Ziberfeminismoan gorputzari eta plazerari lotutako gaiek protagonismo gehiegizkoa ote daukaten kritika helarazi didate hainbat emakumek. Pikarako aurkezpen batean, batek esan zidan sexu askapenaren borroka ondo dagoela, baina berarentzat lehentasuna prekarietatearen kontrako borroka dela. Halako gaiak ez jorratzea baino, arazoa da gure sare sozialetan depilazioak, hilerokoak edo orgasmoei buruzko artikuluek etxeko langileen eskubide urraketari buruzko edo etxebizitza eskubidearen inguruko erreportaje sendoek baino oihartzun handiagoa daukatela.
Giza eskubideen urraketa bortitzen berri jaso baino, sare eta komunikabide feministetan eduki arinak eta erakargarriak bilatzen dituztenak txolinak direlako epaia egin genezake. Baina, ezin dugu ahaztu internet “errealitatetik” deskonektatzeko ihesbidea dela, eta etenaldi eta aisialdi tarteetan irakurtzen errazak diren edukiak –are gehiago gure esperientziarekin lotuta badaude– klikatzen ditugula gehien.
Ziberfeminismoa korronte bat baino, baliabide bezala ulertzen dut, gizartea despatrialkalizatzeko eguneroko beste esparruetan (kalean, familian, gaztetxean, lan edo ikasketa zentroan) egiten dugunaren osagarri. “Sofatik egindako aktibismoa” kontzeptua erabili ohi da Change edo Avaaz-eko eskaerak sinatzeagatik eta Facebook-en giza eskubideen aldeko edukiak konpartitzeagatik izugarrizko konpromiso soziala daukagula sentitzearen joera kritikatzeko. Feminismoaren kasuan, nik uste, sare sozialetan ikusgai garen gehienok kalean ere lan oparoa egiten dugu. Baina aldi berean kezkatzen nau internet gure militantzia gune nagusia bilakatzearen arriskuetariko batek: denbora-pasa kutsu horren ondorioa, Andrea Momoitioren hitzetan: Feminismo hedonikoa.
Irantzu Varela edo Alicia Murilloren bideoekin barre egitea eta sare sozialak konpartitzea bada jardun feminista, baina hori bada gure ekarpen bakarra edo nagusia, gure buruari galdetu beharko diogu zein den horren eraginkortasuna. “Nire alua maite dut” edo “Zu gabe ni naiz” bezalako kartelak sareetan konpartitzeak zer eragin dauka gure burbuilatik kanpo bizi diren emakumeentzat? Gu geu, klase ertaineko neska hiritar zuriak, oso harro, moderno eta aske sentituko gara, baina horrek zer eragin dauka etxeko langile etorkin baten, sexu jazarpena bizi duen preso baten edo Dependentzia Legearen murrizketaren ondorioz diru-laguntzarik gabe geratu den zaintzaile baten bizitzan, bere sexualitatean, bere amodio ereduetan?
“Pertsonala dena politikoa ere bada”, Kate Millet-en leloa da, feministon mantra nagusienetako bat. Baina azken bolada honetan ideia hori galbideratu ote den (edo dugun) ezinegona daukat. Milleten asmoa emakumeen kontrako diskriminazioak eta erasoak politizatzea zen. Hau da, indarkeria matxista ez dela isilpean pairatu beharreko arazo pribatua, egitura sozial jakin baten ondorioa baizik. Baina ez ditzagun nahastu “pertsonala”, “indibiduala” eta “egozentrikoa”; nire desioak eta kezkak ardatz badira, nik bizi ez ditudan sexismoari lotutako arazoak alboratzeko joera izango dut. Ikuspegi zabala mantendu dezagun, jorratzen ditugun gaiak emakume anitzen lehentasunen erakusgarri diren aztertu eta emakumeon jabekuntza kolektiboak elkartasunean oinarritua izan behar duela gogoratu. Bestela betikoa gertatzen da, 2.0. bertsio posmodernoan (feminismo hipster kontzeptua ere entzun dut): emakume zuria, hiritarra eta klase ertainekoa gaude erdigunean, eta gure errealitate pribilegiatutik abiatuta feminismoaren norabidea ezartzen dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]