“Automobil industriaren, aseguru-etxeen eta Gobernu funtzionarioen helburua da hiri barnean bizikletan dabiltzanek kaskoa derrigor janztea eta zirkulazio arauak zorroztea”, dio Eben Weiss blogari estatubatuarrak. “Ziklistek jasan ditzaketen balizko kalteen erantzukizuna saihestu nahi dute, baita azpiegiturak egokitu behar ez izatea ere”.
“Ahulenak kriminalizatzea besterik ez dute nahi, oinezko eta txirrindularientzako azpiegitura hobeak eraiki behar ez izatea, guztiontzako eskubide eta betebehar berdinak tranparen argudioarekin”, salatu du Weissek, Washington Post egunkariko Bike Snob New York blogean. AEBetako legedia du jo-puntuan, baina testuan esandakoek berdin balio dute beste errealitate batzuk azaltzeko. Dioenez, txirrindulariei kaskoa, arropa islatzailea eta dir-dir egiten duten orotariko tramankuluak eramatera derrigortzea, autoen hegemoniari eusteko distrazio hutsa da. “Ez itzazue ziklistak ikusgarriago egin, autoek harrapa ez ditzatela lor ezazue”, eskatu die agintariei.
Apurka-apurka gauzak aldatzen ari direla onartu arren, oraindik biktima seinalatzen dela dio blogariak, izan oinezkoa zein txirrindularia. “Autoak hirien jabe egin zirenean zirkulazio arau zorrotzagoak eskatu zituzten batzuek. Automobil industriak propaganda-gerra abiatu zuen, segurtasun kanpainaren mozorroarekin. Arrakasta handienetakoa zuhurtziarik gabeko oinezko eta ziklistaren figurak lortu du, zeinak zirkulazio eskubidea lapurtu zigun”:
Mugikortasun auzietan ere, berdintasunaren ideia amerikarra nagusitu dela irakurri dugu: “Errealitatean, desberdintasunak justifikatzen dituen kontzeptu maltzurra da, boteretsuak eta ahulenak maila berean jartzen dituelako”. Dioenez, ez da gauza bera 800 kiloko autoan bidaiatzea edo, zure 80 kiloekin, etengabe azeleratzen ari diren autoen artean bizikletaz ibiltzea. “Ez naiz ari esaten ez litzakeela kotxerik egon behar, nik badut bat”, argitu du Weissek. “Kontua da autoak Wall Streeteko jende zuria bezalakoak direla, ez dute behar inork babes are handiagoa eskaintzea”.
Blogariaren hitzetan, herritarrek eguneroko bizitzan (lanera joateko, erosketak egiteko...) bizikletarik ez erabiltzea lortzen dute kaskoaren inguruko araudiek, deserosoa gerta daitekeelako batetik, eta hura ez janztea dirudiena baino arriskutsuagoa dela sinetsarazten digutelako bestetik.
Ziklista profesionalen lasterketak espainiar telebistaz jarraitu ohi ditugunok, maiz entzun dizkiogu gisa horretako adierazpenak Pedro Delgado txirrindulari ohiari. Bere ustez, norberak erabaki beharko luke hirietan kaskoa jantzi ala ez, kontuan hartuta “auto batek harrapatuz gero ezer gutxirako balio duela”. DGT trafiko zuzendaritzaren datuetan oinarrituta Sevillako Unibertsitateko SIBUS agentziaren arabera, buruko lesio larria jasan duen ziklista kopuruari dagokionez –gero eta gutxiago dira, hiriak seguruagoak direlako–, apenas dagoen alderik kaskoa daramaten eta ez daramatenen artean. Hura jantzi behar izateak bizikletaz egiten diren joan-etorriak murrizten dituela dio Delgadok, Australia eta Zeelanda Berriko datuek erakusten duten moduan: kaskoaren erabilera arautzen duen legea indarrean jarri zenetik, bizikletaz dabilen herritar kopurua %20-40 artean murriztu da.
