Hau deitzen da POLITIKA

Herriko bozak

Piarres Larzabal

Auspoa, 1962

Teatroa, daukagu erabat ahaztua. Nahiago nuke bakarrik hemen; aldiz ea nor doan gaur antzokira, are ea nork ateratzen duen testua irakurtzeko kuraia. Eta aitzitik ditugu teatro idazle azkarrak, Piarres Larzabal, aurten jaio zela mendea. Ibon Sarasolak: “Apaiz. Epe honetako autorerik hoberena. Ehunen bat obraren egile”. Larzabalek konfirmazioa: “Uste dut ehun ta hogei bat obra, handi eta ttiki, luze eta labur idatzi izan ditudala”. Lehen ikusgarria, Irri eta Negar, gizon mozkor baten merkatutik etxera sartzea, Gure Herria aldizkarian argitaratzen zuena. 1934. Beste Piarres batek, Xarriton: “Irri eginarazteko xedea besterik ez dute hastapenean. Laster, irri eta negarren artetik, entzun-ikusleari zenbait gogoeta eginarazi nahi dizkio. Gizarte arazoak harrotzen dituzten komediak dira”. Xarritonen ustez Larzabalen larrienak: Orreaga, Paper mende, Sarako lorea, Urriki latza 1964an, gero Lana eri, Suedako neskatxa 1965ean, Ibañeta eta menturaz hoberena, Matalas 1968an –Sarasolak berresten du azkena: “haren obrarik interesgarriena”–. Labur, Larzabalek berak idazlan osoen 6. liburukian dioena: “Otoi euskalduneri erakuts diezaiegun nolakoak diren eta direnarekin zer egin dezaketen. Bizia lagun dezala teatroak, biziarekin kurrituz. Ikusliarrak bete ditzagun ez bakarrik iragan ederraren penez, baina egiteko denarentzat xede suharrez”.

Eta badakit lehenik departamendukoak direla, baina zer nahi duzue esatea: Matalasen bizitza eta mirariak baino, Ibañetako patriotismoaz bestera, puskaz gehiago gozatu dut udal hauteskundeen itzulian ari den Herriko bozak honekin. Pertsonaiak, bozetako egunetan ardo gorritik edaten duten gorriak batetik, zuritik edaten duten zuriak bestetik. Bakoitza bere aldeko bozen bila. Gehi Pako mozkorra, noski: “Heldu da bozkatzeko tenorea, ez da orduan erregerik ni baino ohoratuagorik”; “Ha zein goxo den hola jaun handi batzuen, zure eskale bilakatuta, ikustea!”. Eta Kattalin, ostalertsa, auskalo nagusia, baina a ze jefa: “Politika egin behar dela nahi dut, bainan politika saltsa… Hanitzentzat saltsan artzea da politika egitea”. Pakok, gorriak eta zuriak edan ondotik, sententzia: “Berdin denek leher egiten ahal dute enegatik”. Bainaren bat jartzearren, zalantza izan dut pertsonaia batekin, burxoroa baita. Gertaldi oso bat ematen dute haren kontura iseka: “Zakurrak saingaz eta haurrak harrika lotu zaizko”. Halere, azken gertaldiak ahantzarazten dizkizu oro makurrak. Pakoren bozarekin, bozen kondaketarekin, bikaina. Ezen ondo baitio Kattalinek: “Ez izan beldur… Hau deitzen da POLITIKA”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude