Araba ezkutuan izan da sarri euskal lurraldeen artean, asko nabarmendu barik. Edo bai, Espainiako eskuinak azken urte luzeetan bere euskal gotorleku gisa agertu du. Hori da orain kolokan jarri dena eta, Nafarroan bezala, euskal herritar askoren begirada Araban finkatu da.
Araba jeltzale eta popularren lurraldea izan da azken 30 urteetan, bai Gasteizko Udalean eta baita Foru Diputazioan ere. Jose Angel Cuerda, Ramón Rabanera, Alfonso Alonso... dira azken hamarkadetako agintari ezagunenak. Salbuespen bakanak izan dira, PSEk bitan hartu du agintea, behin Diputazioan –ETAk hil zuen Fernando Buesaren eskutik 1987-1991)– eta beste behin Gasteizko Udalean (2007-2011, Patxi Lazkoz). Azken 16 urteetan PP izan da alderdi nagusia lurraldean (1999an eta 2003an EAJ eta EA koalizioan joan ziren salbuespenekin), baina EAren sostenguak 2007-2011n Xabier Agirre jeltzaleari eman zion Diputazioko aginte makila.
Bat-batean, hala ere, ezuste handia izan zen 2011n, infografietan argi ikusten den bezala. Bilduk (Sortu, EA eta Alternatiba) gorakada historikoa izan zuen eta ondorengo bi hauteskundeetan ere joerak jarraipena izango zuen. Ordura arte, ezker abertzalearen eta EAren azken 25 urteetako garairik onenak batuta ere, ez ziren 30.000 botora iristen. 2012ko Espainiako Legebiltzarrerakoetan 34.000 boto lortu zuen Amaiur koalizioak (egungo EH Bilduk). Azken danbatekoa 2014ko europarretan izan zen, lehenbiziz historian ezkerreko abertzaleen koalizio batek irabaztea lortu zuen Araban, hori bai %43ko partehartzearekin.
Edozein eratan, gauza bat oso garbi izan behar da Araban, Batzar Nagusietako eserlekuen %65 Gasteizen erabakitzen da, 51tik 38. Gasteiz azken 35 urteetan 50.000 biztanle handitu da (Bilbok 84.000 bat galdu ditu adibidez) eta 1980an Eusko Jaurlaritza han finkatzeak badu zerikusirik hazkunde horrekin. Edozelan izanda ere, PPk ez du gustuko gertatzen ari den hegemonia aldaketa, azken urteetan boto espainiarzalea atzerakada handia izaten ari delako. Ikusi behar azken bost urteetako joera mantentzen den. Javier de Andrés ahaldun nagusiak argi du eta bere ustez, bai Arabaren euskalduntze datu positiboak eta bai boto abertzalearen gorakada, Bizkaitik eta Gipuzkoatik euskararen abantailarekin administrazioan “arabarrei lana kentzera” etorritakoen ondorio da. Eta testuinguru horretan, aurrekanpainan EH Bildurekiko argiago mintzatu zen: “morralla hori”.
PPren gai izarra, baina, Arabara lanera etorritako immigranteena da eta Javier Maroto Gasteizko alkateak kanpaina gogorra bideratu du esanez hauek iruzur egiten dutela Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) diru-laguntzekin. Gora Gasteiz herri ekimen arrakastatsuarekin erantzun diote herritarrek, baina Marotok jadanik 40.000 sinadura bildu ditu Eusko Legebiltzarrean lege proposamena egiteko.
Azken 16 urteetan PPk ez du horren zakar jarduteko beharrik izan, ETA eta gatazkaren ingurukoak nahiko trinkotzen zioten botoa. Orain ordea, hor ditu Vox eta, batez ere, Ciudadanos, eta boto guztiak dira garrantzitsuak podiumeko lehian. Ikusteko dago nola eragingo dioten auzitegietara iritsi diren bere kudeaketapeko ustezko ustelkeria kasuek (Iradier Arena, 21 Zabalgunea, San Antonio kaleko lokalak...).
Ikusteko dagoen moduan De Miguel auziak nola eragingo dion EAJri, tartean diren 30 inputatuetako pertsona esanguratsuenak berari lotutakoak dira eta. Oraingoz, inkestek ez diote ezustekorik iragartzen alde horretatik.
EH Bilduren bilakaerari zorrotz jarraituko zaio, baina horrek badu bere oinarria. Ezustekoa oraingoan Podemosetik etor liteke, nahiz eta inkestetan puxika husten ari den. Bere botoak giltzarri izan litezke, batez ere gobernatzeko erabiltzen badituzte.
PPren hegemonia handia izan da azken 16 urteetan eta, Nafarroan bezala, aldaketa eskaerarik ez da falta Araban. PP-PSE blokea nagusituko zaio berriz EAJ-EH Bilduri, 2011n bezala? EAJ-PSE ildo zahar-berria ote dator agintzera Gasteiz eta Arabara? Edo, beste barik, EH Bilduren bozkak jasoko ditu EAJk?
Infografietako emaitzetan 2007 eta 2011ko emaitzak ikus litezke eta ondorengo lerroetan lau inkesta, hiru hedabiderentzat eta hainbat garaitan eginak.
Eusko Jaurlaritza (El Correorako, maiatzak 8)
Araba: EAJ %20,7; EH Bildu %20,4; PP %19,7; PSE %15,0; Podemos %12,2; Ciudadanos %3,7; Irabazi %3.
Gasteiz: PP %20,5 (6 eserleku); EAJ %20 (6); EH Bildu %19 (6); PSE %16,5 (5); Hemen Gaude %9 (3); Irabazi %5 (1), Ciudadanos %4,5. (Informazioaren bilketa apirilaren 22tik 29ra. Lagina, 2.170 pertsona).
