Mikel Otero Fracking Ez plataformako kidearen esanetan, mugimenduari bere burua birdefinitzea egokituko zaio udazkenean.
EAEn frackinga eragozten duen legea onartzeak eragin desmobilizatzailea izango ote zen beldur izan zineten?
Galdera behin eta berriz entzuten ari da Frackanpadan. Kanpotik etorri diren taldeek diote Euskal Herrian indartsu ibili garela diote, askorentzat eredugarriak izan garela. Orain legea lortu dugu, eta zer gertatuko da? Hausnarketa sakona egin behar dugu, badakigulako beste leku batzuetan legea etorri denean jende askok pentsatu duela: “Dagoeneko lasaitu gaitezke”. Guk ez dugu borroka amaitutzat eman nahi, ez dugu ahaztu behar beste aldean lobby boteretsu bat dagoela, orain atzerapauso bat eman badu ere berriz etorriko dena.
Nor da lobby hori?
Kontuan hartu behar da, azken batean, frackinga beste urrats bat dela erregai fosiletan oinarritutako ereduaren barruan. Gero eta garbiago ikusiko da hori, konbentzionalak agortzen hasi diren honetan. Frackingaren aukera beti egongo da hor, gasa orain atera ez arren tentazio hori behin eta berriro bueltatuko da. Horri buelta ematen ez badiogu hor edukiko dugun Pandoraren kutxa bat izango da.
EAE legea positiboki baloratu duzue. EAJk, aldiz, esan du babesa handiagoa izango zela eurek proposatutako bost urteko moratoria gehitu balitzaio onartutakoari.
Guk beti esan dugu herritarren ahotsa eraman nahi genuela Legebiltzarrera eta teknikoki ez geundela bereziki trebatuta. Hala ere kontsultak egin ditugu aditu batzuekin, eta esan digutena da kontrakoa dela: moratoriak segurtasun eza ematen diola legeari, arau orokorra izango litzatekeelako eta hain zuzen orokortasun horretan oinarrituta etorri direlako Madrilgo Gobernuaren helegiteak eta Konstituzio Auzitegiak beste lege batzuk bertan behera utzi izanak.
Onartu dena ontzat ematen dugu, baina onena da, gure ustez, legearen prozesuak, sinadura bilketak, e.a., balio izan duela frackingaren aurkako mugimendua indartzeko. Jende asko saretu gaitu, eta herritarren babes izugarri horrek balio izan du alderdi politikoek atzera egiteko; gaur egun ez dago frackingaren alde azaltzen den alderdirik.
Nafarroak eman zuen lege debekatzailea, estatuak bertan behera utzi duena. EAEren bidea ispilu izan daiteke Nafarroan?
Frogatzen bada EAEko legeak benetan frackinga gelditzen duela, iruditzen zait eredugarria izan daitekeela Nafarroan berdin egiteko. Ahal dela, herri mugimenduak sustatutako behetik gorako prozesu baten bidez. Alderdikeriek kutsatuko ez duten prozesu bat, alegia.
Subilla Gasteizen, Euskal Herriko lehen putzuak zulatzekoak ziren inguruan egin da frackingaren aurkako eta bestelako energi eredu baten aldeko nazioarteko kanpaldia. 200-300 lagun izan dira bertan etengabe, egun eta gau, eta gehiago joan-etorrian. Balorazio sakonagoa egiteke, antolatzaileak pozik agertu ziren ekimenaren azken egunean. Esan zutenez, Frackandaparen arrakastak erakusten du EAEn haustura hidraulikoa eragozten duen legea onartzeak ez dituela lokarrarazi teknika horren aurkariak.
Argiak ere ipini du aletxoa kanpaldian. Besteak beste, Gerorik ez da animaziozko dokumentalaren euskarazko bertsioa eman genuen lehen aldiz, eta hari buruzko eztabaida gidatu genuen ondoren. Halaber, Jakoba Errekondok Bizi baratzea liburuaz jardun zuen Frackanpadaren azken egunean.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]