Azkenaldian asko zabaldu da desberdintasun ekonomikoen gaineko kezka. Ekonomialari ezagun ugarik –Thomas Piketty delarik horien arteko ikur mediatiko gorena– beren azterketen ildo nagusia arlo horretara bideratu du. Gaur egun, errentaren eta aberastasunaren desberdintasunek duten goranzko joera nabarmena eztabaida ekonomiko eta politikoaren erdigunean dago.
Desberdintasunen igoera aparta ematen ari da Europar Batasuneko hegoaldean, batik bat 2008an krisi ekonomikoa lehertu eta bertan errezeta ekonomiko ortodoxoak indarrean ipintzen hasi zirenetik. Erreskateen ordainetan ezarritako austeritate politiken ondorioz herrialdeok aspaldian ezagutu gabeko zentzugabekeria sozialak ezagutzen dituzte egun. Espainiako Estatuaren kasua da aipagarrienetarikoa, izan ere, bertan eman da EBko desberdintasunen igoerarik handiena krisiaren testuinguruan, eta gaur egun 28 estatuen artean bigarrena da errenta desberdintasunen tarteari dagokionean, Letoniaren atzean eta Grezia, Portugal eta Irlandaren aurretik. Desberdintasunak neurtzeko erabiltzen den Gini koefizientea igo da Estatuan 2006ko 0,313 izatetik 2013ko 0,350era, eta garai horretan bertako biztanleriaren %20 aberatsena eta %20 txiroenaren arteko errentaren tartea 6,3 bider handiagoa izateraino heldu da, horretan ere Espainiako Estatua “txapelduna” da EBko herrialdeetan, Eurostaten arabera.
Espainiako Estatuko desberdintasunen irudi kaskarra areagotu egiten da aberastasunaren banaketa aintzat hartuta, alegia ondare ekonomikoa oinarri duen neurria, zeina egokiagoa dena herrialde bateko desberdintasunen argazkia egiteko Pikettyren esanetan. Global Wealth Report 2014 txostenak hauxe dio: Estatuko %1 aberatsena estatuko ondarearen %27aren jabe da, eta %10 aberatsenak ondare guztiaren %55,6 eskuratzen du. Beste muturrean %30 txiroenak aberastasunaren %2,3 soila baino ez dauka.
Interesgarria da Espainiako Estatuko klase ertainaren uzkurtzea bistaratzen duen datua: errenta maila ertaina duen biztanleriaren %40 aberastasunaren %20 eskasaren jabe da.
Errenta desberdintasunek, Estatukoak baino lausoagoak diren arren, Hego Euskal Herrian ere handitzeko joera hartu dute krisi garaian. EAErako Jaurlaritzak egindako 2014ko Gizarte Beharren Inkestak 2008 eta 2014 aldian bertako %10 aberatsenen batez besteko sarrerak %1,1 igo ziren eta, aldiz, errenta apaleneko biztanleriaren %30aren ekonomia sarrerak %4 jaitsi ziren. Beraz, hegoaldeko hiru lurraldeotan biztanleriaren zati esanguratsu bat beheranzko higidura nozitzen ari da krisiarekin. Gini indizeak ere joera aldaketa erakusten du EAEn, izan ere, 2012 urtean beheko marka izan ondoren (0,253), artean beheranzko joera izan arren, ondoren igotzen hasten da 2014ko 0,271raino. Espainiako Estatuko zenbakitik oso atzean egon arren, arduratzekoa da aspaldiko partez joera aldaketa egotea.
Laburbilduz, austeritate politikek ekonomi desberdintasunak indartu egin ditu Europako hegoaldean, modu berezian Espainiako Estatuan eta, leunago bada ere, baita euskal lurraldean ere lehen aldiz. ELGAk (OECDk) onartzen du errenten desberdintasunen igoerak Europan zerikusi zuzena duela “barne debaluazioaren” prozesuarekin, soldaten banaketa are desberdinagoa ekarri baitu horrek. Gainera Estatuaren birbanaketa gero eta atzerakorragoa bihurtzen ari da murrizketa gogorrak direla tarteko. Azken buruan, austeritate politikak kohesio sozialean pitzadura sortzen ari dira europar “eredu soziala” koloka ipintzeraino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]