Txori Kantagia, gure arbasoen etxea

  • Txori Kantagia da Arbailako Idauze-Mendi eta Urdiñarbe herrien gainaldeetan kokatua den lautadatxo xarmagarria. Aspaldiko garaietako gure arbasoak hortxe elkartzen ziren, lanjer batetik babesteko edo euren sineste zaharrak ospatzeko... Orainokoan ez da sobera argi betebehar horietatik zein edo zeinentzat baliatua zen. Dena den, bertara joatea guztiz atsegingarria da gaur egungo bizilagunontzat. 

Gohanetxeko borda, eta haren aitzinean bidelagun izan dugun Filipe Etxegoihen.
Gohanetxeko borda, eta haren aitzinean bidelagun izan dugun Filipe Etxegoihen.Allande Sokarros

Idauzeko eliza aitzinean zain ditugu Filipe Etxegoihen eta haren emazte Maddi Sorholüze, haiek izango ditugularik bide erakusle eta kontu kontari. Filipe Etxegoihen ezaguna egin da Zuberoako memoria sailean (Elkar) bi liburu idatzi dituelakotz: Villages de la vallée (Ibarreko herriak, 2011) eta Bergers et cayolars (Artzainak eta artzainolak, 2012). Bi lan horiek frantsesez izkiriatuak dira, Filipek xumeki aitor baitu haurtzarotik euskalduna izan arren, euskaraz idaztea ez duela sekula ikasi, baina euskarazko zati asko daude, hala ere. Dena den guztiz gomendagarriak dira Zuberoako nekazaritza eta artzaintza munduen iraganaz eta orain arteko bilakaeraz jakintza hartzeko eta, oro har, gaur egungo Zuberoaz ezagutzarik biltzeko. 

1940. urtean, Onizegainean (Basabürüa) sortu bazen, Filipe Etxegoihen, bere guraso etxezainekin batera, Idauzera gazte-gaztetik bizitzera etorri zen eta hemen bertan zuen bere emazte Maddi ezagutu. Senar-emazte irakasleak munduan zehar ibili dira (Kenya, Iran, Bolivia, Senegal, Polinesia frantziarra, Baleareak, Aragoi, Suitza...), baina Filipe izan zen ere Donostiako lizeo frantziarreko azken zuzendaria. Haatik, mundu zabaleko toki ederrenetan ibilita ere, Zuberoan erretiratzearren zalantzarik ez dute inoiz izan.

Bota lüze plaza ohia eta lohitegia

Idauzeko eliza Zuberoako eliza ezkila-dorre hiru puntakoen artean ederrenetarik bat da. Atearen gakoa tantaupe edo heipe edo kalostrapeko ezker aldean erdi gordeta aurkitu ondoan, balio du barruari begiradatxoa ematea. Tautapean, lehen egin ohi zen moduan, herriko bi familia handiren hilobiak daude: Ahaspekoak eta Apalaspekoak. 

Apalaspea da, hain zuzen, Altzürüküra daraman errepidearen ezkerraldean ageri den etxe dotorea. Haren albotik pasatuta, errepidea zeharkatuko dugu eta errebote oso txiki eta politari buruz joango gara. Leku hau zen, lehenago, bota lüzea pilota joko zaharreko jokaleku bat. Hain zuzen ere, Idauze-Mendiko gazteriaren eskutik da –eta Filipe Etxegoihenen bultzadapean– bota lüzearen berriz ezagutarazte eta jokatze ekimena abiatu.

Errebotea pasata, Lohitegia edo Mataskota izeneko gunean aurkituko gara, antzinako jendea bertara zetorrela buztin-lurraren bila. Gaur egun hortxe bada, Apohura deitutako errekaren gainean, zubi bat, baina horren saihetsean badago beti ibia edo ubera. Filipe Etxegoihen gogoratzen da, orain dela ez hain aspaldi, Idauzeko laborariek behiak bertara edatera zekartzatela.

Zubia eta uberaren eskuinaldera, Urdiñarbeko Jentain etxe aberatsaren alderat zeraman bide zaharra badago oraindik. Geuk, haatik, zuzen eta zut jarraituko dugu, Apohura erreka ezkerraldean daukagularik. Erreka polit horren gainean, eta Idauze-Mendi herrian soilik, zazpi eihera edo errota ibili ziren lehen! 

Aldaparen gainean, ezker aldetik daude Kastillu eta Montalibet izen arraroetako lekuak, ziur asko leheneko denboretako hiri, gaztelu edo gotorlekuak. Lehen sarde edo bidegurutze batekin topo eginda, eskuin alderat eta gorantz joko dugu. Aski laster beste sarde bat topatuko dugu eta hortxe berriz zuzen joango gara, gure atzean Idauze herria eta haren elgea ageri direlarik, baita Atharratze-Sorolüze eta Maule-Lextarreren arteko mendixka lerroa ere.

Gohanetxeko bordaldeko ikusmira ederra

Bigarren aldapatxo honen gaineko partera heldurik, soro edo pentzeen arteko lautada oso polit batean ordokian ibiliko gara. Eskuin alderat, berriz, aurkitzen dira Larratxe eta Gaikoetxe izeneko tokiak, horiek ere aspaldiko garaietako erranahiz beteak. 

