Zein paper izan du Mendebaldeak errefuxiatuen herrietan?

  • Azken hilabeteotan errefuxiatuen krisi larria bizi du Europak. Airez, baina bereziki lurrez nahiz itsasoz, immigrante asko ari dira Europara iristeko ahaleginean. Hala ere, sarritan ez da jakitera ematen zergatik egiten duten ihes sorterritik. Herrialdeotan oso baldintza gogorretan bizi dira, eta Mendebaldeko potentziek badute zerikusirik egoera horrekin.

Gerraren ondorioz ia lau milioi lagunek egin dute ihes Siriatik.
Gerraren ondorioz ia lau milioi lagunek egin dute ihes Siriatik.Errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentzia / A. MacConnell
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ginebrako Konbentzioaren arabera errefuxiatua da “arraza, erlijio, nazionalitate, talde sozial edo iritzi politikoengatik jazarria sentitzen den oro eta horren ondorioz bere herrialdetik kanpo aurkitzen dena”. Baina zergatik ari gara hizketan 2. Mundu Gerratik Europak jasan duen errefuxiatu krisi latzenaz? Asilo eskaera gehien egiten dituzten siriar, libiar, eritrear, irakiar eta afganistarren egoera aztertu eta Mendebaldeak herrialde horietan izandako esku hartzea errepasatuko dugu.

Siriatik dator errefuxiatu gehien

Siria dute gatazka gune horietan Europara iristen diren etorkin gehienen jatorrizko herrialdea. Sirian 2011. urtean gerra hasi zenetik 310.000 hildako izan dira, horietatik 100.000 zibil. Ondorioz ia 4 milioi pertsonek herrialdea utzi behar izan dute. Immigranteak baliabide urriak dituzten pertsonak direnla uste izaten den arren, kasu honetan klase ertaineko lagun askok utzi dute beraien herrialdea.

Sirian 250.000 pertsona setio-egoeran bizi dira eta milaka atxilotu edo desagertu daude –horien artean Antonio Pampliega, Berriako kolaboratzailea–.

Zenbait iturriren arabera, geroz eta argiago dago Estatu Islamikoaren atzean Europar Batasuna eta AEBen finantziazioa dagoela. Gainera Bassad al Assad Siriako presidentearen oposizioko hainbat miliziek armak eta azpiegiturak jaso dituzte, bai Turkiatik –Europa eta Ekialde Hurbileko zubia– bai Arabia Saudi edota Katarretik.

Amnistia Internazionalak berriki emandako datuen arabera, arma esportazioen rankingean AEBen, Txina eta Errusiaren atzetik Europar Batasuneko hainbat herrialde daude: Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia besteak beste. Herrialde germaniarraren kasuan, 2014an arma esportazioen aurrekontua bikoiztu egin zuen, 2013an bideratutako 757 milioi dolarretik 1.500 milioitara igaro zen.

Libia, NATOren interbentziotik txikituta

Libia Europara iritsi nahidutenentzako azken portua da, baita Afrikako herrialde gehienetatik iristen direnen topalekua ere. Kasu batzuetan Libiara iritsi baino lehen bi urtetik gorako bidaia egin ondoren etorkinek oso egoera latzak jasan behar dituzte: kartzelaratzeak –batzuk bertan hiltzen dira–, eta mafien bahiketak, batez ere azal beltzeko lagunek. 2011. urtean, Frantzia eta Erresuma Batuak sustatu zuten NATOren interbentzioaren ondorioz eta Gadafi, Libiako presidentea hil zutenetik herrialdeak ez du bururik altxa: Estatu Islamikoari atxikita doazen takfiri taldeek indar handia hartu dute Libian, baita etorkinekin negozioa egiten duten giza trafikatzaileek ere. Gertaera horiek kaos egoera iraunkor batean utzi dute herrialdea, eta edozein momentutan NATOren beste interbentzio militar bat justifika lezakete.

Libia petrolio erreserba handienetakoa duen herrialdea da, munduko petrolioaren %3,5aren jabe da, AEBen bikoitza. Horrez gain, gasa ere badauka. Horregatik, herrialdeak interes geopolitiko handiak dauzka, Libia eta Italia batzen dituen Greestream gas hodia, adibidez. Libia erdialdeko Afrikara iristeko atea da: Frantziaren eraginpean dauden eta  petrolioa eta uranioa dauzkaten Chad eta Nigerreko herrialdeekin muga egiten du, eta horrek oso erakargarri egiten du.

