TTIP eta osasuna: Mexikon gertatuak irakatsi diguna

  • Europar Batasunaren eta AEBen arteko merkataritza araurik gabe utziz liberalizatu nahi duen TTIP itunak AEBen eta Mexikoren arteko TLCAN edo NAFTAn dauka aurrekaria. Nekazaritza birrintzeaz gain, elikaduraren banaketa korporazioen esku utziz jendearen jateko ohiturak aldatu ditu eta osasun arazo larriak epidemia bilakatu.

Konpainia mitikoak kaleetan bezala hedabideetan zabaldutako irudian, Coca Colak Mexikon antolatutako promozio kanpaina. Marka liderrak bere bidea egiten du, irudi atsegin bat landu eta salmenten gurdia mugiaraziz. Bitartean, haren jabea den korporazioak oligopolio eskema baten barruan batetik elikagai eta edari sorta osoak ezartzen ditu merkatuan, eta bestetik bere filialen bidez kontrolatzen salmenta kate osoa. Mexikon betiko tortilla (taloa) jatetik pizzara edo burguerrera pasatu den herritarra nekez jabetuko da bere eguneroko keinuaren atzean dagoen errealitateaz. Coca-Colonization fenomenoak globalizazio neoliberalarekin daukan zerikusiak azaldu zituen Corina Hawkesek 2006an ikerlan honetan: “Dietaren garapen berdintasun gabea: lotuz globalizazioaren politika eta prozesuak elikaduraren aldaketarekin, obesitatearekin eta dietarekin zerikusia duten eritasun kronikoekin”.

Izurria hedatu da mexikon 1988tik 2012ra bitartean: loditasunak ekarritako diabetesa. Ez gara estandar estetikoak baino potxoloago dagoen jendeaz ari, gizenegi dagoen edo are gizeneriak (obesitateak) jotakoaz baizik.

Mexikok dauzkan 122 milioi herritarretatik 48 daude pisu egokia baino lodiago, horietatik 22 milioi daude gizeneriaz gaixo eta 6,5 eta 10 milioi artean dira diabetikoak. Populazioaren %7ak dauka diabetesa, 65 urtez gorakoen %21ek. Horrekin paraleloan hipertentsioa ere bihurtu da epidemia.

Aldi berean, paradoxikoki, mexikarren %78k dauzka arazoak eguneroko elikadura eskuratzeko, elikadura segurtasunik eza nozitzen dute modu larriago edo arinagoan. Eskolara doazen hamar haurretik batek anemia dauka. 2012an Mexikoko Osasun Publikorako Nazio Institutuak emandako datuak dira.

Zer aldatu da urteotan? 1994an AEBen eta Mexikoren arteko merkataritzaren erabateko liberalizazioarekin arras aldatu direla mexikarren ohiturak eta aldi berean beren betiko jakiak eskuratzeko aukerak errotik murriztu zaizkiela. Esplikazio hori zehaztu du nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetza aldarrikatzen dituen GRAIN erakundeak “Libre comercio y la epidemia de comida chatarra en México” txostenean.

“Datuok ezin dira ulertu –dager GRAINen martxoko txostenean–esanez batzuek dioten moduan ‘jendeak ezberdin jaten du gaur egun aukera handiagoak dauzkalako’. Gauza da elikagai batzuk inposatu egin zaizkiola herriari, eta bitartean orain arte jendeak usadioen eta benetako beharren arabera zaindu eta ekoizten zituen jakiak gero eta nekezago eskuratu ditzakeela”.

NBEn Elikadura Eskubideari buruzko Berriemaile berezi Olivier De Schuterrek esan zuen 2012an, Mexikoko alarma deia dela eta: “Gaur abian dauden merkataritza politikek sustatzen dute jendea egotea elikagai oso prozesatu, birfindu eta apaletan luzez irauteko prestatuen mende, gero eta gehiago baztertuz jaki fresko eta erraz galtzekoak, batik bat fruitu eta barazkiak”. Hori ekarri zuen aldaketa nagusia 1994an gertatu zen, Mexikok AEBekin sinatu zuenean gaztelaniaz TLCAN eta ingelesez NAFTA deitu liberalizazio ituna.

Itunak AEBetako korporazioei erabat ireki zien bidea nahi adina diru inbertitzeko Mexikoko proiektuetan. Elikagaiak ekoizteko enpresetan 1982an 210 milioi dolar inbertitu bazituzten yankiek, 1999an 5.300 milioi sartu zituzten: bider 25. Inbertsio gehienak jaki prozesatuetan izan dira.

