Euskara poloniar erara

  • Etxepare Euskal Institutuak munduko 34 unibertsitatetan ditu irakurleak (euskara irakasleak), horietatik bi Polonian; bata Varsoviako Unibertsitatean eta bestea Adam Mickiewicz Poznango Unibertsitatean. Bertako irakurleekin eta ikasleekin solasean aritu gara, batzuekin euskaraz eta beste batzuekin ingelesez.

Poznango ikasleak euskal zinemari eta literaturari buruzko ekitaldi batean, Harkaitz Cano lagun. 2013ko argazkia da.
Poznango ikasleak euskal zinemari eta literaturari buruzko ekitaldi batean, Harkaitz Cano lagun. 2013ko argazkia da. Etxepare Institutua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Europa erdialdean kokatuta dago Polonia. Baltiko itsasoak, Lituaniak, Bielorrusiak, Ukrainak, Txekiar Errepublikak, Eslovakiak eta Alemaniak inguratzen dute. Hizkuntza eta kulturaz baranotua bizi da, baina bada begiak ingurutik altxa eta Euskal Herrira begira jarri denik.

Maialen Sobrino eta Aitor Arruza euskara irakasten ari dira Poznanen eta Varsovian, hurrenez hurren. Bi irakurleekin eta bakoitzaren bi ikaslerekin hitz egin dugu. Daria Salamonowska eta Tomasz Lechowski, Varsoviako Unibertsitateko ikasleak dira. Bi urte inguru daramatzate euskara eta euskal kultura ikasgaia ematen Arruzaren gidaritzapean.

Salamonowskak, “Euskaraz bizi nahi dut” kamiseta beltza darama soinean eta lauburu bat paparretik zintzilik. Lechowskik ez darama inolako euskal ikur edo kamisetarik, baina euskara ikasten bi urte soilik eramateko txukun moldatzen da. Elkarrizketa guztia egin dugu horrela, distantziak eta interneteko konexioek sortzen dituzten interferentzia eta ezin ulertuak tarteko.

Varsoviatik 309 kilometrotara dago Poznan. Han ere bada mihia euskaraz mugitzen duenik, nahiz eta elkarrizketa egiteko orduan nahiago izan duten ingelesa erabili. Urrian hasi zen Sobrino irakurle gisa Polonian, une honetan hamar bat ikasleri ematen dio euskara eta euskal kultura ikasgaia, Argiak horietako birekin hitz egiteko aukera izan du: Iga Jasiewicz eta Zofia Byczyk.

Euskara ahora

Ikasleen perfila anitza da: hizkuntza ikasketak egin dituzte batzuek, familia hemengoa dute besteek, kuriositateak bultzatuta ikasi dute hirugarren batzuek. Batek jakin zer den benetan erakarri dituena, baina kontua da euskarara kateatu direla.

Salamonowskak hispaniar filologia ikasi zuen, eta horrek bultzatu zuen euskara eta euskal kultura ikasgaian izena ematera. “Hispaniar filologiaren baitan gehien erakarri nauen gauzetako bat izan da euskara eta euskal kultura”, esan du.

Lechowskik berriz, burugogorkeriagatik edo: “Denek euskara oso berezia zela esaten zidaten eta ikasteko zaila edo ia ezinezkoa. Nik aurkakoa frogatu nahi nuen”, baita frogatu ere, aise moldatzen da gazte poloniarra gure hizkuntzan. Arruza haren irakasleak dio, horretan baduela “euskaldun itxura”.

Biek ezagutzen dute Euskal Herria eta laket zaie. Laboaren kantuak dioen antzera “maite dituzte maite gure bazterrak”.

Lehenengoz Etxepare Institutuak eskainitako bekekin etorri ziren barnetegira –Lezora eta Portugaletera– euskaraz dantzatzera, jostatzera eta jardutera. Baina beraien kabuz ere bisitatu dute Euskal Herria, eta Laboaren kanta berak dioen bezala baita bertako bazter miresgarriak ere. Lechowskik esaterako, 2014an hilabete pasa du bertan, Donostia, Tolosa, Bilbo eta beste zenbait txoko ezagutzen.

Dena den, Donostiako Alde Zaharreko pintxoak, Guggenheimeko eraikin ultra modernoa, eta Tolosako babarrunak gustatzen baldin bazaizkie ere, ez dira horiek euskara ikasteko arrazoiak, edo ez horiek bakarrik behintzat.

