Burujabe izateko, herria egurrez berotu

  • Aramaioko 1.543 biztanleetatik, 900 baino gehiago herrigunean bizi dira, Ibarran, eta gainontzekoak baserri-auzoetan sakabanatuta. Udalaren eta herritar askoren helburuak betetzen badira, datorren negurako Aramaio izango da herrigune guztia –eraikin publikoak eta etxebizitzak– egurrezko biomasarekin berotuko duen Euskal Herriko lehen udalerria.

Udalaren eta herritar talde baten asmoa gauzatuz gero, inguruko basoetatik hartutako egurra izango da beroa sortzeko energi iturri bakarra bertan. (Argazkiak: Arteman Komunikazioa/Aramaioko Udala).

Aspaldi gorpuztu zuten Aramaion landa garapenaren aldeko ekimen iraunkorra, Udalaren eta hainbat herritarren ekimenez. Helburu nagusia bertako baliabideen azterketa egin eta garapen jasangarria bermatzea zen. Jasangarritasuna hiru eremutan aurreikusi zuten: soziopolitikoan, ingurumenekoan eta ekonomikoan. Eta horretarako funtsezkoa ikusten zuten burujabetasunaren alde egitea hiru esparru nagusitan: elikaduran, energian eta turismo-aisian.

Testuinguru horretan eta udalerrian nagusi zen gas propanoaren prezioaren gehiegikeriez nazkatuta,  harremanetan jarri ziren hainbat  enpresa eta erakunderekin, energiaren gaineko ikerketak egiteko. Eta behin energia hidraulikoa, eolikoa, eguzkiarena eta biomasarena aztertuta, konturatu ziren azken hori zela Aramaiorako egokiena eta bideragarriena. Are gehiago, berorrena zela landa garapeneko ekimenak zirriborratutako oinarrira gehien hurbiltzen zena.

Lehengai berriztagarri eta garbia

Biomasa, prozesu biologiko baten bidez lortutako materia organikoa,  lehengai berriztagarria da. Aramaion zurezko biomasa aukeratu dute, egurrarena. Abantaila ugari antzeman dizkiote: herrian berotasuna sortzeko energi iturri agortezina dela; garbia; merkea, lehen sektorea bultzatzen duena; eta, gainera, lanpostuak sortzeko aukera ematen duena.

Bukatzear dagoen legealdi honen erdian udalerrian biomasa sustatzeko taldea eratu zuten, eta ordutik astero batzen da udaletxean. Talde irekia da, oso mota desberdinetako herritarrek osatutakoa: badira baso-jabeak, kaletarrak, ingurumenaz eta basoetako espezieez interesa dutenak, udal ordezkariak... Euskal Herritik kanpo gauzatu diren esperientziak ezagutu dituzte, Aramaion jarri beharreko azpiegituren gaineko azterketak egin dituzte, basoen egoera eta ustiapenari buruz hausnartu dute, zalantzak mahai gainean jarri eta partekatu dituzte... Eta ondorioztatu dute udalerriko basoetan –publiko zein pribatu– biomasa bidez energia nahikoa sortzeko baliabideak dituztela, baso-jabeek proiektuan interesa dutela, eta Aramaioko herrigunean, Ibarran, bere hedadurarengatik, obra zibila neurrikoa –txikia– egiteko baldintzak betetzen direla. Horregatik erabaki zuten biomasa bidezko energiarako azpiegitura landu eta lehen fasean herrigunean ezartzea. Bigarren fasean ezarriko lukete baserri-auzoetan.

Energiaren kudeaketa publikoa

Aramaioko alkate Ramon Ajuria proiektuaren bultzatzaile sutsua da. Uste du etxeetan berotasuna izatea eskubidea dela, eta ez luxua. “Energiaren kudeaketa publikoa defendatzen dugu. Energia herritarren ondare bilakatu beharko litzateke, negoziorako erabili ordez oinarrizko eskubide bilakatzeko. Gaur egun kanpoko merkatuen menpe gaude, prezioak nahi beste igotzen dituzte eta aukera edukiz gero, gure kasua den bezala, burujabeak izan behar dugu. Gure baliabideak erabiliz, prezioak guk jarri behar ditugu eta proiektuaren etekinak herriarentzat, herritarrentzat izan behar dira”.

Ingurumenaren alde egin nahi dutenek ere argudio ugari dituzte aukera honen alde egiteko: biomasa energia berriztagarria dela, agortezina, egurra erretzeak sortutako CO2-a zuhaitz eta landare gehiago landatuz berdintzen dela, errautsek ongarri gisa balio handia dutela, basoak zainduta izateko modua dela eta era berean suteak ekiditekoa, bertako espezieak indartzeko modua ere badela...

Etekinak, herritar guztientzat

Sustatzaileen esanetan badira onura gehiago ere, herritar ororen egunerokoari eragingo lioketenak. Horien artean, garrantzitsuena fakturaren prezioa da. Udalak zenbaki zehatzik aurreratu nahi ez badu ere –prezio murrizketa proiektura atxikiko direnen araberakoa izango delako, besteak beste–, energia fakturak nabarmen murriztuko lirateke eta urte gutxian, gainera, azpiegitura erabat amortizatuko litzateke. Udalak galdara eraiki beharko luke herrigunean, baina etxebizitza partikularretan ez litzateke obrarik egin behar.

Argudio sozialekin jarraituta, Udalak ezarriko luke egurraren prezioa eta interesa duten udalerriko baso-jabe guztiei erosiko lieke. Energiaren kostua ere Udalak berak zehaztuko luke. Argindarraren banaketa erakunde publikoak gauzatu ahal izango luke herrian lehendik eratuta duten Aramaio Argindar Banatzailea enpresa publikoaren bitartez. Bultzatzaileek aurreikusten dute lanpostu batzuk sortu ahal izango liratekeela. Ez hori bakarrik, Aramaioko enpresa publikoak kudeaketaz arduratuko direnez, etekin ekonomikoak udalerrian geldituko dira.

Erakunde eta udalerri, adi proiektuari

Prozesu honetan guztian zehar Udalak eta ekimenaren ordezkariek Espainiako hainbat erakunderekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta beste hainbatekin bilerak egin dituzte, eta guztiek oso begi onez ikusi dute proiektu aitzindari hau. Euskal Herrian badira eraikin publikoak biomasaren energiaz berotzen dituzten udalak, baina Aramaio lehena izango litzateke herrigune oso batean halako sistema ezartzen. Baita Espainiako Estatuan ere.

Ingelesez District Heating esaten zaion sistemak hiru fase ditu. Lehenean, mendietatik egurra lortu eta erregai bihurtuko dute. Horretarako, baso-jabeekin osatutako taldeak lehengaia lortu, txikitu eta pilatuko du. Bigarren fasean, galdaran errekuntza prozesua gauzatuko dute. Galdara jartzeko inbertsioa egin behar da, eta horretarako harremanetan daude Energiaren Euskal Erakundearekin (EVE), besteak beste. Hirugarren fasea ur beroa etxez etxe banatzea da. Horren kudeaketa Aramaioko Argindar Banatzailea enpresa publikoak egingo luke. Hiru faseetako bakoitzean lanpostuak sortzeko aukera egongo litzateke.

Proiektuaren bultzatzaileek eta Aramaioko Udalak argi dute egingarria dela, eta onura ugari dituela; horregatik gogor ari dira lanean herritarrei apustu honen berri ematen. Baina, ezinbestez, aurrera egin ahal izateko haien atxikimendua behar dute, sinadura eta guzti.

Horretarako, Arteman Komunikazioa enpresak lagunduta, hainbat iniziatiba lantzen dihardute. Proiektuaren eta biomasaren nondik norakoak azaltzen dituzten esku-orriak etxez etxe banatu dituzte, herritar guzti-guztiak zuzenean batzarrera deitu dituzte azalpenak eman eta eztabaida sustatzeko, beste herrialde batzuetako adituak hitzaldiak ematera gonbidatu dituzte eta egunotan erakusketa jarri dute Sastiña aretoan. Bertan panel argigarriak daude, baita propio landutako ikus-entzunezko bat ere.

Herritarren atxikimenduak jasotzen

“Bada beti aldaketei beldur pixka bat dionik”, azaldu du Ramon Ajuria alkateak, “baina apustu honen onurak mahai gainean daude, eta modu ezin hobea da guk daukagunari, gure baliabideei, ustiapen egokiaren bidez, merezi duten balioa emateko, aramaioar guztion mesederako”.

Proiektua bideragarria izateko beharko lituzketen atxikimenduen erdia baino gehiago eskuratu dituzte jada, eta lanean ari dira gainontzekoak lehenbailehen hel daitezen. Bitartean, Euskal Herriko beste udalerri eta erakunde asko Aramaion emango den pausoari arretaz begira daude. Eta, ziur, Aramaion martxan jarri ostean, beste askok jarraituko diotela, hainbestetan aipatzen dugun burujabetasuna praktikan jartzeko adibide gardena baita honakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Estitxu Eizagirre
Aranon makroeolikoen aurkako eguna gozatu zuten
“Paradisu zineman ikusiko gara...”, haizeari puzka ari beharrean

Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Komunitateaz (II)

Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada. Ikustea besterik ez dago, komunitatearen izaera holistikoa gero eta modu lausoagoan heltzen da, eta Che... [+]


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean

Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude