere poltsikotik jarri beharreko dirua, aldiz, enpresa martxan jartzeko litzateke. Zenbait hornitzaileren onespena eta babesa ere lortua zuten eta bezero batzuk ere prest zeuden berriz ere hartu-emanetan hasteko.
Administrariari ez zaio, ordea, nahikoa diru eskaini dutela iruditu, eta zifra altuagoa eskaini duen zuzendari ohi taldeari eman dio enpresa. Diruan egongo da koxka.

 

Koxka

Non dago: Iruñea (Landaben poligonoa).
Zer egiten du: Saltoki handietarako hozkailuak.
Egoera: Hartzekodunen lehiaketan 2014tik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txanponaren beste aldeak
2016-02-04 | Lander Arretxea
Nori baino, norekin deitu

Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]


2015-12-28 | Lander Arretxea
Emantzipazioa okupazioaz harago

35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk,... [+]


2015-12-02 | Lander Arretxea
Bi aldiz errentagarria den finantza erakundea

Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu... [+]


Lakari bat babarruna

Ordenagailu aurrean nagoen honi Zarautzen irekitzera zihoazen dendaren izena aditzean barre txikia egin zitzaion. Gure etxean lakari txitxiei eta ipurdi ederrei deitzen baitzaie. Eta pentsatu nuen, zein kuriosoa izena elikadura osasungarrirako denda baterako. Ezjakina ni... [+]


Etxearen alokairua lan sozialaren ordainetan

Bilbi plaza. Arratsaldeko lau eta erdiak. Bazkal osteko kafearen gonbitea onartu digu Davide Angelilli 24 urteko gazteak. San Frantziskoren bihotzean pasa zuen lehengo urtea gazte italiarrak. Masterra egitera etorri zen Erromatik Bilbora, eta etxebizitza solidarioaren programan... [+]


2015-09-09 | Lander Arretxea
Herritarren konpromisoa txantxitan neurtzen da Oñatin

Oñatiarra da Amaia. Larunbatero gisan Aldapa tabernan geratu da lagunekin, eta etxerakoan, ogia erosi du Errota okindegian. Baina ez du, ohi bezala, eurotan ordaindu, ezta txartelarekin ere. Asteazkenean truke bulegoan lehenengoz hartu zituen kolore biziko billeteak... [+]


Errekurtso ekonomikotik gutxi baina sozialetik asko duen ortua

Agirre Lehendakariaren etorbideko ke zurrunbilotik atera eta pauso gutxira, Aranbeiti auzoan, hiri handiak ezkutatzen dituen altxor berde txikietako batean dabil Saioa Bacigalupe. Aitzurra eskuan tomate ipurdiak harrotuz bere txanda betetzen ari da Deustuko Gazte Asanbladatik... [+]


2015-07-09 | Lander Arretxea
Garagardoa ere egin daiteke bestela

Garagardo marka baten marketin arduraduna da Urtzi Ugalde. Ez da multinazional erraldoiko pieza bat gehiago ordea, beste sei lagunekin batera sortu duten kooperatibako bazkide baizik. Horizontaltasunean eta elikadura burujabetzan oinarrituta ari dira euren produktua ekoizten:... [+]


Mundua aldatzeko hiru aukera: gosaritan, bazkaritan eta afaritan

Landare elkartera iritsi eta topatu dugu David Garnatxo, elkartean sartzekotan dabilen lagun batekin solasean. Tokiko produktuez eta kontsumo arduratsuaz ari diren bitartean, Garnatxok azaldu dio sarrera modura 42 euro ordaindu beharko dituela, eta ondoren hamabi hilabeteko... [+]


2015-06-04 | Lander Arretxea
Komunikazioa betaurreko moreekin

Genero ikuspegia kontuan hartuta lan egiten duten enpresa eta erakundeak, apurka, baina gero eta gehiago dira. Nerea Uria hernaniarrak eta Ilazki Gainza donostiarrak osatzen duten Kalaka komunikazio agentziarentzat ordea balio bat baino gehiago da. “Betaurreko... [+]


2015-05-06 | Lander Arretxea
Baratzea eta sexu heziketa, elkarbizitzarako bidean

Lastotan. Lan-eremua: Nafarroa. Bizibidea: Laborantza. Sorrera: Ideiaren abiapuntua 2011n, kooperatiba gisa 2014an. Kideak: Oihana Beloki, Saioa Martinez eta Nerea Esparza. Jarduerak: Sexu heziketa eta nekazaritza agroekologikoa. Helburua: Elkarbizitza Laborategia sortzea.


Laborariek tresnak elkarbanatzen dituzte, zuk zergatik ez?

Elgarrekin NMEK. Lekua: Makea (Lapurdi). Bizibidea: Laborantza. Inguruko laborarien antolaketa: Elgarrekin NMEK (Nekazaritzako Makinen Erabilerarako Kooperatibak. Frantsesezko CUMA Coopérative d'Utilisation de Matériel Agricole). Sorrera: 1975eko abenduan... [+]


2010-11-07
Antxeta Irratia. Akuilu soziala Bidasoan

Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu eta Pausu auzoa (Urruña) hartzen ditu Antxeta Irratiak. Mugak ezabatzen hamar urteko zubi lana egin du, banantzen gaituena baino, elkartzen gaituena gehiago dela erakutsiz. Hedabideaz gain, elkarte eta eragile sozial

indartsua ere... [+]


Eguneraketa berriak daude