Elena Lopez Aguirre Gasteizko kazetari beteranoak musika bete-betean bizi izan duten Euskal Herriko 25 emakumeren bizipenak jaso ditu Neskatxa maite. 25 mujeres que la música vasca no debería de olvidar (Ediciones Aianai / Baga-Biga) liburuan. Batzuk besteak baino ezezagunagoak dira, baina historiak ez du bat bera ere nabarmendu;
eta hemen jasotakoa ikusita, merituak ez zaizkie falta.
Liburu honen helburua justizia egitea da?
Jakina, historiako ahaztuenak emakumeak garelako. Pedro Espinosak eta biok 1993an sortutako argitaletxeak (Ediciones Aianai) beti izan du hutsune bat betetzeko helburua. Lehen liburuak, Hertzainak. La confesión radical, gure musika historia kontatu nahi zuen, atzerriko erreferentziez paso eginda. Del txistu a la telecaster-ekin azalerazi nahi izan genuen euskal rock musikariak ez datozela country, western ezta bluesetik, txistu, triki edo dultzainatik baizik. Hirugarrena, Pedro eta biok parte izan garen Potato taldearen biografia izan zen. Eta Edozein herriko jaixetan, Euskal Herriko rock garaikidearen entziklopedia da. Liburu perfektua da oraindik idatzi ez dena; eta gureak bihotzaren zati handi bat jarrita egindako liburu apalak dira. Neskatxa maite beste pauso bat da bide horretan.
Zertan oinarritu zara 25 emakume hauek aukeratzeko?
Ez nintzen arrakastaren bila joan. Protagonistetako batzuek, ezezagunak izan arren, ikaragarrizko ibilbide profesionala dute. Arantxa Gurmendi izan zen aukeratu nuen lehena. Euskal kantagintza berriaren aitzindaria da. Askotan Soroak taldea aipatzen da, baina Biurriak ahazten dugu. 2012an elkarrizketatu nuen. Urte berean Begoña Larrañaga eta Marivi Ibarrola elkarrizketatu nituen. Biak Madrilen bizi dira: 1960ko hamarkada hasieran Begoña haur prodijioa zen eta konjuntoen urrezko garaian lan handia egin zuen. Oso jende gutxik ezagutzen du bere biografia mardula. Marivik 2012an Yo disparé en los 80 liburua argitaratu zuen. Ez nuen aurretik pertsonalki ezagutzen, baina bere ibilbidea oso anitza da: DVorameko kolaboratzailea, Nola! diskoetxeko koordinatzailea, Gasteizko Musika Bideo Jaialdiko zuzendariordea… Laugarren elkarrizketa Marta Aldamari egin nion. Pléyade taldeko abeslaria, La Xeta Pasote eta Reverendo Parker taldeetako bateria jotzailea, eta Hertzainakeko saxo jotzaile Tito Aldamaren alaba.
Tartean geldiune bat izan nuen, eta 2014an Gasteizko Jazz jaialdiaren zutabe den Blanca Sanzen hitzak jaso nituen. Eta horrela elkarrizketak pilatuz joan eta bat-batean 25 nituen. Izan zitezkeen 50 edo 100.
Emakume hauen hitzak jaso izana ohorea izan dela diozu…
Miresten dut emakume borrokalarien izaera. Nahi izan dutena egin dute, oztopoei aurre eginez. Guztiez maitemindu naiz nolabait. Guztiak dira desberdinak eta horren bila joan nintzen, aniztasuna nahi nuen. Horregatik, esaterako, aukeratu nuen musika garaikidea konposatzen duen Zuriñe F. Gerenabarrena.
Zu ere liburu honetako protagonista izan zintezkeen. Zeintzuk izan dira zure ereduak?
Lehen musika eragina amarengandik jaso nuen: Dalida eta María Dolores Pradera. Eta 1960ko hamarkada erdiko telebistari esker Vainica Doble deskubritu nuen, haien ahots jokoak eta izaera aldarrikatzailea. Musikari dagokionez, Ceciliak gogor eragin ninduen 70eko hamarkada hasieran: bere hitzek, irudiak eta konposatzaile borobila izateak. Patti Smith oso erreferente garrantzitsua da; Pretenderseko Chrissie Hynde eta berak idatzitako Back on the chain gang luzaroan izan ditut alboan; baita Aurora Beltranen El chico de la mirada asustadiza ere, gizonezko ereduekin apurtuta rocka egiteko ikasgaia dena. Garrantzitsua izan da Belen Mijangos kazetaria eta El Tuborekin egin zuen lana. Laurie Andersonek O Supermanen egindako lanak txunditu ninduen; Cindy Lauper eta Time after time; Amaral Gasteizera etorri zen lehen aldian sei ikasle geunden eta zur eta lur utzi gintuen; Rosana oso gustuko dut, Anari barruraino heltzen zait, Mursegok aho bete hortz uzten nau…
Musikatik at, emakume gisa, eta hortaz XX. mendeko bigarren mailako herritar gisa, zapalduekin enpatia berezia dut. Emakume izateak behatzeko modua aldatzen dizu. Baita Saharan hamar urte bizi izanak eta Potato taldeko abeslari Juantxo Borikó ginearra hurbileko laguna izateak. Horregatik hunkitzen naute Afrikako emakumeen lorpenek.
Liburu honek zeharka Gasteizen aldarrikapena egiten du, 25 protagonistetatik 11 hiri horretakoak baitira.
1970eko hamarkadako Fausto talde itzeleko gitarra jotzaile Kepa Osések behin esan zidan, 1960ko hamarkadan Gasteiz zela musikari gehien zuen Euskal Herriko hiria. Eta horren uzta begi bistan dago. Carmelo Bernaola Kontserbatorioaren zuzendaritzara heldu izana erabakigarria izan zen, berau modernizatu eta pentsaerak ireki zituen. Luis Aramburu Udal Musika Eskola eratu izana ere oso garrantzitsua izan zen. Horra hor, beste batzuen artean, 18 urte dituenetik, dozenaka talde eta proiektutan aritu izan den Laura Ortega: dantzaldi-taldeetan, Potaton, Gasteiz Big Banden, Malatun… Eta umeen musika irakaskuntza irauli duen Ana Isabel Bravo; ibilbide luzea duen Begoña Divar… Balio handia dago hiri honetan.
Zure liburu guztien marka da testuingurua ederto erretratatzen dutela…
Jakin-mina izan dut beste musikari batzuekin, inguruko eraginekin, anaia nagusiekin, gurasoekin edo familiako musika aurrekariekin. Iraganarekin lotuta gaude bai ala bai; eta beste garai batean musikariek kasinoetan, elkarteetan, zinema aretoetan eta irratietan jotzen zuten. Zoritxarrez, gaur egungo belaunaldiek bolbora asmatu nahi dute eta La Pollak abesten zuen moduan tradizioa madarikazioa dela uste dute.
Gaur egun emakumeek rockean duten presentzia aldarrikatu eta handitzeko Emarock gisako proiektuak daude, baina esango nuke ez dela askorik aldatu. Zuk zer diozu?
Ez nago ados. Egunetik egunera emakumeok orain arte itxita genituen esparru berriak konkistatzen dihardugu. Silvia San Miguel piano jotzailearen erreflexioa ekarriko dut hona: “Emakume izateagatik lortuko ez duzula uste baduzu, zure aurka egiten duen energia negatiboz betetzen ari zara”.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.