Txio basatiak

  • Xorinoak Kaloian

    Xorinoak Kaloian

    Autoekoizpena, 2015

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Xoriñoak Kaloian Iruñeko talde gazteak lehen diskoa kaleratu du. Eneko, Mikel, Julen eta Iñaki taldekideak txikitatik dira lagunak. Xoriñoak Kaloian sortu aurretik, musikaren munduan, euskal folklorea eta beste hainbat bide jorratu zituzten, eta metalak batu ditu, metal kutsuko doinuak jotzeko elkartu dira. Xoriñoak kaloian XVIII. mendeko poema anonimoa da, zubereraz idatzia.  
Gitarraren riff eta punteo bortitzak eta rock doinu gogorrak entzun daitezke haien kantuetan, erritmo biziak eta astunak. Indar handiz jotzen eta kantatzen dute, beren musika tresnak oso ongi erabiltzen dituzte eta kantuen leloak ongi zaintzen dituzte.
Hitzetan, kritika eta salaketa ere gordin egiten dute, txorakeriarik gabe. Hainbat gai dituzte hizpide. Besteak beste: musikaren industria, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea, duintasuna, zapalkuntza, justizia eza, agintariak, boterea eta esnatzeko eta altxatzeko beharra.
Kantuak entzunez gero, besteak beste, Black Sabbath talde mitikoa eta 90eko hamarkadako talde batzuk atsegin dituztela sumatzen da. Doinu gogorrak eta astunak jotzen dituzten zenbait talde, eta beste batzuk ere bai: Rage Against The Machine, Pantera, Slipknot, Limp Bizkit, Korn, Dut, Negu Gorriak eta Berri Txarrak taldearen lehen diskoak.
Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioan grabatu dute diskoa, Aitor Ariño teknikariarekin. Denak batera joz, eta hori nabari da kantuak entzutean, doinu trinkoa ederki gauzatu baitute, doinu gordina, basatia eta potoloa.
Xoriñoak Kaloian taldeko kideek beraiek sortu dituzte diskoko zortzi kantuen musika eta hitzak, Gisbertaren Balada eta Teknokratak eta Langileak kantuen hitzak izan ezik. Gisbertaren Balada poema originala portugesez idatzi zuen Pedro Abrunhosak eta euskarazko itzulpena Joxemari Sestorainek egin du, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak osatutako Hitza bide, bizia xede (Pamiela, 2012) bildumarako. Teknokratak eta Langileak berriz, Hedoi Etxartek idatzitako Sinplistak (Susa, 2012) poema liburutik hartu dute.
Ez dute ezer berririk asmatu, baina haize berri bat ekarri dute doinu gogorren eta astunen mundura. Egia esan, euskaraz kantatzen duten mota horretako talde asko ez daude.
Musikari gazteak dira eta ilusio, kemen eta grina handiz ari dira. Beren egitasmoan sinesten dute, eta kantuak sortzen jarraitzeko eta jendaurreko emanaldiak egiteko gogotsu daude, kaiolatik ihes egin nahi duten txoriak bezala. n
 
Joxi UbedaXoriñoak Kaloian Iruñeko talde gazteak lehen diskoa kaleratu du. Eneko, Mikel, Julen eta Iñaki taldekideak txikitatik dira lagunak. Xoriñoak Kaloian sortu aurretik, musikaren munduan, euskal folklorea eta beste hainbat bide jorratu zituzten, eta metalak batu ditu, metal kutsuko doinuak jotzeko elkartu dira. Xoriñoak kaloian XVIII. mendeko poema anonimoa da, zubereraz idatzia.  
Xoriñoak Kaloian Iruñeko talde gazteak lehen diskoa kaleratu du. Eneko, Mikel, Julen eta Iñaki taldekideak txikitatik dira lagunak. Xoriñoak Kaloian sortu aurretik, musikaren munduan, euskal folklorea eta beste hainbat bide jorratu zituzten, eta metalak batu ditu, metal kutsuko doinuak jotzeko elkartu dira. Xoriñoak kaloian XVIII. mendeko poema anonimoa da, zubereraz idatzia.  
 