Nor edo nork pentsatuko du Polonian euskaraz jakiteak gutxirako balio dezakeela, baina Salamonowskak dio etekin “ederra” atera diola berak. Euskal kulturan zuen interesa baliatuta bere diplomatura amaierako lana sagardoari eta txalapartari buruzkoa egin du eta “arrakasta itzelarekin” gainera. “Lana egiterako orduan asko lagundu zidan euskaraz zerbait jakiteak eta gehiago ikasteko interesa ere piztu zidan”, esan du ikasle poloniarrak. Ttakun hotsa eta sagardoaren mikatza ere iritsi dira Poloniako zirrikituren batera.

Hiriburutik Poznanera salto egin eta Sobrinok dio bere ikasle gehienak hizkuntzalaritza ikasleak direla. Horietako bat da Jasiewicz. Berak, hizkuntzalaritza ikasi du eta hortik egin du jauzi euskara eta euskal kultura ikastera. “Ikasketengatik hasi nintzen euskara ikasten baina egia esan hizkuntza aparta iruditzen zait”, esan du Jasiewiczik.

Dena den, ez dira hizkuntzalariak soilik euskara ikastera animatzen direnak. Sobrinok dio askorentzat euskal kultura oso erakargarria dela, “misterio” kontuengatik. Nondik datorren ez jakiteak halako “exotikotasun” bat sortzen dio hizkuntzari: “Etxetik hurbil, Europan, kultura zahar, aberats eta ezezaguna izateak nolabaiteko irrika sortzen die”.  Badu beraz euskarak magiarik, sorginkeriak harrapatuta dabiltza estudianteak.

Poznango bi ikasleetatik bakarra izan da Euskal Herrian. Byczyk  Etxepare Euskal Institutuak urtero eskaintzen dituen beketako batekin egon zen Zornotzako barnetegian bi astetarako. Jasiewiczek berriz ez du oraino honantz etortzeko betarik izan.  

Zer dakite guri buruz?

Akaso mendian baserritarrez jantzita bizi garela pentsatuko du bakarren batek, irrintzi bidez komunikatuz. Egongo da Euskal Herria entzun eta Anne Igartiburu eta Xabi Alonso soilik bururatuko zaizkionik, edo Bilbo eta Guggenheim kokatzeko gai izango ez denik. Baina Argiak elkarrizketatutako ikasleek apenas zuten aurreiritzirik Euskal Herriaren eta euskal herritarron gainean.

Jasiewiczek dio oso gutxi entzun izan duela Euskal Herriari buruz: “Banekien Euskal Herria deituriko zerbait existitzen zela eta ETAri buruz ere banuen zer edo zer entzuna eskolan eta hedabideetan, baina hortik aurrera ezer gutxi”. Gainerakoak ere antzera. Lechowskek, esaterako, dio orain ari dela bere lehenengo iritziak eraikitzen, aurrez deus ez baitzekien.

Beraz, askotan irakasleek zerotik abiatu behar dute ikasketa prozesua, horrek badu zerbait erakargarritik Arruzarentzat: “Poztasun handia ematen dizu norbaiti zer garen erakusteak”. Varsoviako irakurleak dio ikaragarria dela nola ikasten duten euskaraz hain denbora gutxian, erdi txantxetan, eta bera polonierarekin “nahi eta ezinean” dabilela aitortu du.

Euskara eta euskal kultura bat izango balira bezala bizi dituzte, bata bestea gabe “hankamotz” leudekeela uste du Sobrinok eta bat datoz haren ikasleak ere.

Dena den, batzuek badituzte lehentasunak, Lechowskek esaterako berean jarraitzen du: “Nik nahiago dut euskara, batez ere, zailagoa delako”.

Euskarak badu bere lekua munduan, zatitxo bat Polonian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Tresnak eta formakuntza

“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]


Euskara doan ikastea
Pausoak pauso, oraindik hankamotz

Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]


Euskalgintza apolitikoari deia

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Hizkuntza gutxituek ingurune digitalean duten presentzia bermatzeaz arituko dira Donostian egingo den kongresuan

Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.


2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


Larrialdi linguistikoari aurre egiteko “lege eta diru baliabideak” galdetu ditu euskalgintzak

Baionan eskaini dute prentsaurrekoa Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzaren Kontseiluak, beste behin ere euskararen egoera larria salatzeko. "Borondate politikoa" ukanez gero, larrialdi linguistikoa gainditu daitekeela argi utzi dute.


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


Eguneraketa berriak daude