Egia ala gezurra. Errealitatea ala fikzioa. Informazioa ala iritzia. Egiantzekoa ala gezur-itxurakoa. Objektibotasuna ala subjektibotasuna. Fantasia ala errealitatea. Benetakoa ala faltsua. Txantxetakoa ala fidagarria. Sinesgarria ala sinestezina, sinesgaitza. Dokumentala ala erreportajea. Ala albistea. Ala dokudrama. Ala propaganda. Ala...
Dikotomikoak bailiran.
Honelako ezbaian jartzen ditut ikasleak dokumentalaren definizioa bilatzen abiatzen garenean. Ikastaroa hasi orduko aldarrikatuta izaten dute dokumentalen atxikimendua. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten duen orok, errealitatea ulertzen saiatzen den orok, gustuko du dokumentala. Eguneroko informaziotik harantzago edo egile batek errealitateaz duen ikuspuntua ezagutu nahi duenak dokumentalera jotzen du. Hori da dokumentala.
Baina, zer da “dokumental faltsua?”. Dokumentalaren ertz lausoak ikertu behar izan dituzte aurtengo ikasleek dokumental faltsua eraiki ahal izateko. Nola sortu egiantzekoa den gezurra? Eta zertarako? Sinesgarritasuna lortzeko estrategien bila abiarazi dute ariketa. Arestian Jordi Évolek egindako Operación Palace dokumentalak egilearen ospeak eta katearen izenak duten garrantzia erakutsi du.
Nire ikasleek ez dute osperik (oraindik), ez katerik ere. Hortaz, beste estrategiak erabili behar izan dituzte fakea egiteko: adituen adierazpen manipulatuak, benetako dokumentuen erabilera maltzurra, gehiegikeria, irudi polisemikoak... Egia-itxura eraikitzeko bideak, direnak direla, dokumental faltsua ez da apetak emandako entretenimendu hutsa. Engainuaz ohartzen garenean, errealitatearen inguruko hausnarketa ekartzen du. Gaiaren aukeraketak, beraz, dakigunaren hauskortasunaz hitz egiten digu.
Jaioberriei kontrolerako txertatuko zaien mikrotxipa, Gipuzkoako zenbait udalek Aste Santuko oporrak Udaberriko opor bihurtzeko erabakia, Euskal Herrian muturreko bikaintasuna bilatuko duen Unibertsitate Gorena, euskarak gaztelerari ekarri dion kaltea, edo ikuskizun erraldoia bilatzearren bat-batekotasuna galdu duen bertsolaritza... Horiek izan dira aurtengo gaiak. Denak gezurra, denak sinesgarriak.
Fakea ziurgabetasunetik dator. Edo, Jean Baudrillarden hitzetan, hiper-errealitatetik. Azken finean, paisaiarik ederrenaren mugikorreko pantailari begira gelditzen garenean, irudiak errealitatea irentsi du. Mapak lurraldea. Selfiak gure egoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]