Gitarraren riff eta punteo bortitzak eta rock doinu gogorrak entzun daitezke haien kantuetan, erritmo biziak eta astunak. Indar handiz jotzen eta kantatzen dute, beren musika tresnak oso ongi erabiltzen dituzte eta kantuen leloak ongi zaintzen dituzte.
 
Hitzetan, kritika eta salaketa ere gordin egiten dute, txorakeriarik gabe. Hainbat gai dituzte hizpide. Besteak beste: musikaren industria, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea, duintasuna, zapalkuntza, justizia eza, agintariak, boterea eta esnatzeko eta altxatzeko beharra.
Kantuak entzunez gero, besteak beste, Black Sabbath talde mitikoa eta 90eko hamarkadako talde batzuk atsegin dituztela sumatzen da. Doinu gogorrak eta astunak jotzen dituzten zenbait talde, eta beste batzuk ere bai: Rage Against The Machine, Pantera, Slipknot, Limp Bizkit, Korn, Dut, Negu Gorriak eta Berri Txarrak taldearen lehen diskoak.
 
Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioan grabatu dute diskoa, Aitor Ariño teknikariarekin. Denak batera joz, eta hori nabari da kantuak entzutean, doinu trinkoa ederki gauzatu baitute, doinu gordina, basatia eta potoloa.
 
Xoriñoak Kaloian taldeko kideek beraiek sortu dituzte diskoko zortzi kantuen musika eta hitzak, Gisbertaren Balada eta Teknokratak eta Langileak kantuen hitzak izan ezik. Gisbertaren Balada poema originala portugesez idatzi zuen Pedro Abrunhosak eta euskarazko itzulpena Joxemari Sestorainek egin du, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak osatutako Hitza bide, bizia xede (Pamiela, 2012) bildumarako. Teknokratak eta Langileak berriz, Hedoi Etxartek idatzitako Sinplistak (Susa, 2012) poema liburutik hartu dute.
 
Ez dute ezer berririk asmatu, baina haize berri bat ekarri dute doinu gogorren eta astunen mundura. Egia esan, euskaraz kantatzen duten mota horretako talde asko ez daude.
 
Musikari gazteak dira eta ilusio, kemen eta grina handiz ari dira. Beren egitasmoan sinesten dute, eta kantuak sortzen jarraitzeko eta jendaurreko emanaldiak egiteko gogotsu daude, kaiolatik ihes egin nahi duten txoriak bezala.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-22 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


2022-10-06 | Iker Barandiaran
Aske eraikitzeko suntsitu

Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Gehiago izan gaitezke

Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Euskal dantzarako frekuentzia guztiak

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]


2022-09-02 | Iker Barandiaran
Aitzindari eta ez ulertuak

1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]


2022-07-20 | Xalba Ramirez
Lasai ederrean egotearen ederra

Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.

1980ko hamarkadan eduki... [+]


2022-07-15 | Iker Barandiaran
Ez dute inor lapurreta egitera gonbidatuko

Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]


2022-07-01 | Xuban Zubiria
Hauskorra da uzta berria

Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]


2022-06-15 | Iker Barandiaran
Buztan-kolpe sakon eta ederra

Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]


2022-06-02 | Xalba Ramirez
Terapietarako balak

Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]


2022-05-11 | Xalba Ramirez
Harrapatuko zaitu

Trantzerako musika ekarri du Lapurditik Mäirük. Musika elektronikoak eta tribalak, edo tradiziozkoak, errepikapena dute oinarri. Ez duzu kanta ezagutu behar dantzan hasteko. Bigarren bueltatik aurrera norberak badaki zer egin behar duen.

Lau urteko bilaketa egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude