Eta Gerra Handiak Charlie Hebdo ere harrapatu zuen

  • Tamalez ez da egia suertatuko Luz marrazkilariaren desioa, sarraskiaren hurrengo asteko Charlie Hebdoren azalean margotua: “Barkatuta dago dena” dio Mahomak eskuetan daukalarik “Je suis Charlie” eslogana. Potentzia handiek munduaren mapa geopolitikoa berrantolatzeko hasitako borrokak laster atal odoltsu berriak ekarriko ditu.

Daily Record webgunetik eskuratutako argazki handian, polizia frantsesaren indar bereziek Parisko Hyper Casher komertzioaren atea leherrarazten duten unea, urtarrilaren 9 arratsaldean. Aurrez lau bezero hil ak zituen Amedi Coulibalyk tiroka egingo zien au
Daily Record webgunetik eskuratutako argazki handian, polizia frantsesaren indar bereziek Parisko Hyper Casher komertzioaren atea leherrarazten duten unea, urtarrilaren 9 arratsaldean. Aurrez lau bezero hil ak zituen Amedi Coulibalyk tiroka egingo zien aurre barrutik.

Bernard ‘Willem’ Holtrop 73  urteko marrazkilari beteranoa, Charlie Hebdo astekari satirikoaren sortzaileetakoa, garratz mintzatu zen Parisen antolatzen ari ziren protesta ekintzen erdian: goragalea ematen ziotela masakrea jasan ondotik atera zitzaizkien lagun berri askok, betidanik etsai izandakoek. Bukaeran onartu zituen, hala ere: “Adierazpen askatasunaren alde manifestatzen baldin badira, ongi etorriak bitez, jakina”.

Baina Parisa urtarrilaren 11n hurbildutako munduko buruzagi nagusiak ez ziren adierazpen askatasunaren alde oihukatzera bildu. Astekari lotsagabearen arduradun eta langileak sarraskitu ostean, jihadista talde berak juduen ohiturazko elikagaiak saltzen dituen komertzio bat bahitu zuen eta erlijio horretako lau bezero hil. Harrez geroztik marrazkiak ziren gutxienekoz.

Parisek sekula ezagutu duen manifestazio jendetsuenaren aitzindari paseatu ziren manatzen duten  herrialdeetan kazetariak zentsuratu, zigortu, preso hartu edo are hil arazitakoak ere, kolore politiko ezberdinetakoak. Alferrik da izen bakar bat aipatzea besteak ahanztekotan, Ocuppy Wall Streetek bezala beste askok zehaztu dituzte François Hollandek besotik oratuta eraman zituenetako askok prentsa eta adierazpen askatasunen defentsan eginiko meritu ilunak.

Noam Chomskyk zuhurtasunez idatzi du: “We are all.. fill in the blank” (Denok gara... bete hutsunea). Alderatu ditu Charlie Hebdoren aurkako erasoa eta 1999ko apirilaren 24an NATOk Belgradon Serbiako telebista bonbardatuz eginikoa.

Irrati eta telebista serbiarrak mutu arazi zituen misil haren eztandaz 16 pertsona hil ziren. NATOk erasoa justifikatu zuen beharrezkoa omen zelako Milosevic hondoratzeko. Kennet Bacon bozeramaileak esan zuen: “Serbiako telebista  Milosevicen makinaria hiltzailearen parte da, armada den bezala”. Hura erasotzea legezkoa zen, beraz.

Gauza bertsua pentsatu bide zuten Yemengo Al Kaedako buruek edo haien laguntzarekin Parisko bi sarraskiak prestatu zituzten jihadista frantsesek, bi eguneko tartean beren ustez estrategikoak diren  harrapakin bi kolpatuz: komunitate judua eta musulmanentzako sakratuak diren irudiei iseka egiteagatik  haiek kondenatutako aldizkaria.

Gerraren logika gordintasun osoan azaldu du Amedi Coulibalyk, Hyper Casherren lau bezero hil eta gotortu zen ekintzaileak, grabaturik utzi zuen bideoan: “Biktimarena egiten duzue gertatzen dena ulertuko ez bazenute bezala, bitartean zuen koalizioak, zeuek buru zoaztela, etengabe bonbardatzen duelarik, gudariak eta zibilak hilaz... Zuek erabaki behar ote duzue munduan zer gertatu behar duen?”. Charlie Hebdoko artista eta langileek eta erosketetan ari ziren lau oinezko juduk larrutik ordaindu dute.