Salmentak gisa berean ugaritu dira, nagusiki junk food edo zabor-jana deitzen zaien produktuetan: opil, esneki, sandwich, hamburger... eta edari gozoak, kola eta sasi-zukuak. 1992an pertsonako eta urteko litro laurdeneko 273 botila gozagarri kontsumitzen baziren, 2002an 487ra iritsi ziren.

Begien bistakoa den osasun arazo larriari aurre egitekotan, 2014an Mexikoko gobernuak %8ko zerga ezarri die kaloria askoko jakiei, tartean kakahuete gurina daramatenei eta gosaritako zereal famatuei. Peso bateko (euroaren sei xentimo inguru) zerga daukate freskagarriek ere. Baina horrek ez du asko aldatu mexikarrei osasuna izorratzen dien gaien kontsumoa. 

Agur, denda txiki

Zabor-jakien zergak ez ditu kezkatu hipermerkatuen jabeak, ondotxo kontrolatzen dute Mexikoko banaketa sarea. Sekula ixten ez duten komertzioak, hiperrak eta prezio apaletan berezitu discountak 1997an 700 izatetik 5.729tara iritsi ziren 2004an. Hala ere artean 400.000 denda txiki geratzen ziren zabalik Mexikon, 10 metro koadroko postu txikiak. Korporazioen gosea zorrozteko modukoak.

Hasieran denda txikietatik barrena zabaldu dute korporazio handiek Hego Amerikan comida chatarra deitzen dutena. Uholde baten gisa barreiatu zituzten kontsumo masiborako asmatutako jaki eta edari gozook. Oso prezio merkean, gainera, korporazio bakoitzak hainbat ataletako produktuak banatzen dituelako, garraioen kostuak optimizatuz.

Ondoren etorri da azken saltzailea bera ordezkatzea, denda txikiak kate gero eta handiagoek irenstea. Coca Colaren filiala den Oxxo katea 2004an iritsi zen 3.500 denda edukitzera, 2012an 10.000 denda zeuzkan eta 2015a bukatu behar du 14.000k osatuta, egunero hiru denda berri irekiz.

Oxxoren konkurrentzia uneotan Soriana katea da. Eta bien aurretik, urrundik, munduko banaketa sarerik handiena, Walmart. AEBen hegoaldean soldata apalak ordainduz Mexiko liderra da jaki elaboratuen ekoizpenean. Orain banaketa sarearen jabe eginik, korporazioek lortu dute haien jakiak nagusitzea mexikarren dietan eta bizimoduan.

Dirutza handiak gastatzen dituzte propagandan eta public relations operazioetan zuritzeko berek saldutako elikagaiek eragiten dituzten arazo larriak. “Mexiko osoan barrena –dio GRAINek– publizitateak korporazioak uztartzen ditu herritarrek maite dituzten balioekin: familia, iraunkortasuna, karitatea, osasun ona, kalitatezko enplegua... Interes handia daukate Mexikoko gobernuekin elkarlanean ari direla erakusteko, eta, bitxia dirudien arren, gobernuek ere gogo bera dute”.

2013an Nestle eta Pepsik agintariekin antolatu zuten Gosearen kontrako Gurutzada. Nestlek emakumeak ahaldundu eta enpresari bihurtzeko Mi Dulce Negocio izeneko operazioa abiarazi du, Nestleren produktuetan oinarritutako opil eta gozokiak salduko dituzten 15.000 andrez osatutako armada txikia antolatzeko.

Dena kosmetika, dio GRAINek. “Aspaldi ulertu zuten elikagaien transnazionalek salmentak zabaltzeko merkatu hoberenak planetaren hegoaldean dauzkatela. Horretarako asmatu, garatu eta saldu behar dituzte munduko milioika txiroentzako produktuak. Jende horiek orain arte elikatu dira beraiek lekuan bertan ekoiztutako jakiekin eta bizimodua ateratzeko antolatuta duzkaten merkatu informalekin”.

Kontsumitzaileok sarean harrapatzeko korporazioek hasieran gainezka asetzen dituzte banaketa kanal tradizionalak eta ondoren lekuko jakien ordez janari merke, prozesatuz ordezkatzen dituzte, zabor-janez, sarritan lekuko gobernuan daudenekin elkarlanean.

