Parisko Bake Konferentzian Frantziako esparru politiko ia guztia bildu zen, eta baita giza eskubideen alorrean eta nazioarteko bitartekaritza lanetan ari den ordezkaritza zabala ere. Espainia, Frantzia eta ETAri armagabetzea, biktimak eta presoen esparruetan urratsak emateko eskaria egin zitzaien.
Humanitario tituluz jantzi zen Frantziako Asanblea Nazionalean egindako bilkura, baina Frantziako gunerik politikoenean egin zen berau eta pentsatzekoa da Parisen izango dela plaza samurragorik halako ekitaldi bat bideratzeko. Baina han egin zen eta Espainiako eta Frantziako gobernuei egin zitzaien eskaria, bi estatuetako eguneroko jardunaren agintaritza politiko nagusienei.
Pentsatzekoa da Euskal Herriko bake prozesuan eduki politikorik negozia ezin daitekeelako deitu zitzaiola humanitario, etorkizuneko balizko elkarrizketei bide diplomatikoa errazteko, baina humanitariotik oso harago doan bake prozesua da euskal gizarteak behar duena. Beste kontua da, lehenik eta behin pertsonen sufrimendua bideratu behar dela. Hori delako gizatasunezkoa, eta horrek ahalbidera dezakeelako sakon hitz egitea arazo politikoaz, azken finean gatazka honen gurpila motore politiko batek mugitu duelako.
Zalantza gutxi dago ETAren fenomenoa politikoa dela, eta honek ez du ez justifikatzen ez zilegiztatzen bere jarduera armatua, baina bai kokatu. Behin hori onartuta, bestelako kontua da izaera politiko hori zein koordenatatan kokatzen den 2015ean eta horrek zer esan nahi duen bakoitzarentzat.
Hor hasten da oraindik euskal gizartean sakon ematen ari ez den elkarrizketa, ez instituzioetan, ez eragile politikoen artean eta ezta herritarren artean ere. Eta badirudi oinarrizko koordenadak hauek direla: ETAk borroka armatua modu aldebakarrean utzi du, gatazka horretan sortutako ondorioak konpondu behar dira eta euskal gizarteak protagonismoa behar du berak pairatu duen arazoaren konponbidean.
Ondorioez jardutean batez ere biktima eta presoen esparruaz ari gara, baina bake prozesua ezin da horretara mugatu, iraganaz eta memoriaz hitz egitea ezinbestekoa delako, bai egungo bizikidetzaren oinarriak finkatzeko bai etorkizunean horrelako egoerarik errepika ez dadin. Elkarrizketa hori zintzoa bada, hitz egin beharko da sufrimendua gainditu eta pertsonei eragiten dieten egoera zehatzei buruz, baina baita ere gatazkaren kontakizunaz, biolentziaz, zilegitasunaz, terrorismoaz, eskubideez, zuzenbide estatuaz, Euskal Herriaz, Espainiaz, Frantziaz…
Horiek guztiak egon dira azken mende erdiko Euskal Herriaren historian eta egin liteke gorde edo azalerazi. Gizarte gisa teraupetikoki egokiena zer den ez da zalantzarik, azaleratzea eta hitz egitea.
Espainian ez dago argi oraindik, baina euskal gizarteak, galdetzen zaioenean, argi samar ditu kontuok: elkarrizketaz bideratu behar da hori guztia. Kontua da, elkarrizketa bideratu behar duten aktore nagusiek ez dutela nahi edo ez dutela asmatzen.
Orduan, elkarrizketa desblokeatzeko zer da garrantzitsuena? Etengabe Madrilek –orain PPk, gero…– edo ETAk egingo dutenari begira izatea edo euskal instituzioek erabateko protagonismoa hartu eta bake prozesua bideratzea?
Korapilo batzuk elkarrizketa beroaren baitan bakarrik askatuko dira, ez hauek isilaraziz eta gordez, ez gizartea ahanztura faltsuetara eramanez. Gizarteari protagonismoa eman behar zaio eta hori, batez ere, euskal instituzioen lana da. Udal eta foru hauteskundeen ondoren sortutako giroak hori 2011n baino hobeto egiteko egoera utzi dute. Baliatu beharko litzateke abagunea.
Euskal preso politikoen munduan, adibidez, eztabaida azaleratzen ari da. Amnistia kontzeptuaren inguruan, presoek gatazka honetan zein izaera duten, nola eman behar den haien kaleratzea, gizarteak zein funtzio bete behar duen... Hori guztia islatzen da azken asteetan argitara eman diren hainbat gutunetan. Eztabaida hori bake prozesuan kokatu eta berau laguntzea da alde guztietatik egin daitekeen ekarpenik eraikitzaileena. Eta berdin bake prozesuaren gainerako alor guztietan. Azaleratu, erraztu, lagundu eta gizarteratu. Horra bidea.
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]
Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]
Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]
Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.
Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.