Saudi Arabia eta Qatar

Parisen lehenago ikusia da antzekorik. 1980ko hamarkadan militarrak patruilatzen aritu ziren tren geltokietan, lehergailuen beldurrez kontsignak itxita, kontrol zorrotzak bazterretan. Orduan ere Ekialde Hurbileko ekaitzek tximistak bidaltzen zituzten tarteka Europara. Lannemezango espetxean dago oraindik preso atentatu haietako batzuen egilea, George Ibrahim Abdallah, zigor osoa kunplitu arren kaleratzen ez dutena, amerikarren presioz.

Testuingurua erabat aldatu da harrez geroztik. Gerra Hotzaren azken ostikaden aro hartan oso bestelakoak ziren erreferentziak eta indar harremanak, eskuina, ezkerra, sobietarrak, NATO, Israel, palestinar ezkertiarrak.... Afganistanez gero dena hasi zen aldatzen, batik bat herrialde musulmanetan. 2001eko irailaren 11ko erasoen ondotik, Pakistandik hasi eta Nigeria arteko eremu zabalaren berrantolaketa geopolitikoa hasi zen.

New Yorkeko dorre bikien erasoarekin zerikusirik ez zuen Iraken inbasioaren ondoren, 13 urteotan hankaz gora jarri da Ekialde Hurbil eta Afrikako Ipar osoa. Paradoxikoki, Europaren eta AEBen segurtasuna hobetzeko omen ziren inbasio, estatu kolpe eta gerra guztiak gora behera, segurtasunik eza handitu baizik ez da egin Europan.

Orain arteko azken errematea izan da Siriako estatuaren lehertzea. Parisko gertakizunen biharamunean Ekialde Hurbila inork gutxik bezain ondo ezagutzen duen Tomas Alcoverro kazetariak titulatu zuen: “La amenaza yihadista: La gerra siria en el trasfondo”. Siriako zerbitzu sekretuekiko elkarlana hil ala bizikoa omen da frantsesentzako, hauen lur eremuan dabiltzan jihadistak kontrolatzeko. Baxir Al Asaden beharra dutela, alegia.

“Siriako gerrarekin –mende honetako gerra nagusia– ireki da Pandoraren kutxa beldurgarria, mundu mailako eskalada terrorista ekarriko du eta agian egunen batean baita mertzenario hauen mendekua ere beren jaun feudalen kontra, hau da Qatar eta Saudi Arabiako errege kriminalen aurka. Orain artean, eskueran dauzkaten dirutza izugarriei, diruz erositako diplomaziari eta etengabeko eroskeriei esker, lortu dute saihestea elikatu dituzten piztien haserrea. Bereziki Qatarrek kristalezkoa dauka teilatua”.

Alcoverro ez da lehena izan Qatarren inplikazioak salatzen, non eta Bartzelonako La Vanguardian, Kataluniako banderaren koloreak Qatarren publizitatearekin uztartzen dituen Barçaren erresuman.

Egunkari berean, Afrika Erdiko Errepublikan apezpiku den Juan Jose Aguirre andaluziarrak iaz publikoki deklaratu zuen tripako mina ematen ziola Qatarren publizitatea ikusteak futbolarien tixertetan. Hala ere, Qatar eta Saudi Arabia ondo homologatuta daude terrorismo jihadistak hainbeste kezkatzen duen Mendebaldean, are gehiago, esan liteke hein handi batean Ekialde Hurbileko mapa berria haien nahieran ari dela osatzen.

Urtarrilaren 13an Frantziako parlamentuan hautetsiek zutik La Marseillaise ereserkia abestu zuten, 1918tik lehenbizikoz. Gerra handi baten aurreko giroa arnas zitekeen egun horietan Parisen eta Frantziako estatuan, denok bat eta tinko urrutiko arerioaren kontra.

Baina gerra hau ezberdina da. Petrolioaren merkatzea ere arma da, blokeo ekonomikoak bezala, edo eraso zibernetikoak. Aliantzak oso aldakorrak dira, interesak nahasiak, interes eta konkurrentzia sareak nahaspilatuak.

Interes handia dago, aginte gune askotan, baita elkarren etsai direnek ere, agendaren erdian jartzeko zibilizazioen arteko talka, bazterturik krisi ekonomikoaren irteera neoliberalari buruzko eztabaida. Egunotan zertaz entzun duzu jendea  hizketan ostatuetan, murrizketa sozialez ala musulman etorkinez?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Charlie Hebdo atentatua
2020-09-03 | Mikel Eizagirre
Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren epaiketa hasi da

Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.


2020-03-31 | ARGIA
“Charlie Hebdo”-ren aurkako atentatuaren epaiketa udazkenera atzeratu dute

Maiatzaren 4an hasi eta uztailaren 10era bitarte egitekoa zen. Epaitegiko lehen auzialdiko presidenteak adierazi du ez dagoela baldintza egokirik horretarako, osasun krisia dela-eta.


Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean... [+]


2016-03-02 | Sustrai Colina
Alfonso Zapico, komikilaria
"Bigarren eskuko arropa bezalakoa naiz"

Hitza eta marrazkia. Marrazkia eta hitza. Hitzak marraztu eta marrazkiak esan. Ahotik lapitza atera eta mingaina eskuan hartu. “Santa Barbara bendita, tralaralaralaralai...”.


Dena ez da Charlie: prekarietateak ere hiltzen ditu komikiak Frantzian

500 komikigilek manifestazioa egin dute Anguleman euren erretreta osagarriaren kotizazioa neurtzerakoan egin azken aldaketez kexu.


Gezi zuria

Lankideak hil dizkidate sarri. Beste askoren artean, lau aipatzearren, gogoan dauzkat Urkiaga 1937an, Galindez 1956an, Portell 1978an, eta Galdeano 1985ean.

2015a ez da baketsu esnatu gremiokoentzat, hor da Parisko atentatua Charlie Hebdo aldizkariaren aurka. Ofizio... [+]


Indarkeriaren aurkako erantzuna

Charlie Hebdo astekariaren aurkako atentatuaren ostean eta ondorengo gertaeren aurrean ezinbestekoa da hausnarketa lasaia eta arrazoizkoa egitea. Atentatua giza eskubideen aurkako eraso benetan larria izan da: bizitza eskubidea, adierazpen eta prentsa askatasuna apurtu nahi izan... [+]


2015-01-21 | Eric Dicharry
Ospearen izenean

Andy Warholek zioenez, bakoitzak bere ospea eskuratuko du. Gehitu zuen laurdentxo batek bakarrik iraunen duela. Gaur egun ezagutzen dugun mundu mediatiko numerikoan edonor eror liteke Warholek profetizatu zuen tranpan. Facebook kontuak sortuz, milaka Tweetak igorriz, Whatsappa... [+]


2015-01-21 | Itxaro Borda
Ni ere…

...Charlie Hebdo naiz, astekariaren aurkako erasotik landa. Aitor dut nire ironiarako joera formateatu zutela denboran Caburen edo Wolinskiren marrazkiek. Ondorioez axolatu gabe idazteko eta pentsatzeko jaidura itsu horretan tematzeko ausardia edo inkontzientzia zor diegu askok... [+]


12 atxilotu Parisen, Charlie Hebdoren aurkako erasoari lotuta

Gutxienez hamabi pertsona atxilotu dituzte ostegun gauean Pariseko hainbat puntutan, joan den astean Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoarekin zerikusia izan dezaketelakoan.


Bukatu dira bromak Europan

Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren erreakzioek begi bistan jarri dituzte Europan une honetan nagusitzen ari diren joera politikoak. Bi mutur, eskuinekoa bata eta islamista bestea, aurkezten zaizkigu arrisku nagusitzat. Eta “segurtasunaren” mesedetan eskubideak... [+]


Musulmanen aurkako 54 ekintza bost egunetan Frantziako Estatuan

Frantziako Musulmanen Kontseiluak (CFCM) musulmanen aurkako 54 gertakari identifikatu ditu Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoaren ondoren.


Mendebaldeko bortxa

“Je suis Charlie” ikurritza zabaldu da asasinatuekiko elkartasunetik. Agerraldiak sortu dira giro antiterrorista berri batean, adierazpen askatasunaren eta hildakoen oroimenaren alde. Alta, “Je suis Charlie” oihukatzeko ez dute aukerarik izan Egipton hil... [+]


Parisko atentatuen kontrako manifestazio historikoaren ostean, badator kontrol soziala

Urtarrilaren 11n manifestazio historikoa izan zen Parisen, Charlie Hebdoren aurkako atentatua eta ondorengo egunetako gertakariak salatzeko: 1,5 milioi lagun batu ziren Frantziako hiriburuan eta Estatu osoan berriz 4 milioi.


Eguneraketa berriak daude