Gure genealogia feministak liburu mardula irakurri berri dut. Baina ezin liburua irakurri jantzita daramatzadan euskalgintzako betaurrekoak erantzi gabe, ezin irakurri behin eta berriro feminismoaren eta euskalgintzaren artean loturak (eta desloturak) egin gabe, ezin irakurri behin baino gehiagotan inbidia latza sentitu gabe.
Miren Arangurenek, Edurne Epeldek eta Iratxe Retolazak ondu dute liburua. Euskal feminismoaren barrunbeetan, zoko-mokoetan, eztabaidetan eta jardunbideetan kukutxo bat egiteko bidea errazten du. Eta beste mugimendu batzuekin estekatzeak egiteko.
Gurean talde feministetan hasitako asko amorruak eraginda hurreratu ziren haietara, egunero nozitzen zuten zapalketari nolabaiteko erantzuna emateko asmoz. Behin hasita, ordea, militantziarekin bat formatuz joan ziren gazte horiek: diskurtsoak landu, antzeko bizipenak dituztenekin konpartitu, teoria eta praktika berriak ikasi… Esate baterako, Bilboko Santutxu auzoko Iduna elkarteko kide batek honakoa esaten du liburuan: “Auzoan lan egiteko grina piztu zitzaidan, nik beti argi izan dut feminista nintzela. Inguruan nituen jarrera matxistak, txikitatik diskriminazioa pairatu dut, hau barruan eraman izan dut. Garai hartan, hala ere, ez genuen gaiaren inguruko teorizaziorik, baizik eta amorrua genuen, zerbait egin nahi genuen”.
Euskalgintzan, ordea, nago barne dinamikari ez zaiola behar besteko garrantzia eman. Gurean aktibismo asko egon da (dago!), baina hausnarketa, diskurtsoa, barne bisio, sentimendu partekatze, bizipen partekatze txikiegia akaso. Zerk bultzatu gintuen euskalgintzan aritzera? Norekin konpartitu ditugu sentimen edo bizipen horiek? Zer sentitzen dugu egunerokoan euskaldun arituz? Zer sentitzea gurako genuke?
Ni ez naiz ibili emakume elkarte/taldeetan. Euskara elkarteetan, ordea, bai. Eta horrelakoetan ez dut nik antzeman euskaldun gisa ditugun arazoei buruz berba egiteko paradarik, ez dut antzeman gure arazoei kasu egiten zaienik, ez dut antzeman gure egoera digeritu eta aldatzeko barne gogoetarik. Modu sistematikoan eta antolatuan, behinik behin.
Egia esateko, amorruaren eraginez sortutako neska gazteen talde horietako askok bizitza laburra izan du. Baina liburuan batek baino gehiagok aitortzen du talde horiek sekulako marka utzi dietela eta euren etorkizuneko bilakaeran ezinbestekoak izan direla. Feminismoaren “eskola” izan direla, alegia. “Eskola” horiek ere beharrezkoak direlakoan nago, ikasi, asmatu eta erratzeko aukera emango diguten eskolak.
Talde eta elkarte feminista askok azken urteotan, batez ere, transgresioa, freskotasuna, txinparta… ekarri dituzte plazara. Gurean, ordea, ez ditut horrelakoak ikusi (han eta hemen bai, baina oro har ari naiz). Zergatik gaude hain apalankatuta? Administrazioarekiko larregiko dependentzia akaso? Erakundetze eta profesionalizazio maila altuegia akaso? Koldo Izagirrek salatzen zuen funtzionarizazioa ote?
Baina natorren adibideetara. Liburuan emakume abertzaleen topaketetan izandako eztabaida eta gogoetak batzen dira. Horrez gain, topaketen alde ludikoagoari ere egiten diote leku: talde sentimenduari, kohesioari, igurtziari eta abarri. Euskaltzaleon topaketak, ordea, eta salbuespenak salbuespen, gatz bakoak dira, eta liburuan esaten dena gurean imajinatzea nahiko zaila egiten zait gaur-gaurkoz.
Euskalgintzak urteetan plantoa eta ekintza zuzena erabili izan ditu: ikastolen sorrera, gau eskolen sorrera, unibertsitateetan egindako plantoak, ezabaketa egunak eta abar. Hala ere, azken urteotan gutxi erabili izan dira horrelakoak. Feministak, aldiz, gero eta sarriago ari dira horrelakoak erabiltzen euren aldarrikapenetan. Euskaltzaleok zailtasunak ditugu guk nahi ditugun mezuak helarazteko eta ekintza zuzenak bide ona izan daitezke mezu horiek zabaltzeko. Ez ala?
Euskal feminismoaren historiari, azken urteotan behinik behin, aniztasuna eta dinamikotasuna dario: elkarte asko eta lan ildo asko ireki dituzte azken urteotan. Eta horrek berriro ere euskalgintzara narama artez: horrenbeste urteren ondoren, inori ez zaio bururatu, esate baterako, etorkin euskaldunen elkarterik sortzea? Edo euskara nagusitan ikasi dutenen elkartea? Edo euskara teknikarien elkargo profesionalik? Edo euskara hutsez biziko direnen laguntza antolatuko duen elkarterik? Edo... Ba, antza ez. Beste kontu bat ere ekarri nahiko nuke lerrootara: feminismoak emakumez osatutako erakundeetan garatu du bere jarduna. Baina ez du inondik ere ahaztu jendartearen “beste” erdia. Eta hasieratik eta nahiko sistematikoki saiatu da haienganako diskurtsoak sortzen eta elikatzen. Gurean, ostera, ez dut ikusi nik erdaldunenganako diskurtsorik azken urteotan (“zoaz euskaltegira” bezalako errieta-aginduak kenduta). Eta euskaldunok elikatzen ez baditugu, nork elikatu behar ditu gure aldeko diskurtsoarekin?
Inbidia latza pasatu dut liburua irakurtzen. Nahiko nituzke guretzat feminismoak azken urteotan duen bizitasuna, konplexutasuna eta intuizioa. Nahiko nituzke bai. Asko dugu ikasteko, asko dugu ikusteko, asko egiteko, asko deseraikitzeko eta asko desikasteko. Eta, ahal den neurrian, elkarrekin.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".