Legezkoa ez, baina zilegi bai

  • Uztaritzeko Herriko Etxea auzipetua izan da. Prefetaren akusazioa: “Euskara frantsesaren gainetik ezarri nahi izatea”. Ordea, herriko hizkuntza arduradun If Matxikotek honela erran digu: “Ez. Euskara epaitu dute frantsesaren maila berean jartzeagatik”. Paueko Administrazio Auzitegiak epaia eman aitzin solastatu gara berarekin. Ebazpena jakina zen. 

Herriko Etxeko Hizkuntza Politikarako arduraduna da If Matxikote uztariztarra.  Uztaritze Baiko hautetsi abertzalea. Bruno Carrere auzapezaren taldekidea.
Herriko Etxeko Hizkuntza Politikarako arduraduna da If Matxikote uztariztarra. Uztaritze Baiko hautetsi abertzalea. Bruno Carrere auzapezaren taldekidea.

If Matxikotek epaia ezaguna dela dio: “Gure erabakia deuseztatuko dute. Hori bagenekien erabakia hartu aurretik”. Alta bada, zer dago herria bozen bidez gobernatzea irabazi zuen Uztaritze Bai taldearen egitasmoan? Herri honen ibilbide berria marraztu digu hizkuntzaren ardura duen hautetsiak.

29 hautetsietatik 22 alde

Iazko martxoan berritu ziren Herriko Etxeko kontseiluak Iparraldean. Uztaritzen –Dominique Lesbats auzapeza zen ordura arte; Errepublikako doktrina politikoen ildokoa– Uztaritze Baik hartu zuen Herri Kontseilua. Bruno Carrere auzapez berriaren agintepean, hauxe izan zen lehen erabakia: “Euskara hizkuntza ofiziala da Uztaritzen, frantsesaren hein berean”. Udalbatza osatutako 29 hautetsien gehiengoak ebatzi zuen, hots, Uztaritze Baiko 22 hautetsien baiezkoarekin. Oposizioko inork ez zuen kontrako bozik eman. Biharamunean, estatuaren ordezkari Durand prefetak auzitegietara eraman zuen erabakia. “Erabakia ez da inoren aurka hartua izan. Demokratikoki hartua izan zen, herritarren eskubideetan oinarritua, demokraziaren oinarria omen diren testuetan funtsatua. Alta, epaiak beti erran duguna berretsiko du: Frantziako demokraziak ez ditu euskal herritarron eskubideak errespetatzen”, dio hautetsi abertzaleak. Areago esan ere: “Erabakiarekin herritar guztientzako eskubide bera bermatu nahi izan dugu, euskaraz nahiz frantsesez”.

6.000 biztanle. 75 udal langile

Frantziako Iraultzara arte Uztaritze Lapurdiko hiriburua izan zen. Uztaritze Bai udal taldearen oinarrian 1989an eratu zen Herria Bizi Dadin (HBD) dago. Talde abertzalea, legealdiz legealdi,  hautetsi bat izatetik bost izatera iritsi zen. Boz nahikotxo bildu arren, Frantziako hauteskunde sistema proportzionala izaki, bere indarra ez da ongi islatu izan Herriko Etxean. Honen aurreko legealdian bost hautetsi lortu zituen. Ezkerreko hautagaitzarekin aliatu ziren arren, %2rengatik ez zuten lortu Lesbats auzapeza kargutik kentzea. Uztaritze Bai hautagaitza osatu zuten iaz, Herria Bizi Dadin taldeak bereziki bultzaturik. Hainbatek Euskararen Ofizialtasuna Udaletxean aldarrikatzea erabaki ausart gisa jo du. If Matxikotek bestela dio: “Guretzat ez. HBD taldekoentzat ez, guretzat gure politikaren segida da. Zerrenda osatu genuenean bost puntu jarri ziren, horietako bat euskara hizkuntza ofiziala izatea. Jende berria heldu da gure zerrendara. Batzuk abertzaleak, beste batzuk ez hainbeste”. Alabaina, bozetarako programa ontzat eman zuten denek. Matxikotek dioenez, hizkuntza politika gauzatzerakoan, euskarari estatus hori eskainiko zitzaiola argi eta garbi idatzi zuen Uztaritze Baik: “Euskara frantsesaren hein berean dela edo hala nahi dugula”. Hartutako erabakia ez zen funts gabea, aurretik adostuta zegoen. Galdera inposatzen da: Ofizialtasuna bai, baina Herriko Etxea elebiduna al da? Arrapostua: “Ez, ez oraindik. Herriko Kontseiluan euskaldunak herena baino gutxiago gara. Batzarrak frantsesez egiten ditugu, batzuek euskaraz tarteka, baina ez guk nahi bezainbeste”.

Uztaritze Bai hasia da neurriak ezartzen Herriko Etxea elebidun bihurtzeko. Hasteko, harrera euskaraz bermatzeko. Hastapenetik langileekin egin zuten plangintza, 75 dira Udaletxean: “Nork zekien euskaraz. Nork ez. Zein mailan? Zein zen arrangura? Inplikazioa ez baita denontzat bera, nahiz eta denok erran elebitasuna onartzen dugula”.  

40 udal langile inguruk erran zuten ikasi nahi dutela, eta ari dira hori gauzatzeko manera lantzen. Alta, horrek aurrekontu bat eskatzen du, antolaketa maila gutxienekoa. AEKrekin elkarlanean aritzea: “Harremanak biziki emankorrak dira. Herriko Etxeko zerbitzu buruen artean dagoen euskaldun kopurua ezagutzean harritu ginen. Zoritxarrez, erabiltzeko usaia eskas dutenez, frantsesez baino ez dute egiten”.

Hizkuntza politikaren arduradun nagusiak dioenez, herritarrek borondatea izanez gero eskubideak bermatzea lortu daiteke. Hasteko, herrian borrokatu behar da. Herriko Etxea da demokraziaren biltzar hurbilena, erabakiak hartzeko zilegitasuna duena. Uztaritze Baiko ordezkariek emandako urratsa  naturala izan da bere hitzetan: “Sei urteko agintaldia dugu hizkuntza politika eraginkorra plantan ezartzeko. Estatuak gure erabakia legez kanpo ezarriko du, baita jarriko dituen oztopoak ezagutuko ditugu ere. Hala ere, guk aukerak ikusten ditugu herri politika beste gisa batez egiteko”.

Aitzindariak

Iparraldeko beste herriko etxeetan azken legealditan agintzen duten kontseilu abertzaleak badaude, baina Uztaritze Bairen tamainako erabakirik ez dute hartu orainokoan: “Bada garaia erakusteko pauso berriak emateko gauza garela. Jendea kontzientziatzeko, hasteko. Eta ez da hautetsi euskaltzaleen afera soilik, denon egitekoa da. Gure erabakia euskararen inguruan dauden nolabaiteko mamu txarrak uxatzeko baitezpadakoa izan da. Ez soilik Estatuari begira gure eskubideak aldarrikatzeko, herritarrei begira euskaraz aritzeko eta berau sustatzeko baizik”. Alegia, teoria gauza bat da eta praxia beste bat. Euskararen “mamua” zabaltzeko joera dago inola ere, euskara inposatuko dutena delakoa. Halaxe diosku Matxikotek: “Bai, noski. Alabaina, guk, lehen urte honetan, Herriko Etxean egonik, euskararekiko gure jarrera hobeki azaldu ahal izan dugu. Testuak ongi lantzen ari gara. Gaia ez dela ergelkeria erakutsi dugu. Zilegi dela hizkuntza defendatzea. Badira beti ‘beldurrak’, badira ‘ezkutuan edo  ageriko’ kontrako jarrerak. Kontua da jarrera horiek ongi ‘artatzea’. Jendearen ‘uzkurtasuna’ ongi lantzea”.     
Adibidez, udal-biltzarreko oposizioko batek zalantzak agertu zituen euskararen politikaren inguruan. Hizkuntza politikaren arduradunaren erantzuna hauxe: “Guk ez dugu euskara inposatu nahi. Alderantziz, euskararen aukerak eta eskubideak landu nahi ditugu frantsesaren heinean bermatua izan dadin”. Errezelo txarrak direnean, jarrera hauxe: berauek ongi hartu eta egoki uxatu aitzina egiteko.

Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpena edozein dela ere, Herriko Etxeak norabide horretan eginen du politika: “Guk, agintean gauden bitartean, ohar guztiak kontuan hartuko ditugu, herritarrekin batera landuko ditugu, baina euskararen erabilera bermatuz betiere”. Herriko Etxearen agintea aldatu liteke etorkizunean, hala balitz ere, anartean, Uztaritze Baik sustatutako gobernu berriaren politika ongi azaldu eta garatu nahi dute: “Gure iritzi bera ez dutenek agintea hartzen dutenean ikusiko dute zer egin. Anartean, begi-bistan geratuko da euskararen alde egitea ez dela herritarren aurka egitea. Inportanteena guretzat da erakustea euskarak baduela izatea, baduela tokia eguneroko bizitzan”.

Herriko Etxearen erabakiak oihartzun zabala izan du Euskal Herri osoko hedabideetan: “Batzuek ez zuten erabakia espero nonbait, eta horregatik oihartzuna. Gure belaunaldikoentzat harrigarria baino naturala da. Uztaritze Bain denetarikoak gaude. Denok ez dugu ibilbide politiko bera. Alta, gutako zenbaitek euskaraz bizi izan nahi dugu, hori izan da gure nahia beti, xede horretan borrokatu dugu. Noski, orain, Herriko Etxeak, erakunde demokratiko herrikoi batek erabaki administratiboa hartu du. Horixe lorpena”.

Lorpen handia izan da, bai horixe. Erratetik egitera aldea baitago: “Bai, dena dela ere, nire euskalduntasuna nik hautatu nuen. Guk euskara ikasi dugu euskaraz bizitzeko. Ez dugu hautu hori egin itxura egiteko, hautu bat da, ez hautu polita edo ausarta”.

Errepublikan ez dago frantsesaz beste hizkuntza ofizialik. Euskara ez da legezkoa. Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara zilegi nahi du ordea. Herriak hala erabakita. Demokratikoki.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, ofiziala Europan eta Nafarroan ez?

Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.


Kontseilua: “Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez”

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.


Nafarroako Gobernua murrizketak egiten ari da hizkuntza eskoletako euskara taldeetan

Hamabi irakaslek 2.040 idazlan zuzendu eta 680 ikasleren ahozko probak egingo dituzte 18 egunetan, “kontuan hartu gabe idazlan bakoitza bi irakaslek zuzentzea litzatekeela gure helburu ideala, bigarren iritzi bat izateko”. Jaume Gelabert Iruñeko Hizkuntza... [+]


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Hizkuntz eskubideen aurkako erasoei aurre egiteko dinamika prestatuko du Kontseiluak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legean edo Administraziorako Euskararen Legean eragin nahi du Kontseiluak; Nafarroan, ofizialtasunaren aldarrikapena ardatzean jarri; eta Lapurdi, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, berriz, ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidea... [+]


2022-11-18 | Lide Iraola
Mitxel Elortza Exea, Pantailaldiako bolondresa
“Euskal Herriko zinemetan eskaintzen diren filmeen %1 da euskaraz”

Pantailaldiaren Arabako ordezkaria izan da Mitxel Elortza Exea. Ekimena arrakastatsua izan dela uste du herritarren parte hartzeagatik, baina astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak soilik ikusteko erronka egunerokoan bete dadin lan asko geratzen da egiteko Elortzaren ustez... [+]


2022-11-17 | ARGIA
Euskaltzaindiak euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatu du

Euskararen Legea aldatzeko eskatu du Euskaltzaindiak eta bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin. Gogorarazi du euskararen akademia dela lurralde guztietan, hizkuntzari dagokionez, "instituzio aholku-emaile ofiziala".


Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik?

Arangurengo Gongora jauregian Irulegiko eskuaren aurkezpenean María Chiviteren diskurtsoa izan da, askoren harridurarako, Aranzadiren aurkikuntzaren garrantzia azpimarratzeko indartsuenetakoa eta mamitsuenetakoa.


2022-10-17 | Sustatu
XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta... [+]


Denontzat

Hizkuntza-politikari buruzko debateen aurrean –ei, ei, aber, ez joan oraindik, eman aukera bat artikulu honi– sentitzen hasia naiz Bill Murray pelikula hartan bezala: planteamenduren bat egiten da, kontua korapilatzen da bateko eta besteko iritziekin, kinki-kanka... [+]


2022-09-29 | ARGIA
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzeko adierazpenarekin bat egin du ARGIAk

1986ko Euskararen Legea aldatu eta Nafarroa osoan euskara ofizial egiteko eskaera zuzena egin dio Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernuari, irailaren 16an onarturiko adierazpenean. ARGIAk bat egin du adierazpenarekin, IKA euskaltegiak abiarazitako atxikimendu... [+]


Eguneraketa berriak daude