Alemania eta ordoliberalismoa

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alemaniak Europako herrialdeak bere menpe jartzeko asmoa ez da oraingoa. Ez dira hainbeste hamarkada joan azken-aurreko saiakera egin zuela, baina oker atera zitzaion. Militarki herrialde ugari bere agindupean izan zituen, baina horrela menperatuta eusteak kostu handiegiak ditu.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Alemania neutralizatuta edukitze aldera,  Europako Batasuna (EB) deiturikoa sortu zen. Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemania batu zirenean, EBk baliabide politiko eta ekonomiko andana ipini zituen Alemaniak erraztasunak izan zitzan, horien artean arauzko defizit publikoa gainditzea. EBko beste herrialdeei debekatu egiten zitzaien.

Hala ere, oro har, iritzi publikoak bereganatuta dauka Alemania dela EBri eusten dion herrialdea, politika europarrak alemaniarrek finantzatzen dituztelako. Eta ez da egia. Izan ere, EBren aurrekonturako estatu kide bakoitzak bere BPGren ehuneko bat esleitzen du eta aurrekontu horretatik zenbait dirutza jasotzen du EBko politika bateratuak gauzatu ahal izateko. Noski, Alemaniak ekartzen duena baino gutxiago eskuratzen du. Beraz, diru fluxu publikoetan saldo negatiboa dauka. Fluxu pribatuetan, ordea?

Izan ere, Alemaniako merkataritza balantza positiboa da, kanpoan gehiago saltzen duelako inportatzen duen kopuruarekin alderatuta. 2014an, kanpo superabita bere BPGren 7,57koa izan zen eta 2002tik 2014ra bitartean, batez bestekoa, ehuneko 6-7koa. Alemaniaren esportazioen ehuneko 58 EBra doa. Hori dena posible izan da EBko herrialdeen arteko muga zergak desagertu zirelako.

Desoreka hori autorregulatuko zen, baldin eta herrialde bakoitzak bere diru propioa eduki izan balu: Alemaniako markoa birbaloratuko zen eta bere ondasunak garestitu gainontzeko herrialdeetan. Aldiz, defizita jasandako herrialdeen dirua debaluatu da. Egoera hori ordea, iragana da euroarekin. Haatik, desoreka horiek konpontzeko europar diru funtsa bat sortu behar izan zen, eta huts egin ondoren, soldaten debaluazioaren bidez lehiakortasuna handitu da.

Bestalde, superabit horrekin Alemania gai da dirua maileguz uzteko EBko edozein herrialderi, Espainiako Estatuko edo Greziako bankuei, kasurako. Halaber, dirutza uztearen truke interes oparoak ere jaso ditu Alemaniak.

Politika hori guztia doktrina politiko-ekonomiko zehatz baten ondorioa da: ordoliberalismoa. Alemaniako sistema gehiago kokatzen da ordoliberalismoan neoliberalismoan baino. Doktrina horren arabera, oro har, estatuak esku hartu behar du arau ekonomiko sendoak finkatze aldera, demokratikoki hautatutako legebiltzarrak ezin du jarduera ekonomikoan eragin, ordena ekonomikoak lehentasun izan behar du.

Hortik sistemaren oinarrizko erakundeak gobernuaren kontroletik at egon beharra: Bundesbank Alemanian eta bere pareko EBZ EBn; gobernuak legebiltzarrari entzun ordez ekonomiako jakitunei jaramon egin behar die eta EBn Europako Batzordeak betetzen du jakitunen papera; merkatu soziala sustatzen da; austeritatea ekonomiako jakitunek behartuko dute; ongizate estatua sozialdemokratek mehartuko dute, ez ordoliberalistek. EBn Alemaniako gobernuak esku hartzea itsusia denez, Troika eta Euro-taldea eratuko ditu inolako babes legalik gabe.

Haatik, EB demokratizatu gura badugu, gizarte zibilak hauteskundeetan agindutako egitarauak gauzatu behar dira, Grezia gauzatzen saiatu zen bezala. Izan ere, Greziak bideak nondik joan behar lukeen erakutsi digu eta ez da gutxi.

[* Ordoliberalismoaz gehiago jakiteko irakurri ale honetako Net Hurbil.]

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude