EGILEA :: Carlos Drummond de Andrade
Susa, 2014
Itzultzailea :: Koldo Izagirre
“No meio do caminho tinha uma pedra / tinha uma pedra no meio do caminho / tinha uma pedra / no meio do caminho tinha uma pedra. // Nunca me esquecerei desse acontecimento / na vida de minhas retinas tão fatigadas. / Nunca me esquecerei que no meio do caminho / tinha uma pedra / tinha uma pedra no meio do caminho / no meio do caminho tinha uma pedra”. Carlos Drummond de Andradek (Itabira, 1902 - Rio de Janeiro, 1987) Bidearen erdian idatzi zuenean inauguratu zuen, jakin barik, bide barriya Brasilgo poesian. 1928. urtea zen, eta jende gehienari iruditu zitzaion poema bat kargarik gabea. Baina hango modernismoa hauspoa galtzen ari zen, eta beste zer edo zer bazetorren. Bitxia bada ere, poetak modernismo brasildarraren iturrira egin zuen. Apurketa eta bilaketa etengabe bezain antzuaren aldean, Carlos Drummond de Andradek aldarrikatu zuen poeta beti izango zela bazterrekoa. Apaltasun maitagarri batez zioen, Beñat Sarasolak hitzaurrean gogorarazten digun legez, bera irriñoa besterik ez zela, “gizon isil baten aurpegian”.
Koldo Izagirrek oparitu digun itzulpenari esker hurreratu gintezke beraz kritika eta ikerketa soka hain luzea ekarri duen autorearen obra poetikora. Aipatutako Bidearen erdian hartako harri famatuari ere biografia jarri behar izan zion, Uma pedra no meio do caminho. Biografia de um poema, azterketa burutsuei eta polemika mikatzei erantzuteko berak ez zeukala helburu moral, psikologiko edo filosofiko berezirik, bakar-bakarrik lortu gura izan zuela “monotonia eta kateaketa sentsazioa, hitzetatik hasita”.
Halakoxea da poema antologia honen irakurketa ere. Misterio bakoa. Eta paradoxikoki interpretazioa ezinbestean da zabala: “Nire bihotzak ez du jokatzen ez du ezagutzen / jokatzearen artea. Zoratzen duen / estadioetako bolatik urrun jotzen du”.
Carlos Drummond de Andraderena poesia gorena da, ez zeru goietakoa. Estetikaren inguruko hausnarketa konplikatuetatik dator, baina emaitza, finean, egia esateko modu gertuko eta dotore bat baino ez da. “Aspaldi du, bai, idazten ez dizudala. / Zaharkitu egin dira albisteak oro”. Malenkonia eta etorkizunaren nahia, biak batzen ditu idazkera mistiko eta soilean, kritikari eta mikaztasunari lekurik ukatu barik. Nork ulertu ageriko kontraesan horiek guztiak? Bihotzak, irakurrikeran.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).