Gadafiren garaian –NATOren interbentzioa baino lehen– Libiari “Afrikako Suitza” deitzen zitzaion. Libiak Afrikan Giza Garapenaren Indizerik altuena zeukan: Munduko Osasun Erakundearen arabera herritar guztiek –errefuxiatuek barne– osasuna dohain zeukaten. Gainera hezkuntza dohainik zen eta Afrikako alfabetizatze tasa handiena zeukan.
Gaur egun milioi erdi barne errefuxiatu dauzka, eta Afrikako herrialderik arriskutsuenetakoa da.

Eritrea: errefuxiatu asko, informazio gutxi

Italiaren kolonia izan zen Eritreak 1993. urtean lortu zuen independentzia. Afrikako herririk isolatuenetakoa da. Edonola ere, herrialdearen hegoaldean Babel Mandebeko itsasartearen jabe da, Indiako ozeanoa eta Mediterraneoa –Itsaso Gorria eta Suezeko kanalaren bitartez– batzen dituen lotura estrategikoa.

Siriarren atzetik Europan asilo eskaera gehien egiten dituzte eritrearrek. Herrialdearen inguruko oso informazio gutxi dago eta komunikabideek ikuspuntu desberdinak jasotzen dituzte: BBC berriki zabaldu duen erreportaje batean Eritreako askatasun eskasen inguruan mintzo da: zerbitzu militarra urte askoan luzatzen da eta kartzela ilegalak existitzen dira.

Aitzitik, HispanTVk beste ikuspegia eman du: Etiopiaren aurkako gerraren ondoren –1998 eta 2000. urteen artean– herrialdea lur jota geratu zen. Ekonomia asko handitzen ari da, baina hala ere NBEren santzioak jasaten ditu eta horrek zailtasun asko ekarri dizkio. Wikileaksek 2009 urtean argitaratu zituen dokumentuen arabera, AEBek agindu exekutiboa onartu zuten Eritrearen aurka, herrialdea estutu egin behar dela esanez.

Iraken AEBek sorrarazitako gerrak amaierarik ez

2003an AEBek Iraken aurka hasi zuten gerrak milioi erdi hildako utzi zituen, eta 1,7 bilioiko kostua izan zuen Nazioarteko Ikasketen Watson Institutuaren txostenaren arabera. Barack Obama AEBetako presidenteak 2010ean operazio militarren amaiera iragarri arren, inbasioko urteetako politika bera darama egun.  2015ean Estatu Islamikoaren aurrekontua 2.250 milioi dolarretakoa zen. Baina nola finantzatzen da taldea?

Zenbait adituren arabera Estatu Islamikoak Irak iparraldeko hainbat petrolio putzu kontrolatzen ditu; egunero hiru milioi dolar irabazten ditu bertatik. Dirudienez, Turkiak kolaboratzen du petrolioa Europara eramaten, eta Irakeko Europar Batasuneko enbaxadoreak esan du Batasuneko zenbait herrialdek Estatu Islamikoari petrolioa erosten diotela. Bestalde, Estatu Islamikoak Irakeko gerran parte hartu zuten Europar Batasuneko herrialdeek utzitako armak ditu.

OIM Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera Estatu Islamikoak Iraken 2014ko ekainean egin zuen lehen ofentsibaren ondorioz hiru milioi lagunek alde egin behar izan zuten. Zenbait aurreikuspenek diote zifra hori hamar milioi pertsonatara iritsiko dela, herrialdearen populazioaren herena. Soilik abuztuan Irakeko gatazkan 1.325 hildako izan dira eta 1.800 zauritu.

Tortura sistematikoa da Iraken Geneva International Centre for Justice (GICJ) erakundeak egindako txostenaren arabera. Praktika hori ez dute soilik indar publikoek erabiltzen, baita atxiloketak eta bahiketak egiten dituzten taldeek ere.

Afganistango balio geoekonomikoa

AEBek Afganistanekin duen erlazio geopolitikoa mantendu nahi du. Estrategikoki eta militarki garrantzi handia duen herrialdea da. Afganistanek bilioi bat dolarreko balioa duten mineralak dauzka. Nahiz eta tropa amerikarrak herrialdetik alde egin, Afganistanen BPGaren %90 kanpoko finantzaziotik dator, gehiena Estatu Batuetatik.

Herrialdearen %20 muturreko pobrezian bizi da eta %40 langabezian dago. Talibanek Afganistanen zati handia kontrolatzen jarraitzen dute eta atxiloketa arbitrarioak jazotzen dira. Amnistia Internazionalak adierazpen askatasunaren aurkako urratzeak salatu ditu, baita bermerik gabeko epaiketetan agindutako heriotza zigorrak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude