Ilusioa da edozein aldaketarako akuilu nagusia eta Syrizaren garaipenak zerbait ekarri badu horixe da, ilusio haize bolada ederra Troikak menderatzen duen Europako gotorlekura. Ilusioaren aurretik, alabaina, pobrezia, etsipena eta etorkizun eza norbere larrutan jasatea ezinbestekoa bide da bestelako aukerei ateak irekitzeko.
Horixe izan da Grezian gertatutakoa eta orain ikusteko dago miseria barreiatu den Europako beste herrialdeetan Greziakoak zein eragin izango duen. Espainian, Portugalen, Italian… pobrezia eta etsipen maila sakonagoa beharko da erantzuteko edo hangoak balio dezake hauek lehenago erreakzionatzeko? Datozen hilabeteetan lehen erantzunak ikusiko ditugu, bereziki Espainian, eta Grezian moduan, Podemos indar politiko berrian finkatuko dira Europa osoko begiradak.
Alexis Tsiprasek ate berriak ireki ditu Grezian eta orain guduaren ordua da. Europako demokrazia ereduak erakusten du herritarren sostengua lortuz gero, egiazko alternatiba aurkezten duen indar batek eskura dezakeela gobernua; orain ikusi beharko da, Syrizari horretarako egiazko aukerarik uzten zaion, indar mediatiko eta ekonomiko nagusiak greziar oligarkiaren esku daudenean. Troikak bereziki lagunduko duen Greziaren oligarkia indartsuaren aurka egin beharko du lehenik Tsiprasek; eta, aldi berean, Troika beraren aurka.
Oligarkiarekiko borrokan bere pribilegioen murrizketari ekin beharko dio, aberastasuna era justuagoan banatzeko modu bakarra; eta Europar Batasunarekin bere zor publikoaren negoziazioa bideratu beharko du (240.000 milioi euro, BPGren %175), zati bat kitatuz eta beste bat epe luzera bideratuz. Tresna interesgarri zein ezinbestekoa jarri beharko du abian Syrizak horretarako, zorraren auditoriarena. Hego Amerikan egin dira halako esperimentuak, bereziki Ekuadorren, baina ez Europan. Zorraren errealitatea herritarren aurrean biluzteko aukera bikaina da.
Denak adierazten du Europar Batasunak bere alde malgua erakutsiko duela oraingoan, batez ere beste herrialde batzuetan gisa bereko fenomenoak saihesteko. Nola eta noraino? Inork ez daki, baina unea laborategikoa da, Greziakoak egoera berriak ireki ditzakeelako maila guztietan. Irekiko al ditu!
Zor kontuetan, hala ere, eskandalua ez da estatuen zor publikora mugatzen, gizarteko esparru askotan ikus liteke nola sistema ekonomiko eta politikoak babesten duen bankuen jarduera, hauen jokamolde ugari moralaren eta herritarren duintasunaren aurkakoak izan arren. Etxebizitzen hipotekak eta etxegabetxeak izan daitezke ezagunenak, baina azpiegitura handien eraikuntzarako instituzioek lotutako zorpetzeetan ere ez da eskandalu gutxi, izan itzaleko bidesarien formulapean egindakoetan edo bestelakoetan.
Honako hau, adibidez, gertuko adibide bat da: azpiegitura handi bat eraikitzeko euskal instituzio batek mailegu handi bat eskatzen du. Baina hauteskundeen ondorioz, gobernu aldaketa eta proiektu aldaketa dator azpiegitura horrekiko, eta jadanik instituzioak ez du mailegu hori guztia behar. Baina, finantza sistemak ondo lotuak ditu halako egoerak, bai mailegu handiak eskatzen dituzten azpiegitura proiektu erraldoiak babesteko, eta baita bankuek diru etekinak bai ala bai lor ditzaten ere. Horregatik, baldintza bat jartzen diote instituzioari: dirua emango dizut, baina dirua erabili ala ez, zuk interes bat ordainduko didazu hainbat denboran. Ados, diote agintariek.
Baina proiektu berria bideratu duten agintari berriek halako dirutzarik behar ez dutenez, saiatzen dira birnegoziatzen maileguaren baldintzak: ez, ez da posible diote bankuek. Eta adostasunik ez dagoenez epaiketara doa auzia. “Ez –dio epaileak– bankuek arrazoi dute eta zuk –instituzioari– adostutakoa ordaindu beharko duzu”.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioan gertatutakoa da. EAJk Gipuzkoako Diputazioa kudeatzen zuenean GHK-k mailegua eskatu zuen Zubietako errauste planta egiteko eta swap formulapean lotu Caixabank eta Banestorekin. Ia 60 milioi euroko kostearekin interesetan, urtez urte GHK-k ordaindu behar duena, berdin dio mailegua erabili hala ez. Kasu honetan epaileek bankuen alde egin dute. Zorraren auditoriak zer esango luke? Bai, gauza bat da hauteskundeak irabaztea eta oso bestelakoa sistema aldatzea.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.