Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi izendatu berri dute Laura Perez, Nafarroa Aldatu Ahal Dugu hautagaitzak botoen %52,37 lortuta. Horren aurretik izan gara berarekin.
Azkenean Podemos bere izenarekin aurkeztuko da Nafarroako Legebiltzarreko hauteskundeetara?
Gu Podemos izenarekin aurkeztearen aldekoak gara. Uste dugu gure helburu programatikoak eta alderdia antolatzeko berdinak direla Estatuan eta hemen eta, beraz, ez dugula Podemosen izena ezkutatu behar. Ez da taburik egon behar eta ez zaio beldurrik izan behar edozelako eztabaidari.
Nafarroako gaiak eta itunak bertan erabakiko dira ala Estatuko Podemosek erabakiko du?
Alderdiko araudi etikoaren arabera, lurralde bakoitzeko batzarrak subiranoak izango dira eta haiek erabakiko dute. Hala ere, hainbat itunek Podemoseko estrategia orokorra kaltetu badezakete, idazkari nagusiak edo estatuko zirkuluen %25ak proposatu dezakete erabakia estatu mailan hartzea. Baina kasu horietan ongi oinarritua egon behar da eta hala ez bada eskaera horiek inpugnatu daitezke.
Badirudi gobernua osatzeko lehia estua izango dela. Itunetan zuen jokaera zein litzateke?
Erabaki hori Nafarroako Herritarren Batzarrak hartuko luke, baina eztabaida hori gaurdanik plazaratu behar da eta gure proposamena da gure helburuekin bat egiten duten indarrekin aldaketa gauzatzea. UPN, PSN eta PPN behingoz alboratzearen alde gaude, haiek ekarri baikaituzte egun bizi dugun egoera tamalgarrira.
Argi diozue gai sozialak direla zuen lehentasuna.
Eredu sozial, ekonomiko, produktibo eta energetikoaren aldaketa sakonaren aldekoak gara. Interes pribatuaren gainetik izango diren kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko apustua egiten dugu. Besteak beste, aberastasuna banatzeko zerga politika progresiboa nahi dugu, zorraren auditoria, banka publikoa eta urgentziazko enplegu plan bat egitea.
Nafarroa subjektu politiko gisa definitzen duzue. Zer egiteko?
Estatuaren deszentralizazio eta demokrazian sakontzeko tresna gisa ulertzen ditugu foruak, Nafarroaren autogobernua bermatzeko tresna dira. Badira oraindik eskuratu gabeko eskumenak herri administrazioaren eremuan, alor zibilean, zerga esparruan… Herritarren ongizatea bermatzen laguntzeko tresnak dira, eta besteak beste, ez dira eskuratu UPNk helegiteak jarri dituelako halako neurri ugariren aurka.
Horrez gain, Euskadi eta Akitaniako lurraldeekin harremanak indartzearen aldekoak gara, beti ere nafarren erabakian oinarrituta. Prozesu konstituziogile berri bat ireki behar da. Estatuan autonomia estatutu guztiak bozkatu ziren, hemen ez, beraz, egungo markoa zalantzan jar liteke. Euskadiko Podemosekin ere harreman bereziak izan nahi ditugu, haiekin kultura bera partekatzen dugu eta.
Euskarak ofiziala izan beharko luke Nafarroa osoan?
Gure ustez Nafarroa osoan bermatu behar da hezkuntza euskaraz eta zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko eskubidea. Ez da ezer behartu behar, baina euskara Nafarroako hizkuntza da, gure hizkuntza, eta beraz, gure eskubidea ere bai. Motibazioaren bidez euskara Nafarroa osora sustatu beharko litzateke pixkanaka.
Nola ari da bideratzen bake prozesua?
ETAk armak utzi zituen eta, beraz, oso eszenatoki interesgarria ireki da Euskal Herria eta estatu osoarentzat, baina ez zaio egoera horri behar bezala erantzun. Giza eskubideen aldekoak gara, bizikidetza defendatzen dugu, biktimen eskubideak, presoenak… Azken finean, guk memoria historikorako nahi ditugun oinarrien aldekoak gara hemen ere: egia, justizia eta erreparazioa. Duela aste batzuk presoen abokatuen aurka izandako operazioen gisakoak, adibidez, ez dira onargarriak.
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.