Orain europarrei ezarri nahi zaien TTIP bezalako itunak, mugarik gabeko merkataritza eta inbertsioa sustatzen dutenak, erabakiorrak dira merkatuak harrapatu eta ordezkatuz multinazionalen irabaziak handitzeko. Mexikok erakusten du politika horrek herritarrei dakarkien panorama gordin eta iluna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
“Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela”

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-24 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


2016-09-02 | Unai Brea
Austriako Gobernua ere igo da TTIP zalantzan jartzen duten erakundeen trenera

Alemania eta Frantziako gobernuetako kideek TTIPez egindako adierazpenen ostean, Austriaren txanda iritsi da. Bertako gobernuko bi kide esanguratsu EB eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren aurka azaldu dira ordu gutxiko tartean; Christian Kern gobernuburuak dagoeneko... [+]


2016-08-30 | Unai Brea
TTIPen negoziazioa eteteko eskatuko duela esan du Frantziak

Frantziak EBko beste estatuei eskatuko die Europa eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren (TTIP) negoziazioak eteteko, Matthias Fekl Kanpo Merkataritza estatu idazkariak RMC irratiari emandako elkarrizketan esan duenez. Haren ustez, negoziazioak ezkutukeriaz egin dira... [+]


TTIParen negoziazioek “huts egin dute” Alemaniako ekonomia ministroaren arabera

Alemaniako kantziler orde eta ekonomia ministro Sigmar Gabrielen ustez, akordioak kale egitearen arrazoia “europarrok amerikarren nahiei men egin nahi ez izana” da.


2016-05-25 | Etxalde
Ossau Irati, Idiazabal edo Erronkari gasnak Kanadan ekoiztuak CETArengatik?

Europa eta Kanadaren arteko libre merkatuko akordioak hainbat sor marka ez ditu babesten. Ossau Irati ardi gasna sor marka horietarik da eta ELB sindikatak salatu du joan den astean CETA izeneko akordioa onartua balitz, Ossau Irati eta beste hainbat izen libreki erabiltzen... [+]


2016-05-20 | Unai Brea
Nori egiten dio mesede TTIPen agirien filtrazioak?

TTIPen aurkako kanpainan daudenentzat, filtrazioa arma bihurtu da, akordioaren kontra darabiltzaten argudioak baieztatzen ditu eta. Baina pribatuki filtraziookin zuhurtziaz jokatu beharra aipatzen dute. Sinple esateko: AEBen jarrera “gogorra” nabarmentzeak balio... [+]


2016-05-17 | Unai Brea
Greenpeaceko sei aktibista Madrilgo Kio dorreetara igo dira TTIPen aurkako ekintzan

Espainiako Greenpeaceko sei kidek Madrilgo Kio dorreetako baten horma eskalatu eta TTIPen aurkako pankarta bat ipini dute 80 metroko garaieran. Greenpeacek berak maiatz hasieran zabaldutako dokumentuek erakusten dute, talde ekologistaren esanetan, AEBak eta Europar Batasuna... [+]


2016-05-13 | Unai Brea
Jaurlaritza TTIPen alde Europak ezarritako marra gorriak ez gainditzekotan

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu du Eusko Jaurlaritzak TTIP hitzarmenari buruz duen jarrera, EH Bilduk egindako agerraldi eskaeraren ondorioz. Sailburuak esan du akordioa ona izango dela enpresa ertain eta txikiei mesede... [+]


2016-05-02 | Unai Brea
TTIPen azken negoziazio errondako agiriak eskuratu eta zabaldu ditu Greenpeacek

Lehenbiziko aldiz publiko egin da AEBen posizioa TTIP merkataritza hitzarmenaren negoziazioetan, Herbeheretako Greenpeacek jaso eta zabaldutako filtrazio bati esker.


2016-03-11 | Unai Brea
TTIP akordioaren aurka, NATOri buruzko erreferendumaren urteurrenean

Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren TTIP hitzarmenaren aurkako mobilizazioetara deitu dute martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak NATOn sartzeari ezezkoa eman zion erreferendumaren 30. urteurrenean. “NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki” leloa... [+]


2016-03-01 | ARGIA
TTIPen aurka, kantuz

 

TTIP, merkataritza askeko akordio transatlantikoaren aurkako ekintza bitxia ikus daiteke otsailaren 25ean egindako bideo labur honetan. Hasieran Europar Batasuneko eta AEBetako talde negoziatzaileetako kideak ikus daitezke, ekitaldi sozial batean. Dan Mullaney AEBetako... [+]


Eguneraketa berriak daude