Feminista izatea ez da batere erosoa. Betaurreko moreen metafora erabili ohi dugu: normaltzat jotzen diren bidegabekeria ugari begi-bistan ditugu betirako. Alabaina, azken boladan feminista izatea are eta deserosoagoa bilakatu da.
Europan oso berritzaileak sentitzen gara, orain dela gutxi hasi gara Ameriketako mugimendu sozialetan 80ko hamarkadan garatu zen funtsezko kontzeptu bat barneratzen: intersekzionalitatea. Ikuspuntu horren arabera, ezin dugu dominazio sistema bat (sexismoa, esaterako) era isolatuan aztertu.
Orain arte “diskriminazio bikoitzaz” ari ginen, emakume ijitoen, baserritarren edo etorkinen errealitateaz aritzerakoan. Ikuspegi horrek logika aritmetiko sinplea zekarren. Pentsa genezakeen itsua den lesbiana batek eta transexuala den gizonezko etorkin beltz batek antzeko diskriminazioa bizi dutela: hiru faktore. Baina izan liteke kontuan hartu ez dugun osagai batek pisu gehiago izatea; esaterako, klase sozialak.
Intersekzionalitatea, gainera, ez da soilik diskriminazioez ari, baizik eta zapalduen erresistentziarako baliabideez eta zapaltzaileen pribilegioez. Feminismo klasikoaren arabera gizarte patriarkala unibertsala da: emakumeak zapalduak gara eta gizonak zapaltzaileak, baina argi dago errealitatea konplexuagoa dela. Bi adibide erraz. 1. Angela Merkelek sexismoa bizi dezake, baina boteretsua izateagatik rol zapaltzaile bat ere badauka eta gizonezko langile gehienak bera baino zapalduagoak daude. 2. Gosea bizi duen Niger-eko emakumearen alboan edota transexuala izateagatik langabezian dagoen emakumearen alboan, pribilegiatua naiz ni.
Gizonei askotan esan diegu: berdintasunaren alde egiteko lehenengo pausoa, pribilegioei uko egitea da. Beti amorratu nau gizonak bero direnean esparru publikoetan kamiseta eranzteko ohitura. Emakumeok bularrak ezkutatu behar ditugu; publizitate sexistak apaintzeko eta haurrak edoskitzeko bakarrik erakutsi ahal ditugu. Beraz, emakumeoi eskubide hori ukatzen diguten neurrian, pribilegioa da gizonek titiburuak parke edo gaztetxe batean erakusteko erabakia. Stop Gordofobia (lodifobia) kolektiboak dio edertasuna zapalkuntza sistema bat dela eta kode estetikoak betetzeak pribilegio estatusean kokatzen gaituela. Orduan, minigona daramadanean, argal egotearen pribilegioaz gozatzen dut? Ez al da gizonek kamiseta kentzearen antzekoa?
Atzerrira bidaiatzen dudanean, zuria eta europarra izateagatik, muga-postuetan eta aireportuetan ez naiz urduri jartzen. Inork ez du pentsatuko “etorkin ilegala” naizenik. Nola uko egin abantaila horri?
Pikara Magazinen maiz saiatzen gara halako gai deserosoak jorratzen. Esaterako, kontraesana al da feminista etxeko langilea izatea? Ez al du sistema klasista, sexista eta xenofoboa elikatzen? Ez al du botere harreman gaiztoa garatzen? Bikote heterosexuala kalean musukatzea ez al da pribilegio? Zergatik borrokatzen dugu lesbianok abortuaren alde eta heterosexualek ez dute neurri berean lesbofobiaren kontra borrokatzen? Horrelako artikuluen komentario gehienetan jarrera defentsiboa eta batere ez autokritikoa sumatzen da.
Deserosoa da bizi ditugun zapalkuntzak antzematea; are eta deserosoagoa zuriak, heterosexualak edo argalak izateagatik ditugun pribilegioak onartzea. Erronka galanta da botere eta diskriminazio sistema guztien amaraun konplexua kontuan izatea, baina berdintasunaren eta giza eskubideen aldeko borroka koherente eta zintzoa egiteko beharrezkoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]