Ospitalean dauden ehun gaixotatik zazpik infekzio bat hartzen dute mikroorganismoen transmisioagatik, ospitaleko langileek beren eskuekin ukitu ondoren. Zifra hori beldurgarria iruditzen bazaigu ere, kontuak ez dira hor amaitzen: infektatutakoen portzentajea %30era irits daiteke medikuntza intentsiboetako unitateetan egoerarik kritikoenean dauden gaixoengan.
Duela hamar urtetik hona, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gai horri buruzko kanpaina egiten du urtero, Arreta garbia, arreta seguruagoa programaren barruan. Kanpainaren erdigunea Eskuetako Higienearen Munduko Eguna izaten da, maiatzaren 5ean. Aurtengo leloa Save lives: clean your hands (Babestu bizitzak: garbitu itzazu eskuak) izan da.
Kanpainaren hamargarren urteurrena bete den honetan, eskuak garbitzeak osasunaren eremuan daukan garrantzia azaltzen duten hamar arrazoi nagusiak gogorarazi ditu OMEk. Horien artean nabarmendu behar da milioika bizitza salbatu direla keinu sinple horri esker; osasun-sistemen segurtasuna azpimarratzen duen kalitate-adierazlea dela; eskuen higiene egokiak infekzioak saihets ditzakeela, eta gaixoen osasunari eta osasun-arretako langileei eragindako kalteak prebenitzeko kostua hamar dolarren azpitik dagoela.
Erronka politiko eta soziala
Egia da osasun arazoak, esate baterako arreta sanitarioari lotutako infekzioak –ASLI akronimoarekin ezagutzen direnak–, ez direla hain erraz azaleratzen, baina gertatu gertatzen dira, eta horregatik konpondu beharreko erronka politiko eta sozialtzat jotzen ditu Osasunaren Munduko Erakundeak. Dena den, beste hainbat kasutan gerta daitekeenaren alderantziz, ez da beti diru-kontua, teknologiarik eraginkorrenak oso merkeak baitira sarritan: horrela, alkoholarekin eratutako disoluzio desinfektatzaileak ASLIak eta horrekin batera baita milioika heriotza ere prebeni ditzake urtero. Gezurra badirudi ere, botilaren kostua hiru dolarrekoa besterik ez da.
“Osasun-langileen laneko fluxuan eskuetako higienerako une edo momentu espezifikoak txertatzeak minuturo, orduro, egunero gauzak behar bezala egitea errazten du”, OMEren arabera. Baina horrekin batera, infekzioen prebentzioa da osasun-sistemen indar-gune nagusietakoa. Eskuen higieneak izan behar du beti gaixoari osasun-eremuan egindako esku-hartze guztien oinarria, dela pazienteari gailu mediko inbaditzaile bat ezartzea –pauso-markagailu bat edo belarri barruko inplante bat–, dela zauri kirurgiko bat garbitzea, dela injekzio bat jartzea bezain sinplea dirudien ekintza.
OME erakundeak esku-higienearen inguruan martxan jarri duen kanpaina sare sozialetan ere ari da zabaltzen, #handhygiene traolaren bidez.
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]