Film hauen artean Urrezko Maskor bat dago

  • Eskaintza orekatua 63. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean, gustu diferenteetako publikoak asetzeko modukoa eta sorpresaren bat gorde dezakeena. Hauek dira arreta eragin diguten titulu eta zuzendariak eta haien aurrekariak.

Agustí Villarongak 1990eko Kuban girotu du El rey de la Habana, Sail Ofizialean aurkeztuko duen filma.

Gonbidatu berriak eta Zinemaldiaren aspaldiko lagunak elkartuko ditu aurten Sail Ofizialak. Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko diren filmen artean Terence Davies zuzendariaren izenera jo dute azken urteotan festibalaren gorabeherak jarraitu dituztenek: 2011. urtean The Deep Blue Searekin zapore ona utzi zuen arren, saririk gabe itzuli zen etxera eta aurten Sunset Songen kontatzen duen XX. mende hasierako maitasun istorioarekin sariren bat jasotzeko hautagaia dirudi. Zuzendariaren ibilbidea errepasatuta, faboritoen zerrendan agertzeko meriturik ez zaio falta.     

Baina gero batek daki. Sail Ofizialak hori dauka, aurretik txukunenak diruditen lanek pott egiten dutela eta dantzara inork gonbidatzen ez zuen filmak jasotzen duela moluskoa. Filmak ikusi aurretik haietaz espero daitekeenaz hitz egitea Gerologia eta Bihartika karrera ikasi zutenen lana izan beharko litzateke, baina ez daukagu eskura horietako bakar baten telefonorik. Zinemaldiko filmen zerrenda besterik ez.     

Daviesekin batera, festibaleko sail inportanteenera itzuliko dira kontuan hartzeko moduko beste bi zuzendari. Agustí Villaronga mallorkarrak 2010ean Pa negrerekin jo zuen kolpea errepikatu nahi du –emakumezko aktore onenaren zilarrezko maskorra jaso zuen Nora Navasek eta izandako harrera beroak bidea erraztu zion katalanez errodatutako film garrantzitsuenen zerrendan sartzeraino–. El rey de la Habanarekin dator zuzendari beteranoa, 1990eko hamarkadako gazte kubatarren istorioa.     

Txalo gutxiagorekin pasa zen duela bost urte Liu Hao txinatarra –ez nahastu izen eta nazionalitate bereko pisu-altxatzailearekin, otoi–: aurten aurkeztuko duen Xiang bei fang filmak inguru hauetan oso ezaguna ez den problematikari heldu dio, Txinako familiak haur bakarra edukitzera behartzen dituen politikak zer egoeratan uzten dituen umea galtzen duten gurasoak.

Rebordinosen kuttunak?

Jose Luis Rebordinosek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea utzi eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren lema hartu zuenean filmen hautaketan aldaketa txiki batzuk sumatu ziren. Genero-zinemako lanak Sail Ofizialean sartzen hasteak jaialdiari freskotasuna erantsi zion, batzuei asko gustatu ez arren –ezta, Arturo Ripstein?–.   

Ez dakigu Rebordinosen eskuak zenbat daukan ikusteko edizio honetan lehiatuko diren bi ekoizpenetan: Mamoru Hosodak Bakemono no ko animaziozko filma ekarriko du; animearen munduan oso ezaguna den One Piece sailean lan egindakoa da, baita Toei Animation etxean ere –Dragoi Bolaren faktorian, alegia–. Ben Wheatleyren ibilbidea bestelakoa da, beldurrezko filmak eta komedia beltz bat dauzka curriculumean, Doctor Who telesail britainiar ezaguneko kapitulu batzuez gain. High-Rise aurkeztuko du Donostian, 1975eko Londresen girotutako itxura oneko istorio bat.

Promesa berriak eta itzulerak

Zinema europarraren etorkizuneko figura garrantzitsu gisa erretratatu dute zenbaitek Sparrows filma zuzendu duen Rúnar Rúnarsson. Bigarren film luzea du, baina ez da hasiberria. 25 urte besterik ez zituenean bere aurpegi zurbil islandiarra paseatu zuen 2005eko Oscar sarien galatik. The Last Farm hark ez zuen urrezko estatua lortu, baina bai zuzendariaren proiekzioaz hitz eginaraztea. Hamar urte geroago, zer gehiago ikasi duen ikusteko gogoa ematen du.     

Hamaika urte pasa dira Lucile Hadzihalilovic zuzendariak Donostiara Innocence ekarri zuenetik. Zabaltegiko zuzendari berri onenaren saria besapean itzuli zen etxera, erabaki nahiko eztabaidatua portzierto; eta geroztik ez du material berririk pantailaratu –gero esango dute Donostiako eguraldia ez dela deprimitzeko modukoa–. Evolution aurkeztuko du aurten, abiapuntu misteriotsua duen filma.     

Raising Victor Vargasekin Donostian sari txiki bat lortu ondoren Champions Leaguean jokatzera datorren beste zuzendari bat Peter Sollett da. Juliane Moore protagonista duen Freeheld benetako gertakarietan oinarrituta dago, lesbiana bikote batek berdintasunaren alde egindako borroka ardatz hartuta.

Seguru zerbait irabaziko dutela

Ez da gauza berria Zinemaldiak ekoizpen iberikoei faborezko tratua ematen diela palmaresean. Horregatik, komeni da begirik ez kentzea Cesc Gayren Trumani –Ricardo Darín eta Javier Cámara protagonista– eta Eva no duerme hispano-argentinarrari. Imanol Arias du protagonista azken horrek: 1987an bezala gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortzeko aukera izan dezake sonotoneak iragartzeari esker bigarren gaztaro interpretatiboa bizi duen ermuarrak.     

Dena den, ez dakit zergatik saiatzen garen. Seguru azkenean telegrama batean bezala aipatuko ditugun 21 nuits avec Pattie, El Apóstata, Les Chevaliers Blancs, Les démons, Moira edo Un dia perfecte per volar izango direla aurtengo txalotuenak. Merkezurreko kristalezko bolaren bat erosi izan bagenu sikiera artikulu hau idazten hasi aurretik. 

Aurreiritzien kontra egin beharko du 'Amama'-k

Ohitu egingo gara azkenean Sail Ofizialean euskarazko filmak ikustera. Asier Altunaren Amamak lekukoa hartuko dio iaz harrera beroa izan zuen Loreaki, oso pelikula diferentearekin. Errealismoa eta surrealismoa uztartuz, eta XX. mendeko euskal arte garrantzitsuenaren imajinarioa gaur egungo bizimoduarekin elkarrizketan jarriz.     

Zailtasun extra bati egin beharko dio aurre Altunaren lanak: iaz Loreakek aurreiritzi asko–El Paíseko kritikari-izarra den Carlos Boyerorena, adibidez– hankaz gora bota zituen istorio urbano eta intimista batekin. Baina aurreiritzi horiek hor daude oraindik Euskal Herriko bizimodu tradizionala pantailaratzeari dagokionez. Zenbateko pisua izango du ideologiak film hau baloratzerako orduan?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2015
Josu Martinez
"Agian itsusi ikusten gara ispilu horretan, baina izan garena erakusten du filmak"

Euskarazko lehen filma da Gure Sor Lekua, 1956an filmatua. Desagertutzat genuen pelikula aurkitu eta ikerketa lan hori lehenik doktorego tesian eta ondoren dokumental batean jaso du Josu Martinez bilbotarrak. Barrura begiratzeko leihoak edota Sagarren denbora filmen egileak... [+]


2015-10-08 | Myriam Garzia
Ander Lipus
"Sail Ofizialean euskarazko bi film urtero, zergatik ez?"

Amama filmaren aurkezpen lanak eginda, antzezlan berria prestatzen ari dela hartu gaitu Ander Lipusek Kultur Leioan, Artedrama plataformaren egoitzan. Xabierren papera egin du Asier Altunaren filmean eta, aitortu digunez, zineman lan egitea arrotza ez bazaio ere, berarentzat... [+]


Lan ezkutua

Filmetako soinu-bandak konposatzea ez da oso elikagai konpletoa musikariaren autoestimua asetzeko. Beti irudia azpimarratuz, askotan pelikularen giroa ez litzateke lortuko musika egokirik gabe, baina aitortu behar da ikuslea gehienetan ez dela horretaz jabetzen. Lan ezkutu,... [+]


Donostiako Zinemaldia
Zine lokala, zine globala

Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta. Ziurrenik, euskal kulturari eta imajinarioari lotuta pelikulak dituen erreferentzi guztiak ez ditu deszifratuko... [+]


Zine lokala, zine globala

Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta.


Islandiako lezioa

Sparrows ekoizpen txikia dela seinalatu dute eta egia da. Baina beste jolas dibertigarrietan ez bezala, zeluloidearekin zerikusia duen honetan tamainak ez du hainbeste inporta. Bost axola 320.000 hiztunek bakarrik darabilten hizkuntza batean errodatu izana ere.


‘Sparrows’ film islandiarrak irabazi du Urrezko Maskorra

Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarraren Sparrows filmak irabazi du film onenaren Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian,.


2015-09-26 | Gaizka Izagirre
Zinemaldia 2015: kronika azkar bat

Zortzi egunetan urduritasuna, nekea, gozamena, pasioa, ilusioa, tristura eta barrea eskaini dezakeen sentimenduen irabiatu-kontzentratu zoragarria da Donostiako Zinemaldia.


London road | Ariketa zailegia

Lehiaketa ofizialetik kanpo dagoen film britainiar honek ez dit lagundu musikalak gehiago estimatzen, arriskuak hartzeko prest dagoen proposamen batekin huts egin duela iruditzen zait.


Les démons | Haurtzaroko ezinegonak

Les démons filmean denak dirudi arrunta: klase ertaineko auzo bat, problema arruntak dituen familia bat, nerabe arruntak, eskola arrunta… 10 urteko Félix protagonista da normaltasun horretan deseroso dirudien bakarra.


Black Mass | Gangsterrei buruz dagoeneko bagenekiena

Bostonen kokaturiko thriller mafiosoa da Black Mass, eta generoaren barruan ongi mugitzen da, baina ez du bestelako ekarpenik egiten. Sentsatzioa dugu hamaika aldiz ikusitako trama, eszena eta diologoak errepikatzen dituela, Martin Scorsesek zuzenduriko pelikula baten bertsio... [+]


2015-09-25 | Gaizka Izagirre
Parasol | Bakardadeari buruzko triptiko eskasa

Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen.


Xiang bei fang | Hildakoak ere aspertzeko modukoa

Zuri-beltzean errodatua, argazkia da filmeko gauzarik interesgarriena. Makalune gehiegi ditu ordea, ikuslearentzat ezer interesgarria eskaintzeko.


Un dia perfecte per volar | Festibal osoko film txikiena

Oso istorio txikia kontatu du Marc Rechak Un dia perfecte per volar lanak irauten duen 70 minutuetan. Hain txikia, agian material horrekin film laburra egitea izango zela aukerarik zintzoena.


Son of Saul | Ahaztu holokaustoaz orain arte ikusitakoa

Ahaztu holokaustoaz ikusi dituzun filmak, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan barneratu eta ikuspegi ezohikoa eskaintzen baitu Saul fia (Son of Saul) pelikulak, bai edukian, bai forman.


Eguneraketa berriak daude