Kantuaren xarma

  • Aire ahizpak

    Erroa, 2014

Harrigarria bada ere, Aire ahizpek duela gutxi kaleratu dute lehen diskoa, iazko abenduan, baina pozik gaude beren ahots gozoak eta sendoak eta haien kantatzeko modu aparta eta hunkigarria disko luze batean entzuteko parada dugulako.

Aurretik, besteak beste, Euskal Herria Zuzenean festibalerako Arrosako zolan kantua grabatu zuten; Txakun taldearekin Santxo Azkarra lo dago kantua; Mikel Markezekin Konplize ditut; eta Niko Etxartekin ere grabatzen arituak dira, baina haien disko luzerik ez, Bidexka osatu duten arte.

Miren, Amaia eta Paxkalin Airek orain dela 23 urte kantatu zuten plaza batean lehen aldiz, baina txikitatik kantuz aritu dira etxean, Urepelen (Nafarroa Beherea). Egunero-egunero. Haienean musika beti egon baita giroan, autoan ere bai, aitarekin eta amarekin bidaiatzen zutenean. Sehaska kantuekin batera, bazkaltzeko tenorean irratiz entzuten zituzten bertsoak izango dira segur aski haien lehendabiziko musika oroitzapenak. Etxe hartan bertsoak arretaz entzuten baitziren, aita Mixel Aire bertsolaria baita, eta aitona Xalbador.

Amak etxeko pianoaz egiten zituen harmonizatze lan ederrak eta joaldi gozoak ere aitzakia ona izan ziren hiru alabak kantuan hasteko. Etxeko lanak elkarrekin egiten aritzen zirenean, amak askotan esaten omen zien: “Zuek edo kalapitan ari zirezte edo, bertzenaz, kantuz emaiten duzue egun guzia”. Ordurako, Mirenek, Amaiak eta Paxkalinek kanturako zaletasuna barruan txertatuta baitzeukaten. Lagunartean kantatzen hasi ziren eta gero plazara atera ziren beren herrian.

Aitak eta amak etxean zituzten diskoen artean baziren batzuk, maiz entzuten eta kantatzen zituztenak, eta horiek dira diskoan eskaintzen dizkigutenak. Klasiko bihurtu diren kantak, euskal kantagintza berriaren sortzaileen ahotik ezagutu genituenak: Mixel Labeguerie, Eñaut Etxamendi, Pantxo Etxeberri, Ramuntxo Carrere, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete...

Kantu horien doinuak eta hitzak ez dituzte aldatu, baina amarengandik ikasiriko harmonizatze ederrez eta beren ahots paregabeez jantzi dituzte. Kantu horiekin batera, duela urte batzuk sortu zuten Arrosako zolan ere bildu dute diskora.

Bidexka lanaren bidez, Miren, Amaia eta Paxkalin Airek omenaldi gisako bat egin nahi diete sortzaile horiei eta beren gurasoei, kulturaren transmisioan bidea ez eteteagatik. Diskoa, funtsean, bidexka xume bat da, tradizioaren bide nagusiari estu lotua dagoena.

Xabier Leteren Lore bat zauri bat Leteri egin zioten omenaldi batean parte hartzeko ikasi zuten; Mixel Labeguerieren Mendiaren deia ere Labeguerieri egin zioten omenaldirako; Euskal Herriko poeta Eñaut Etxamendiren omenez kantatu zuten, eta Semeari haien aitona Fernando Aire Xalbador bertsolariaren omenez. Diskoan, Xalbadorren beraren Neska bat haur beharretan bertsoa ere kantatzen dute.

Timoteo Ozaeta arduratu da grabazioaz, nahasketez eta masterizazioaz, eta lan ederra egin du, Aire ahizpen ahots bikainei eta haien arteko harmonizazioei distira emanez.

Diskoko hamahiru kantuetatik erdiak ahots hutsez egiten dituzte. Gainerakoak, Sebastien Desgrans akordeoi jotzailearekin. Haren notak Aire ahizpen ahotsen laguntzaile xumeak dira, eta Miren, Amaia eta Paxkalin Airek beti bezala kantatzen dute, gustukoa duten kantatzeko modu horren bidetik, naturala, xaloa eta artifiziorik gabekoa. Haien kantuaren zirrara ederki transmititzen dute. Kantuaren premiarengatik kantatzen baitute, besterik gabe. Oso politak iruditu zaizkit Hala ere (Xabier Lete, Lourdes Iriondo), Semeari (Xalbador, Pantxo Etxeberri), Maitasun honek zugan dirudi (Sara Soto), Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (JosAnton Artze, Mikel Laboa), Neska bat haur beharretan (Xalbador, Ramuntxo Carrere), Hitzak dira (Xabier Lete, Lourdes Iriondo) eta Martxa baten lehen notak (JosAnton Artze, Mikel Laboa).

Kantu bakoitzean “halako egiatasun bat” aurkitzen dute, Aire ahizpek beraiek diskoaren aurkezpenean esan zutenez. “Zerbait kontatzen duena. Sakona. Horrek gaitu hunkitzen. Biziari buruzko galdera batzuen inguruko poemak dira. Ez dute baitezpada iraungitze egunik. Bizitzen ahal dira horiek berdin 20 urte lehenago edo 20 urte berantago”.

Gu ere hunkitzen gara Aire ahizpak kantu horiek abesten entzuten ditugun bakoitzean, eta Bidexka diskoari esker sarriago hunkituko gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-22 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


2022-10-06 | Iker Barandiaran
Aske eraikitzeko suntsitu

Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Gehiago izan gaitezke

Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Euskal dantzarako frekuentzia guztiak

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]


2022-09-02 | Iker Barandiaran
Aitzindari eta ez ulertuak

1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]


2022-07-20 | Xalba Ramirez
Lasai ederrean egotearen ederra

Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.

1980ko hamarkadan eduki... [+]


2022-07-15 | Iker Barandiaran
Ez dute inor lapurreta egitera gonbidatuko

Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]


2022-07-01 | Xuban Zubiria
Hauskorra da uzta berria

Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]


2022-06-15 | Iker Barandiaran
Buztan-kolpe sakon eta ederra

Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]


2022-06-02 | Xalba Ramirez
Terapietarako balak

Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude