Osasunako armarria marraztu du haur txikiak paperean eta aitonari eman dio. Ohartu ere ez da egin txikia eta beste zerbait marraztera jo du, baina hunkitu egin da aitona. Urte asko pilatuak gainean eta denetako esperientziak sorbaldan, tartean futbol talde maitatuaren ibilbidea. Eta orain hau. Nola irentsi?
Nafarroako herritar asko ezin sinetsirik jarraitzen ari da Osasunarekin gertatzen ari den guztia, nahiz eta denek dakiten “futbol partiduak sagar eta letxugak bezala salerosten” direla. Aurretik CANeko guztia iragan da, Caixabanken esku geratzea, dieten aferak, Goicoechea sailburuaren afera, Osasunari CANek emandako 55 milioiko mailegu mamua…
Ilunguneak bata bestearen atzean datoz, baina honek bereziki ukitu du herritarra. Nahi ala ez, Osasuna Osasuna da. Horregatik, herritar askok ez zuen ulertu nola Nafarroako Legebiltzarreko oposizioak (Bildu, Aralar, Geroa Bai eta Ezkerrak) ez zuen onartu futbol talde maitea erreskatatzea iragan azaroaren hondarrean Osasuna Legea onartu zenean. Diario de Navarrak ere argi luzatu zuen berea: begira, abertzaleak dira Osasuna salbatu nahi ez dutenak.
Beste herritar askok bai, ordea, Osasuna zalea izan ala ez, berriz ere argi zegoelako UPN, PSN eta PPNk azken hamarkadatan Nafarroan moztu duten enborraren ezpal berri bat zekartela besapean. Osasunak Nafarroako Ogasunarekin zuen 53 milioi euroko zorra kitatu zuen bere futbol egoitzen truke, funtsean Sadar futbol zelaiaren truke. Etikoki baziren eragozpenak: zergatik Osasunari bai, eta beste enpresa txiki eta ertain askori ez? Zergatik bai hainbeste diru mugitzen duen futbol profesionalaren munduan eta ez etxebizitzen hipotekengatik kaltetutakoekin? Zergatik ez desagertu den Itxako eskubaloi taldearekin edo beste kirol talde batzuekin?
Legezko zentzuzko arazoak jarri zituen oposizioak mahai gainean: egin dadila legearen ikerketa juridikoa berau onartu aurretik eta Osasunako kontuei buruzko auditoria bat. Azkenean, auditoriarena onartu zen PSNren eskariz, baina Legea onartu ondoren egiteko. Espainiako Futbol Profesionalak egindako auditoria lehertu da lehenago eta, beste behin ere, ipurdia airean utzi ditu UPN, PSN eta PPN: Osasunako zuzendari ohi bat eta zuzendaritzako beste kide ohi bat espetxean –Miguel Archanco eta Txuma Peralta– eta lau inputatu, 2,4 milioi euro atzera aurrera ibiltzeagatik justifikaziorik gabe, ustez partiduen salerosketarako.
Zer zekien Nafarroako Gobernuak azken hamairu urteetan Osasunan gertatzen ari zen guztiaz? Asko jakiteko tresneria bazuen behintzat, beste gauza bat da nora begiratzen zuen, azken finean edozeren gainetik Nafarroak ere bere taldea lehen mailan izatea baitzen garrantzitsuena. “Lehen mailan duintasunez egotea”, esaten zuen Miguel Sanz lehendakari ohiak. Yolanda Barcinak ere ez zuen saltzeko Osasunako zuzendaritza, honakoak esan zituen Patxi Izcori buruz 2012ko apirilean honek zuzendari izatea utziko zuela iragarri zuenean: “zuzendari bikaina izan da”, “lan handia egin du eta espero dut asmatuko zuela [uzteko erabakiarekin]”. 75 milioiko zorra zuen Osasunak eta horietatik 53 Nafarroako Ogasunarekin: gorritxoen zuzendaritzak berak jarritako prezioan kitatu diote UPNk, PSNk eta PPNk.
Isiltasuna da nagusi Nafarroako eskuinean. Eta beldurra. Diario de Navarra ere isilik, baina Osasuna Legea, UPN edota Nafarroako Gobernua ahalik eta gutxien aipatuz. Galdera nagusietakoa zera izan liteke orain: UPNk Osasuna Legea atera zuen aurrera horrekin egoera salbatu eta dena alfonbrapean geratuko zelakoan?
Erantzuna airean da, baina edozein eratan 24 urtez Osasunan gerente lanetan aritutako Angel Vizcayren bazokadak Sadar inguru osoa birrintzen ari dira. Zergatik orain? Batek daki galdera argituko den, baina izerdi hotza dario askori. Ez dakit Shakespearek “Egunen batean Nafarroak mundua harrituko du” ospetsua egiazki bota zuen ala ez, baina egia izateko bidean da esaldia. Eta nola gainera!
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]