CAN

Inpunitatearen amaieraren hasiera


2015eko otsailaren 05ean

“Erditu zen amak ere ez du ezagutuko kutxa hau” aipatu omen zuen Enrique Goñik 2002an CAN zuzentzera heldu zenean. Orduan Miguel Sanz zen Nafarroako Gobernuko lehendakari eta baita CANeko administrazio kontseiluko lehendakari ere;  berak ekarri zuen Goñi, zortzi urtez Nafarroako gizon boteretsuenetakoa izan zena. Yolanda Barcina ere giltzarri izan da prozesu honetan, Iruñeko alkate izendatu ondoren CANeko kontrol batzordearen burua izan zelako eta Gobernuko lehendakaritzara iritsi zenean, administrazio kontseiluko lehendakari. Haiekin desagertu zen Nafarroako Kutxa.

Desagertu ez, esan zuen Goñik Legebiltzarrean egindako agerraldian, baina gaur egun Caixabankeko akzioen %1 besterik ez da. Caixabankek 2012an Banca Cívica erosi zuenean –talde horren barruan zegoen CAN Caja Burgos, Caja Canarias eta Caja Solekin batera– bere balioa 200-300 milioi euro artekoa zen. 2010ean CANek 1.300 milioitan baloratzen zuen bere burua, baina 2012an Banca Cívicaren baitan boterea banatzeko egindako auditoria batek 408 milioi euroko balioa eman zion. Eta azkenean 200-300 milioi eurotan saldu zen. Gaur egun Caixabanken dituen %1eko akzio multzo horren ekintza soziala bideratzen duen banku fundazioa da. Banca Cívicarekin bat egin aurretik Nafarroako aurrezkien %50 biltzen zuen. “Finantza erakunde moduan existitzen duela esatea eufemismo hutsa da”, erantzun zuen Lorenzo Riezuk, Goñiren aurretik CANeko zuzendari izan zenak.

Ez dela desagertu, kutxaren egoera bizi izan den finantza tsunamiaren ondorio dela defenditzen dute CANeko arduradun ohiek eta UPNk. Haren azken 10 urteetako kudeaketan, ordea, handikeria, ustelkeria eta kudeaketa txarraren zantzu gehiegi pilatzen dira, neurri sinesgaitzetara iristeraino.

2003-AN CANek 240 bulego zituen eta 2010ean 510. Bulego zabalkunde zoroari ekin zion Enrique Goñik eta prozesu horretan gutxienez 400 bat milioi euro inbertitu zirela diote ikerketek. Nafarroan, EAEn, Espainian eta atzerrian zabaldu ziren bulego horiek. Kasurik berezienetakoa AEBeko Washingtongo bulegoa izan zen, milioiak inbertitu ziren berau zabaltzeko eta azkenean ez zuen lortu AEBeko banku agintaritzaren jarduteko baimenik ere.

CANek parte hartzen zuen enpresetako kudeaketan ere milioi euro asko galdu ziren. Goñi zuzendaritzara iritsi ondoren 300 bat aurrejubilazio gauzatu ziren –180 milioi euroko kostuarekin–, baina 1.000 bat kontratazio berri  egin ziren. Politikari eta zuzendaritza karguetan milioika euro xahutu ziren dieta, opari eta soldata itzeletan. Espainiako Auzitegi Nazionala oraindik ikertzen ari da Goñi bera eta Miguel Sanzen ondasunak. Goñik 8 urtetan 10,15 milioi euro kobratu zituen soldatetan eta beste 2 milioi euro pentsio funts batean... 2002-2012ko epean CANen izandako eskandaluen zerrenda amaigabea da.

Hori guztia ikertu behar du orain Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordeak. Martxoaren erdira arte du horretarako epea eta akaso hil horren bukaera arte luzatuko da bere lana. Lehenik talde parlamentarioek eskatutako txosten mendia aztertu beharko du eta ondoren CANeko agintari eta arduradunen agerpen desfilea izango da. Nekez pentsa daiteke ikerketa denbora honetan dena argitu daitekeenik eta horregatik,  logikoena litzateke hurrengo legealdian ere Legebiltzarrak ikerketarekin jarraitzea. Maiatzeko foru hauteskundeetarako emaitzek erabakiko dute hori posible den ala ez.

Ikerketaren zati handi bat, dena den, egina dago dagoeneko eta publikoa da, 2013an Kontuz elkartearen salaketa eta ikerketetan oinarritutako El Banquete liburuan argitaratua dago. Horkoak dira artikulu honetan argitaratutako datu gehienak. Alberto Gil, Aritz Intxusta eta Patxi Zamora dira  ikerketa erraldoiaren egileak. Salaketa horietan oinarritu zen Mari Paz Benito epailea CANeko dieten afera ikertzerakoan. Oraingo saioan Nafarroako Legebiltzarrak hor agertzen den laurdena demostratzea lortuko balu itzela litzateke. Ez du samurra izango. Sikiera Nafarroako gizartearen aurrean CANen desagerpenean UPNk duen erantzukizun politikoa argi geratuko balitz... Inpunitatearen amaieraren hasiera litzateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]


Nafarroak banku publiko baten sorreraren bideragarritasuna aztertuko du

Uxue Barkos buru duen gobernuak Nafarroan banku publiko bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dituen txostena osatzeko agindu du. Irailean egingo da esleipena eta hamabi asteren buruan txostena bukatuta izango dela aurreikusten da. Orduan “asko eztabaidatu beharko... [+]


CANi buruzko ikerketa batzordearen premiaz

Hitzetik hortzera dabiltzan bi gai landu dituzte Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza parlamentariek, Juan Kruz Lakasta kazetariaren gidaritzapean: Nafarroako Kutxako ikerketa batzordea eta Espainiako hauteskundeak.


Nafarroako Kutxa ikertuko dute berriz Parlamentuan

Erantzukizun politikoak argitu behar dira CAN desagertu izanak arduradunak dituelako. Argudio horiekin egin zuten ikerketa batzordearen alde Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, PSNk eta Ezkerrak.


Aldaketaren indarrek eta PSNk ‘CAN auziaz’ ikerketa batzordea berriz ireki nahi dute

Gero Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSNk eta I-Ek eskari bateratua erregistratu dute Parlamentuan, Nafarroako Kutxaren "desagertzeari" buruzko ikerketa batzordea berriro martxan jar dadin.

 


2015-06-17 | ARGIA
Cervera absolbitu dute

Santiago Cervera PPko diputatu ohia absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegiko Zigor arloko 3. Epaitegiak.


2015-06-03 | ARGIA
Cerveraren absoluzioa eskatu du fiskaltzak
Goñi: “CANek bere emaztearen lan-hitzarmena ez berritzeak egin zuen kritiko Cervera”

Asteazkenean amaitu da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako epaiketa. Alde bakoitzak berean jarraitzen du eta fiskalak absoluzioa eskatu du.


Santiago Cerveraren torpedoa ‘Diario de Navarra’ren aurka

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gogor idatzi du Diario de Navarra-ren aurka eta CANen desagerpenean dituen erantzukizunak azpimarratu ditu.


Eguneraketa berriak daude