Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara, horra hor, Altzoko saiogile euskaltzale erraldoiaren azken emaria. Irakurketa pausatua eskatzen duen liburu gotorra. Amaitu osteko nire lehen burutapena: irakurtzera bortxatuak zaude, hots, garena ulertzera iristeko baitezpadako entsegua duzu.
“Hiru bortxa mota daude”, irakurri diogu Johan Galtungi liburuak dituen aipu ugarien artean. “Lehena, oinarrian, bortxa kultural iraunkorra da, gainerako bien zurigarria. Bigarrena, prozesu gisa eratutako bortxa estrukturala litzateke: modu legal, anonimo eta inplizituan egituratua. Hirugarrena, gertaera moduan islatzen den bortxa zuzena, ikusgarria eta asaldagarria”.
Liburuaren ezaugarri behinena, biolentziari buruzko gogoeta sakona egin duten pertsonen aburuetan oinarritua egotea da, bai pentsalarien bai zuzenki nozitu dutenen iritzietan.
Gaiaz juzku arinak egiten dira: indarkeria aipatzen delarik, modu arin batez aipatu ohi da, hots, “datorrenetik datorrela” beti berdina dela erran ohi da. Erran nahi baita, indarkeriari buruzko juzku arinak egitera bortxatzen gaitu, nork eta indarkeria estrukturala darabilenak.
Bortxa eta bakea: mundua, mundua denez gero, abere arrazionalok indarrez ezarri dugu bakea, baita aro modernoko “demokrazia zerutiarra” ere. Baita biolentzia jasaten dugun lurtarrok “onartu” ere. Bortxa estrukturalean oinarritutako bakea.
Bortxa estrukturala eta ETAren bortxa: lehena politikoa bada, bigarrena ere bai. Kontua da, estrukturala bakealdian ezarria deino, bakealdian kontrakarreko indarkeria bere oinarri ideologiko politikoari uko egitera bortxatu nahi dutela, nork eta indarkeriaren monopolioa dutenek. Estatuek.
Estatua eta boterea: egungo demokraziaren oinarria bortxa bada, bortxa bada boterearen izaera, nola eraiki estatua gure izateari uko egin gabe? Eztabaidarako hamaika hari txirikordatu ditu Joxe Manuel Odriozolak. “Estatua izan edo estatua eraiki”. Horra hor, hainbat pentsalarien arteko dilema edota debatea. Estatua problema ote? Menperatzailearentzat ez. Menperatuarentzat?
Demokrazia euskalduna, etika eta morala: giza historia, aro modernoa barne, indarkerian oinarritua izaki, posible ote da bortxa “gaiztoa” eta “ona” legez bereizterik? Zer pisu du gugan, gizakiongan eta euskaldunongan erlijioak? Demokrazia ote mendebaldarron erlijio berria?
Kontakizunaren bortxara: auzi politikoa ote da euskaldunona? Ala politikak –demokraziak edo demokrazia ezinak– harrapatu digun arazo kulturala? Arazo kultural gaindiezina, akaso? Premisa bat: “Euskal Herrian nozitu behar izan dugun bortxa giro latza ez dadila berriz inoiz gertatu”. Nola ez erori bortxaren monopolioa darabilenaren moldeetan?
Historia ez zen hasi baina, aro modernoan: hau da, estatu modernoen aitzinetik baziren estatuak, hor nonbait. Nafarroakoa kasu, horixe euskaldunona. Konkista, okupazioa eta asimilazioa. Izan garelako gara? Zer izan ginen baina? Euskal estatuak euskalduntasuna bermatu al zuen? Edota bermatuko al du? Hots, estatua lanabes edo helburu ote? Historia eta memoria gure izatearen konstruktuak dira, konstruktuak dira ere nortasuna, inteligentzia eta sorkuntza.
Estatua, pertsona, soziologia, psikologia: Joxe Manuel Odriozolak Max Weber bidaide izateaz beste –pertsona estatuaren eta jendartearen baitan–, Sigmund Freud ere bidelagun dauka. Hots, kontzientzia eta inkontzientzia, biak daude gure izatearen oinarrian. Ez dira azpimarratzeko pentsalari bakarrak. Etxekoak eta euskaraz pentsatzen dutenen aburuak baitezpadakoak dituzu liburuon.
Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara saio ausarta da. Suaz aritzen denak ausart izan behar baitu, ausaz. Antidoto hagitz ona duzu indarkeria ulertzeko. Areago, arrazoia eta hunkiberatasuna gizakiaren izaera bortxatzailearen elikagaiak direla jabetzeko ere. Bortxazko izate hori deseraikitzen ikasteko entsegu aproposa dukezu. Eta bidenabar, euskaldunen argien mendea noizbait urratuko den esperantzaz, euskaldunon nortasuna eraikitzeko.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]