Edo egiaren bila maskaren bitartez etengabe ari den norbait, Sophia de Mello (Porto, 1919-Lisboa, 2004), Camões saria 1999an, esteta hutsa, Munduko Poesia Kaieren koordinatzaile Beñat Sarasolak gaztigatzen digu: “De Melloren poema ugarik dute halako kutsu transzendentala. Epifania bat azaleratzen dute, hau da, munduaren supituko errebelazioa, eta gisa horretan lortzen da ailegatzea munduaren zerizan funtsezkoenera. (…) Izan ere, Emily Dickinsonek bezalatsu, De Mellok ez zuen bazter urrunetan bilatzen munduaren zerizana, ezpada arra eskas batzuetara”.
Goi jatorriko Sophia de Mello Breyner Andresen bizkorrari hiru urterekin neskameak errezitatu ei zion A Nau Catrineta, eta erromantzea buruz ikasi zuen, eta hortik beharbada hasi zen eraikitzen eite iraunkor eta musikaltasun tradizionaleko bere obra zabala. Berak esana da, obsesioa zuela hitz bakoitza izatea beharrezko poeman zeina poema egin eta gero hustearen teoriaren kontra baitoan: de Mellok ez du alferrik idazten hitz bat; berba hori beharrezkoa bada ekarriko du poemara. “Hitzak ezin dira adornua izan, ez dute izan behar denbora irabaztea endekasilaboa burutzeko”.
Sophia de Mellok aukeratzen du beraz hitz hau eta ez hori, ematen dio bere poesiari tonu zehatz hau eta ez beste bat. Horregatik kaiera hau irakurtzea da Yourcenar irakurtzea, edo Juana Inés de la Cruz, betirako irudiak dakartzalako: “Lorategi, lorategi galdua/ Ene zango-besoek inguratzen dute zure absentzia.../ Hostoek batak besteari esaten diote zure sekretua,/ Eta ene maitasuna isilekoa da nola den izua”. Orain Grezia orain japoniar gustuko elipsi eta sotiltasunak, idazleak esan barik uzten duena da irakurlearen barruan dardara egiten duen hori, hain zuzen. Sinestunek irakurtzen duten bezala testu sakratu bat, hala sartu naiz ni bere fedez idatzitako poesia laiko honetan, non kontraste polita egiten baituten hitzen izariak eta esanahiaren errealismo itzelak: “Nahiz hondakinak eta herioa diren/ Beti ilusio guztien amaia,/ Ene ametsen indarra denez indartsuen,/ Orotatik birsortzen da goretsi-nahia/ Eta ene eskuak ez daude sekula hutsik”. Arean naif suerta daiteke gai historiko sozialetara egiten duenean –Erbestea, Lorcaren hilobia…– baina hitzen aukeraketagatik bakarrik, kolore eta freskotasun klasikoagatik baino ez bada ere, merezi du tarte bat egin eta de Melloren munduetan galtzea.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]