Zentzu horretan, bizikletaren aldeko ConBici koordinakundeak ohartarazi duenez, helduek kaskoa jantzi behar izatea Europako herrialde bakar batean ere ez da derrigorrezkoa. Danimarkan eta Herbereetan, bi herrialde aipatzearren, jende piloak erabiltzen du bizikleta, araudiak haiek babesteaz gain, auto gidariak kontzienteago direlako.
Delgadoren hitzetan, hiri barnean kaskoaren erabilera derrigortzeak erakusten du aseguru-etxeen joko-arauen menpe gaudela: “Autoak harrapatutako kaskodun ziklista batek prezio bat du, eta kaskorik ez daramanak beste bat. Bigarren kasuan, autoaren segurua kalte-ordaina ematetik salbu gera daiteke; tamalgarria da”.
Hego Euskal Herriaren kasuan bi multzo bereizi behar dira: 16 urtez azpikoak eta hortik gorakoak. Hiri barneko zirkulazioaz ari gara betiere; herriz kanpoko errepide guztietan da premiazkoa kaskoa eramatea.
Espainiako Estatuko Zirkulazio Legeak 16 urtez azpikoek kaskoa derrigorrez jantzi behar dutela arautu zuen iazko martxoan. PPk herri barruko joan-etorrietan ere kaskoa erabiltzera derrigortu nahi zituen pertsona guztiak, adina dena delakoa izanda ere, baina oposizioko taldeek neurria arbuiatu eta popularrek atzera egitea erabaki zuten azkenean. Araua bete ezean, 200 euroko isunari aurre egin beharko diote gazteek”. Iparraldean, aitzitik, inon ere ez da behartzen kaskoa janztera.
Ez da zalantzarik auziaz hausnartu eta luze eztabaidatu beharko litzatekeela, hirigintza politika eraginkorra sustatu nahi badugu bederen.
Galdera hori luzatu dio hainbat eragileri Fredrik Gertten suediarrak, Bikes vs cars (Bizikletak vs autoak) dokumental estreinatu berrian. Brasilgo ekintzaileek boteprontoan erantzun dute: petrolio konpainiek eta automobil industriak. Eta Europan ere, antzera. Esaterako, Alemanian, Angela Merkel kantzilerrak autoen emisioen aurkako legeak gogortzeari betoa jarri zion unean, BMW konpainiak CDU alderdiaren kanpaina 690.000 eurorekin lagundu zuela jakinarazi zuten hedabideek.
Gaur egungo egoera zertan den azaltze aldera, denboran atzera egin du dokumentalak, hiri batzuen transformazioa nabarmentzekoa baita oso. Los Angeles (AEB) dugu erakusgarri. XX. mendean munduko garraio publiko sare onenetakoa zuen; gaur egun, ordea, bere lurzoruaren %75 errepideek hartzen dute. Zergatik gertatu da hori? General Motors konpainiak kontrolatzen duen enpresa batek hiri-autobusa erosi zuen, eta zerbitzua murriztu egin du apurka-apurka, errepide gero eta gehiago eraikitzen zuen bitartean. Halaber, tranbia zerbitzua ere desmantelatu dute. Azken urteotan Los Angeleseko biztanle kopurua %20 hazi da, eta autoena %230. Toronton (Kanada), automobil industriak hauspoturik, alkateak murriztu egin ditu kotxeentzako matrikulazio zergak... baita bidegorri kopurua ere. Ondorioa: autoen eta bizikleten arteko istripuek gora egin dute.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Garraio publikoa dohainik erabili ahal izango dute 12 urtetik beherako EAEko haurrek. Administrazio gehienek babestu dute neurria, eta datorren urteko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]
Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]
Bilboko Udalak autoak gutxitu nahi ditu erdigunean, aire kutsadurak behera egin dezan. Horretarako, hainbat hiritan abian jartzen ari diren neurri bera hartu du: gehien kutsatzen duten autoei erdigunera sarrera debekatzea. Talde ekologistek neurria kritikatu dute, besteak beste... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]