Bernardo Atxagaren burutazioekin zerikusirik ez duen soinujolearen semea den aspaldiko lagun bat badut, eta grazia ikaragarria egiten dit duen ohitura batek: gustuko ardoari hitz egiten dio. “Nor dabil hor?”, galdetu ohi dio ardoari tragoxka jo aurretik, ikusten ez badu ere antzematen duelako zerbait bizirik eta sasoiko badagoela eskuetan duen kopa barruan.
Antzeko zerbait gertatu izan zait Almitza Sega Elkartekoen berri izaten dudanean. Hor daude, zarata handirik atera gabe, baina beti lanean, gure herriko usain goxoa zabaltzen Europa zaharrean zehar.
Orain hemeretzi urte hasi ziren hemen herri bat badela eta bertako batzuek segak astintzen badakitela aldarrikatzen gure mugaz harat. Harrezkero hamaika belarditan aritu ondoren, Finlandia, Suitza, Alemania, Hego Tirol, Eslovenia, Katalunia, Okzitania eta beste hainbat bazterretan badakite nortzuk garen, gure kulturak zer dioen eta gure segalaritzak zer-nolako maila duen.
Metodologiak harritzen nau gehien, gauzak egiteko erak, alegia. Ez naiz ni hasiko orain epaitzen zein bide den zuzena eta zein okerra gure helburuak lortzeko. Handikiak lehen ere gehiegi daude gurean, baina Almitzako hauen jarduna dut gustuko. Zarata gutxi eta lana beltz. Joan, ikusi, aztertu, hitz egin, adostu, ekarri, erakutsi, amore eman, errespetatu, onartu, abestu, amestu, eskatu eta lortu. Gure herri honetan sarri ordenan jartzeko gai ez garen aditzak dira. Askotan elkarren gainean pilatzen ditugunak. Haserretu, zatitu, etsi, beldurtu, egoskortu eta abarrez aldatu ditugun aditz oinarrizkoak.
Eta sega kolpe bat hemen, beste bat han, ondorioak begi bistan ditugu. Abuztuaren 28tik 30era, garai batean Munategi baserria zen belardian, Loiolako Santutegiko atzealdean, Azpeitian, Europako Sega Txapelketa jokatuko da. Eta gu beste herri bat izango gara hizkuntzen zelaian, gure ereserkia segapotoan dugula azalduko gara, gure koloreak bihotzetan, gure egiteko erak arretaz zorrozturik. Eta orduan libreago sentitzeko modua izango dugu, politikarien diskurtsorik gabe, zer egin behar dugun esateko goitik bidalitako agindurik gabe. Kontxo, horrelakoetan zein gustura erabiltzen diren “gara” eta “dugu” aditzak!
Segak eta lagunak, emakumeak nahiz gizonak lehian garaile izateagatik, ohartu gabe horrelako ekitaldi bat antolatzeko gai den herria libre dela berez, gainontzekoek diotenari kasu egin beharrik gabe.
Almitza ongarritu gabeko lekuan hazten den belar askea eta egoskor xamarra da. Abuztu amaiera aldean beste zita bat dugu garenarekin eta izan nahi dugunarekin Loiolako Santutegian. Segi segak zorrozten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]