Gure etxe ondoko bi sailetan, Malluan eta Ibaia izenekoaren beheko barrenean, zuhaitz handi batzuk udaberriarekin ezkondu dira. Zuri-laruz jantzi eta ezkondu. Lizarrak dira, urrutira ikusgarriak. Wikipediak “Euskal Herrian, modu naturalean, Arabako Badaia-Arrato mendilerroan baino ez da aurkitzen” dio. Beterriko inguru honetara txoriek-edo ekarriko zituzten...
Manaren lizarra deitzen diote gure auzoko hizkuntzek. Erdi Aroan, azala ebaki eta zerion izerdiari bibliako manaren antza hartzen zioten, nonbait. Jariakin horretatik sortutako azukreari manosa eta alkoholari manitola esaten zaie.
Lizar-lora jasotzen du Azkuek. Lakoizketak lizarra. Eta UZEIren izendegian lizar-loreduna esaten diote. Fraxinus ornus. “Lizar apaina” deituko nuke nik. Ornamentaziorako egokia adierazten du ornus abizenak. Bere loraldia ikusgarria da, gainontzeko lizarrena ez bezala, eta hortik aitortza hori.
Lizar guztiak loratzen dira, ordea. Gehienen lorea hostailaren kolorekoa da, ez da nabarmena. Lizar apainarena bai. Estrategia desberdinak dituzte hazia daraman fruitua eman behar duen lorea sortzeko. Lorean gertatu behar den bi sexuen arteko nahasketa nola burutuko den erakusten du bakoitzak.
Lorea ikusgarri egiteko kolore deigarrizko petaloz janzten dituztenek erleak edo beste intsektu batzuk erakarri nahi dituzte. Zenbaitek erakarri nahi duen intsektuaren antza duten petaloak eraikitzen ditu. Lore batzuek zabaltzen duten usaina ere estrategia horren atal bat da. Energia horretara bideratzea eskatzen du estrategiak: lore ikusgarriak eta usaintsuak.
Beste batzuek, lore ia ikusiezinak egiten dituztenek, ez dute intsekturik erakarri behar. Haizea baliatzen dute polen arra emearen altzora eramateko. Horiek energia beste era batean erabiliko dute: polen asko, askoz ere gehiago sortuko dute.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]
Aldoka-maldoka nabil, batera eta bestera azken aldi honetan, baratzeko liburu berria dela eta. Baratzea ahoan, baina mihura (Viscum album) dabilkit buruan. Garai herri dotorean izan naiz lehengo igandean eta nire bizitzako lehen sermoia eman dut: elizan aurkeztu behar izan nuen... [+]
Oderitzen “harmena” deitzen zaio besakada batean bildu daitekeen hostoz jantzitako adar multzoari. Izen mordoa du ihartu eta neguko bazkatarako jasotzen zen azao horrek. Gari, belar, adar, egur... eskuta guztientzat izen bertsuak erabili izan dira. Eskuta eta eskuda,... [+]
“Lizarra gure hilerrietara”, diot azkenekoetan. Sendotasunaren eta indarraren ikur da, bai eta hilezkortasunarena ere, Eskandinavia aldean, adibidez. Ez du botanikarien izena alferrik jarria: Fraxinus excelsior. Fraxinus latinezko lizarra da, baina excelsior hitzak... [+]
Gurea, lizarraren herria. Lizar, Eizaola, Eleixar, Elejarmozaaldea, Elejarmozadana, Elejarpe, Elesarmintegi, Elesarrekosoloa, Elesarzaondoa, Elexar, Elexarbe, Elisar, Elixar, Elizardia, Erreisala, Erreisalpea, Erresal, Erresalde, Erresaleta, Erresaletea, Erresaluzea, Errexaleta,... [+]
Gure mitoetarako zein landare egoki jotzen ditudanari tiraka, aurrekoan hurra, Corylus avellana, aitatu eta “hur” hitza gure hiztegiko zaharrenetakoa ez ote zen galde egin nuen, bateren batek erantzun zezan. Di-da erantzun dit nafartutako lagun giputx batek. Bere... [+]