Gizaker (Deiarako, apirilak 25)
Araba: EAJ %24,6 (16); EH Bildu %22,3 (13); PP %16,4 (9); PSE %13,9 (8); Podemos %10 (4); Ciudadanos %4,1. (1).
Gasteiz: EAJ %22,5 (7); PP %22,3 (7); EH Bildu %18,6 (6); PSE %14,2 (4); Podemosek lagundutako hautagaitza %10,5 (3). (Apirilaren 13tik 20ra egin zen. Lagina, 1.150 pertsona).
Gizaker (Deiarako, urtarrilak 24)
Araba: Podemos %20,7 (12); EAJ %19,9 (12); EH Bildu %17,3 (11); %13,7 (7); PSE %12,5 (6); UPD %4,7 (2); Ezker Anitza %4,2 (1).
Gasteiz: PP %18,5 (6); %18,4 (6); Podemosek sostengatutako hautagaitza %16,3 (5); EH Bildu %14,3 (4-5); UPD %5,3 (0-1); Ezker Anitza %4,7 (0-1). (Urtarrilaren 7tik 13ra. Lagina, 3.000 pertsona).
Torrene Consulting (Gararako, 2014ko azaroak 21)
Araba: EAJ %23,5 (14); EH Bildu %21,5 (12); PP %20,3 (12); PSE %14,5 (8); Podemos %8,5 (4); UPD %2,7 (1).
Gasteiz: PP %22,7 (7); EAJ %21,0 (6); EH Bildu %19,8 (6); PSE %15,1 (5); Podemos %10,5 (3). (Urriaren 13-31. 1800 pertsona).
Orain dela lau urte PPk irabazi zituen udal nahiz foru hauteskundeak, Araban eta Gasteizen. Maroto alkate izendatu zuten, eta De Andres ahaldun nagusi, PSEren botoei esker. Gezurra badirudi ere, hemendik egun gutxira, maiatzaren 24ko bozetan, bi erakunde horietan gobernu abertzaleak eratzeko baldintzak daude. Aldundian batez ere, eta neurri txikiago batean, hiriburuan ere bai.
Hiruren arteko lehia estua sumatzeko nahikoa da, inkestak bazterrean utzita, herrialdeko azken bozketak neurtzea: 2011n PP garaile, 2012ko autonomikoetan EAJ, 2014ko europarretan EH Bildu. Edonork irabazi dezakeen oreka horretan, lehenbiziko suertatzeak ez du Arabako agintea bermatuko. Indar bozkatuena oposizioan gelditu da zenbaitetan: 1987an, 2003an eta 2007an. Oraingoan ere bai, hauteskundeen osteko akordioetan egongo da gakoa.
Alderdi Popularra esku hutsik utziko luke Gasteiz eta Araba galtzeak. Dena ematen ari dira kanpainan haien azken euskal gotorlekua defendatzeko. Kezkatzeko arrazoiak dituzte. Espainiako PPren beherakadak islada izan ohi du Araban. Eta, azpimarratzeko arrazoia: De Andresek ez du inbestidura saioan PSEren babesik izango, 2011n izan zuen bezala, orain ez dagoelako Ajuria Enean mesedea itzuli behar dion Patxi Lopezik.
Eskurik onena EAJk dauka. 2012an 40.000 botoen langa gainditu zuen Araban, Urkulluren alde. Horri eutsiz gero, lehen indarra lirateke. Baina bestela ere, PPren atzetik egonagatik, gehiengoa lortzeko EH Bilduren botoak jaso ditzake Aldundian.
2011n koalizioak “doan” eman zizkion. PSEren babesa ere hel dakioke. Aldundiko makila hartzeko aukera handiak Ramiro Gonzalez jeltzaleak ditu.
EH Bilduri dagokiona Europako hauteskundeetako sorpresa berrestea da. Boto leialaz gain, Salburua eta Zabalgana auzo berri, gazte eta jendetsuetan zabaltzeko joerari eustea. Garaipena gaitza da, Gasteizen zein Araban, baina inoiz baino posibleagoa. Hori bai, lehenbiziko izanda ere, nahikoa babes izango ote luke EH Bilduk Aldundirako inbestidura saioan? EAJrena? Irabaziko ezkertiarrena, akaso? Madrilen gorrotoko luketen Podemosena? Aliantzen jokoa da, itxura batean, EH Bilduren Akilesen orpoa. Dena den, ezingo zaio Gipuzkoa eta Nafarroa aldean gertatuko denari begirik kendu, horrek ere eragina izango baitu Arabako itunetan.
Udalerri handienetan ere oreka harrigarria da: Laudion, Amurrion eta Agurainen, bi alderdi abertzaleen arteko lehia ehunka boto batzuen bueltan ibili zen 2011n. Aurten ere aurrez aurreko berdina espero dute Aiaraldean eta Lautadan.
Gasteizen, Maroto alkatearen berrespen froga dator. PPren itxaropena. Batetik, hirian garatutako azpiegiturek eskaini dioten aitortza dauka: autobus geltokia, Hiribidearen berritzea, Salburuko Gizarte Etxea... baina, bestetik, zenbateraino higatuko dituzte lorpenak, azken urteko iskanbilek? DBEren kontura sortutako afera arrazistak kaltetuko duen, ala, aldiz, txokokeria vitorianoak indartuko duen, zinez gauza ezezaguna da.
Azken finean, popularrek udaletxean erraz irabaztekotan, ezohikoa litzateke “galtzaileek” Marotori alkatetza galaraztea. Aldiz, EAJ zein EH Bildurekin berdinketa gertatzekotan 25.000 botoren inguruan, giltza hauteskunde osteko itunek izango dute. Koalizioak kanpainan iradoki du, behar izanez gero alkategai jeltzalearen alde egingo duela.
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”.