Anai arrebak
Anai arrebak
Bonberenea Ekintzak, 2015
Behin baino gehiagotan esan izan da Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan ez dela dantzan egiten, eta are eta gutxiago gazteek. Salbuespena txanpinoiak bezala ugaltzen diren ska taldeek osatzen dute, baina hortik kanpo ezer ere ez. Horri buelta eman nahian, eta dantza plazatatik areto eta txoko guztietara eramateko asmoz, 2010ean Anai Arrebak taldea sortu zuten, Euskal Herriko panoraman ezuste atsegina. Gainera, erabat harritu gintuen proiektuaren sustatzaileak nortzuk ziren jakiteak. Honako hauek dira beraien curriculumean agertzen diren aurrekariak: metalari buelta eta erdi eman zion Jousilouli talde irudimentsua; doinu gogorrenak muturreraino eraman zituen Naizroxa; eta hardcorea eta punk-rocka batu zituen Trigger Travis, besteak beste.
Taldeak oso helburu argia finkatu zuen hasieratik: mundu guztia dantzan jarri eta disco musikari merezi duen balioa eta lekua ematea. Taldearen maketa confeti eta ostia txarrez betetako eztanda izan zen. New-wave, post-punk eta disco leherketa indartsua, vintagea eta aldi berean berritzailea. Rockeroak, gerorik, etorkizunik ez balego bezala, urgentziazko disco musika egiten.
Horren ostean egindako kontzertu ugariek balio izan zuten mozkor, abstemio, politoxikomano, punky, popero, metalero zein modernoen gerriak mugiarazteko eta, aspaldiko partez, askoren barrenak askatzen laguntzeko. Nolabait, zuri-beltzezko garai hauei kolorea eman zieten eta berezkoa duten indarra dantzara bideratu zuten. 2012an lehen disko luzea kaleratu zuten, eta maketan batutako estiloez gain, soul, funk, pop eta erritmo latinoak ere gehitu zizkioten proposamenari.
Ohikoa duten moduan Portugal Txiki estudioan isilean lanean aritu ostean, taldearen bigarren lan luzea aurkezteari ekin berri diote orain. Taldeak propio duen energia sutsu hori baretzen ahalegindu dira eta barru-barruan daramaten popa azaleratzen, beti ere entzulea erritmo eta dantzaren eremuan sorgindu nahian.
Abesti bakoitzak detaile ugari ditu, atzeko lan ugari: instrumentazio eta konponketa lan izugarria dago. Elektronika, 80ko hamarkadako zigilua duten makinatxoekin egina, gero eta presenteago dago laukotearen eskaintzan. Funkyaren eremuan ere gero eta erosoago mugitzen dira; perkusioaz ederto baliatzen dira; eta discoarenganako hurbilketak pasarte propioa merezi du: discoa beraientzat jaio zela askok uste badute ere, discoa aldatzeko eta biziberritzeko etorri direla uste dut.
Popa bai, ahots eta melodia itsaskorretan; musika beltza, dantzarazten gaituen alfonbran; elektronika, erritmo eta bultzada gehigarri horretan; rocka, ezkutatu ezin den DNAn; eta taldekideen eta gauaren misterioa, soinu banda aproposak diren introetan.
Hit-ak dira kantu horietako zenbait, konturatu orduko harrapatu eta lelotuko zaituztenak. Gainera, ondo baino hobeto dakite melodia borobilei esker errazago aterako gaituztela pistara eta blaituko dizkigutela mezu garratz eta pozointsuek, beraien habitatean, gauean, jaio eta hazitakoak.
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]
Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]
Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]
Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]