Leku hau, orain dela zenbait urte, miñabese edo mahasti leku zegoen. Lautada bazterrera iritsirik, Bordaberriko gaztainaztoi edo gaztainadiaren gorantz jarraituko dugu, organbidetik ibilita. Goialdera heldurik, lautada belartsu luze batean sartuko gara, haren izena delarik Gohanetxeko bordaltea. Soro ordoki eder honen erditsuan kokatua den Gohanetxeko bordak, hain zuzen, badu berezitasun bat: bordaz gain etxanoa ere badu, eta bertan bordariak egon ziren XIX. mende bukaeraraino. Leku miresgarri honetatik, oso hurbilean Arbailako mendialdea ikusmira daukagu, baita Zuberoako bortualde gorenak ere, nola Pettarreko lautadak eta manexeko aldea... Hots, Baxenabarreko eskualde batzuk.

Bordaldeko soroaren hegoaldeko puntan, zubereraz “pasü” deitzen dugun lehen pasabide bat aurkitu behar da eta jarraian, Idiarteko bordaren aurri edo hondamenetan bertan, bigarren bat. Horrela, laster batean Txori Kantagiara iritsiko gara, haren bazter batean usoen ehizarako tramankuluak eta zuhaitz baten gainean eraikitako ezkutalekua ikusiko ditugularik.

Gaur egun zuhaitzez landatuak baldin badira ere, lautada ia borobil honen bazterrak lurrezko hesiz inguratuta daude. Bazter horietarik batean, Pierre Boucher arkeologo ezagunak indusketa lanak egin zituen eta garai protohistorikoetako aztarna batzuk atzeman ere. Maule-Lextarreko Ondarearen Etxean gordeta daude gaur egun. 

Jabetza pribatu batean izanik ere, inork ez gaitu hemendik haizatuko eta, hortaz, benetan balio du lasaitasunez eta misterio kutsu batez beteta dagoen leku honetan une luze batean geratzea. Gure arbasoak hortxe bizi izanaren giro zerbait antzeman daitekeela ematen du.

Etxea eta etxebidea

Partitzeko tenorea etortzean, usategiaren aldera datorren lurrezko bidearen behera joko dugu. Zahokagia izeneko lekutik eraitsiz eta Zuberoan “txakoste” deitzen ditugun hesien gaineko zurubi txiki bat igarota, poliki-poliki Arbeko bordalde ingurura helduko gara, borda bera ezker aldean dugularik. Hemen, bide harriztatu batek dio lurbideari lekukoa hartzen eta Bixkorre patarraren behera joanda Telleria etxera helduko gara epe laburrean. Etxe honetara iritsi baino justu lehen, ezkerreko aldetik datorren lurbidearen izena da Etxebidea eta izen horrek berak nabarmen markatzen du Txori Kantagia bezalako babesguneei zietela, gure arbasoek, etxe izena ematen. Azken batean, hitz horren esanahia berdintsua geratu da, mendeen barrena: gizakien bizileku batena, alegia. 

Goxo-goxo ibilita, bi ordu pasatxo iraun digun txangoari amaiera emanda, Telleria etxetik berehala arribatuko gara abiagune izan dugun Idauzeko herrira. Horretarako denbora hartuz, Idauzerekin XIX. mende amaieran uztartu egin zuten Mendi auzoko eliza ederraren ikustera joatea merezi du, hori ere ezkila-dorre hiru puntakoa delarik. Harat joatean, Idauze-Mendiko udaletxea eta Arbailla eskola elebiduna ikusiko ditugu. Haien bidegurutzean, ezker hartuta, Zamaltzain zalditegira joan gaitezke. 

Idauze-Mendin egun batzuk pasatu nahi izanez gero, jakitekoa da badirela taldeentzako aterpetxe bat (Karrikiria), handikapatuentzat egokitua den opor-egoitza bat (Mendipea), eta lau lagun hartu ditzakeen landa-etxe bat (Irigaraia), haren jabeak direlarik, hain zuzen, Filipe eta Maddi Etxegoihen! Ibilaldi hau eginik, beraiekin hainbat eta hainbat gaien inguruan euskaraz solas egiteko aukera paregabekoa izango duzue, beraz. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuberoa
2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Xiberoko kolektiboa
Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko

Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]


Anbroxi Burguburu. Laborari sinple bat (omen)
“Orain dela zenbait urte euskalduna haboro jiten zen Santa Grazirat”

Liburua da Txomin Peillenena, Animismua Zuberoan (Haranburu, 1983). Hango istorioek ekarri gaituzte Urdatx edo Santa Grazira. Besteak beste, azkena hildako hartzaren historiak, kasu honetan ez baita istorioa. Herriko ostatuan galdezka hasi, hartzaren historia lekukotzen duen... [+]


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


2024-09-11 | Euskal Irratiak
Elorri Arkotxa
“XIX. mendeko gutunen bidez, Xiberoako garaiko gizartea ezagutu nahi izan dut”

XIX. mendearen bukaeratik Lehen Mundu Gerrara arte xiberotarrek gutun bidez ukandako komunikazioa ikertu du Elorri Arkotxak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginiko tesian.


2024-08-28 | Euskal Irratiak
Mauleko espartingileek udako sasoi txarra ukan dute

Espartingileek ez dute nahi beste saldu uztailean eta ekainean. Turismoak beheiti egin du uda honetan Ipar Euskal Herrian eta supermerkatuek espartina gutxiago manatu dituzte.


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


2024-06-03 | ARGIA
Atharratzeko Prefosta elkarteari pintaketa homofobikoak egin dizkiote

LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzen duen Bekat'uros jaialdia antolatzen du Prefosta elkarteak. Salatu dutenez, "lan horren kontrako eraso" izan dira tindaketak. Elkarretaratzea egingo dute astelehenean.


Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
“Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen”

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


2024-05-02 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude