Hamaika eratakoak dira loreak. Landarearen bizitzaren arrazoia laburbiltzen dute, eta bide eman. Landareak ugalketa du helburua eta horixe da lorearen izatearen arrazoia. Lorean gertatzen den bi sexuen arteko nahasketak fruitua ekarriko du, hazien edukiontzia, alegia.
Nahasketa hori burutzeko ikertu, garatu eta diseinatu du espezie bakoitzak bere lorea. Milaka urteko lanaren emaitza bada ere, etengabe berritzen ari dira. I+G+B. Etorkizunean ere bere espezieko ondorengoak izango direla bermatzeko atergabeko egokitzea.
Landareak hartutako lan hori sinestezinezko emaitzak ematen ari da. Ikusgarrienetako bat lore-elkartuak edo konposatuak dituztenen familiakoa da. Ezagunenak bitxilorea (Bellis perennis) eta ekilorea (Helianthus anuus) izango dira. Margarita baten tankera duten loreak dira. Lore horiek benetan lore multzoak dira, infloreszentziak, botanikarien hizkeran. Konposatuen lore multzoak borobilak izan ohi dira, eta bi eratako loreak dituzte: kanpoko aldean kolore deigarria duten lore luzexkak –maite nau, ez nau maite, maite nau, ez...–, eta barruko aldea bete-bete osatzen duten lore ttikiak.
Maite bagaitu edo ez, jar gaitezen erlearen tokian: hegan dabil, hara-hona, eta lore borobil ikusgarriak urrutitik antzemango ditu. Kanpoko lore horiek biltzen duten borobila, nora jo behar duenaren helmuga, arkulariari diana bezain argi azalduko zaio. Borobila ikusgarria egiten duten kanpoko lore horiek antzuak dira. Bere egin beharra beste loreetara erleak ekartzeko multzoa erakargarri egitea da: luzatu eta kolorez janzten dira. Antzutzeko prest daude, aldameneko loreak ernaldu eta haziak eman ditzaten.
Konposatuez gain beste zenbait landarek ere erabiltzen dute estrategia hori: hortentsiak (Hydrangea sp.), Viburnum opulus gaukarraren senideek, eta abar. Lore batzuk erakargarri edo apeu soilak dira. Bereari uko, besteei emana. Elkar emana. Elkar hartzeko.
Landareak hartutako lan hori sinestezinezko emaitzak ematen ari da, eta emango dituenak...
Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]
Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]
Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]
Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro,... [+]
Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje... [+]
Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.
Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu... [+]
Lasaitu ederra hartu dut egun argia baino gaua luzeagoa egin den egunean; eta poztu sei hilabete horrela izango ditugula jakinda. Uda ederra joan dela ezin uka, baina udazkenari usain hobea hartzen diot. Landareei udazkenaren iritsierarekin “klak” egiten die buruak... [+]
Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta... [+]
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]
Udaberria zaigu loreen sasoia. Ez da bakarra, ordea; loraldia ez da urte osoan amaitzen, bukatzen ez den emana da loreena. Etengabeko lore batean bizi gara. Aurten oraindik ahorik, ez abereenik ez segarenik, ezagutu ez duten belazeak ikusgarriak daude, lore desdetxa! Lorez lore... [+]
Izan ere, lorez lore gabiltza; egunero lore berri bat ikus daiteke sasoi honetan. Tartean, baita jan daitezkeenak ere. Ez gara euskaldunak lorezale amorratuak; kunplimenduak eta ele ederrak bai, baina lore-loreak tamainan!
Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?
Mari Paz Martin (Irun)
Senide du lo-belarra (Papaver somniferum), baina haren aldean, bixia da mitxoleta (Papaver rhoeas). Mitxoleta ezaguna da oso; “urdemutur” eta “urdamutur” ere deitzen omen zaio. Udaberria joan udaberria etorri, urtero lotsagorritzen ditu lur sailak. Neure... [+]