"Gazteek eta etorkinek bizkarra ematen badigute jai daukagu"

  • Josep Ruaix (Moià, Bartzelona, 1940) gramatikaria eta apaiza da. Katalan duina nahi du. Horretarako helburua argi dauka: ahalik eta hiztun gehien lortu eta ahalik eta ondoen hitz egin. Ez du ordea, hiztunek hizkuntzarekiko duten zuzentasun eta jatortasun gabeziak aztoratzen. Elkarrizketa Vilaweb agerkarian egin diote eta pasarte batzuk ekarri ditugu hona.

“Kazetariek ez dute mailarik hoberena, baina ezin dugu askoz gehiago eskatu”.
“Kazetariek ez dute mailarik hoberena, baina ezin dugu askoz gehiago eskatu”.

Katalanaren egoerak asko kezkatzen al zaitu?

Bai, oso kezkatuta nago, baina era berean itxaropen handia daukat. Fabrak [Pompeu Fabrak katalanaren gaur egungo araudia ezarri zuen] esaten zuenari jarraitzen diot: “Inoiz ez dira alboratu behar etxeko lanak eta itxaropena”. Jende asko ari gara hizkuntzaren alde borrokan eta borrokak emaitzak ematen ditu. Bestalde, beste jatorri batzuetako jendeak bereganatu du hizkuntza eta ezin dute guk 40ko, 50eko, 60ko edo 70eko hamarkadetan menperatzen genuen moduan moldatu katalanez. Nolabaiteko bidesaria ordaindu behar dugu: katalan hiztun gehiago izateko maila jaitsi behar da pixka bat.

Zer esan nahi duzu?

Italian bizi izan nintzen, eta italieraz hitz egiten nuen, baina ez italiarrek bezala. Haiek oso pozik zeuden italieraz egiten nuelako, baina ezin nuen hitz egin haiek bezain ondo. Hemen gauza bera gertatzen da. Jatorri askotako jendea daukagu (Txina, Latinoamerika, Ukraina, Errusia…). Ez dute guk bezala ikasiko katalana. Gabezia objektibo batzuk onartu beharko ditugu. Katalunian jaio ez diren milioi bat katalan hiztun gehiago nahi baditugu, onartu beharko dugu hizkuntza maila apalagoa izango dutela, ez dira arituko edoski izan balute bezala, ez daukate benetakotasun berdina. Ez naiz ezkorra, jende asko lanean ari delako. Borrokan jarraitu behar da, eta itxaron behar dugu jende horrek hizkuntza bereganatuko duela, maitatuko duela eta hobetuko. Ni alde guztietatik katalana naiz, baina Ruaixtarrak Okzitaniatik iritsi zirela dirudi, ziurrenik XVI. mendean, eta moldatu ziren. Orain gauza bera gertatuko dela itxaron behar dugu: etorri direnak moldatzen joan daitezela, katalan hiztun senti daitezela, hizkuntza defenda dezatela eta ahalik eta ondoen hitz egiten saia daitezela.

Hedabideek zein egiteko dute?

Errespetu handia diet hedabideei hainbat arrazoi tarteko. Hasteko, oso azkar egin behar izaten dute lan. Egunkarietan akatsak ikusten ditudanean ulertzen dut. Bigarrenik, hedabideak gizartearen isla dira. Hitz egiten den katalanak gabezia asko baditu, hedabideetan ari direnei ezin diegu oso diferente jokatzeko eskatu, haiek ere gizartearen parte dira. Ez dute mailarik hoberena, baina ezin dugu askoz gehiago eskatu. Kazetariei –gauza asko jakin behar dituzte eta batik bat egunerokoari buruz– ezin diegu eskatu hizkuntzaren kalitatea ere zaintzea. Ezin dugu haltzara jo fruitu bila.

Zirujauari eskatzen diogu bisturia erabiltzen jakiteko. Ez al zaie maila bera eskatu behar lanbidean hizkuntza darabiltenei?

Ederra litzateke hedabideetan lan egiten dutenek hobeto hitz egingo eta idatziko balute. Baina kazetaritza ikasi dute, ez hizkuntzalaritza. Ezin diegu eskatu filologiako irakasle batek bezala idaztea.

Eta irakasleek zein eginkizun dute?

Hizkuntza irakasleak eta ikasgairen bat irakasten dutenak desberdindu behar dira. Hizkuntza irakasleek euren buruei gehiago eskatu beharko liekete, baina hainbeste ikasgai ikasi behar izan dituzte… Hizkuntzaz gain gauza interesgarri asko daude eta denak ez dira hizkuntzalariak. Etorkizunean, hobera egingo duten eta okerrera egingo duten gauzak ikusiko ditugu. Baina Fabra zen bezala, baikorra izan nahi dut.

Hain pragmatikoak bagara eta erreferenteak galtzen baditugu, bigarren eta hirugarren belaunaldiek ez al dute kalterik jasango?

Hedabideek belaunaldi berriekin bat egitea lortu behar dugu. Hizkuntza esoterikoegia, zailegia, goi mailakoegia egiten badugu ez dira identifikatuta sentituko. Forma jatorrago eta zuzenagoetara ohitu behar ditugu, baina bitartean ez daitezela deseroso sentitu. Eskatzen joango dira, galduta zeuden formak berreskuratzen joango dira. Hebrearrek hala egin zuten. Diasporan zeuden, haien herrialdera itzultzeko aukera izan zuten eta hebreera berreskuratu dute. Ez da zehazki gauza bera, baina badago antzekotasunik. Bataila bat galtzeko prest egon behar dugu, gerra irabazi nahi badugu. Gazteek eta etorkinek bizkarra ematen badigute jai daukagu. Trebeak izan behar dugu. Pragmatikoak.

Hedabideetan, bikoiztutako elkarrizketetan honelako adierazpideak entzuten ditugu: “cómo mola”, “tío, qué haces”, “qué chulo”. Gure gazte hizkerarik ezin al dugu eduki?

Berriz diot. Iaioak izan behar dugu. Jakin behar dugu zenbateraino inposatu edo proposatu ditzakegun forma jatorrak. Asma ditzakegu, baina erabiltzaileek onartzeko prest egon behar dute. Luzera ehun irabazteko orain hogei galdu behar ditugu. Aurrera begira, beraiek berreskuratu ahalko dituzte forma jatorragoak edo berriak asmatuko dituzte. Soziolinguistaren batek esaten zuen: hizkuntzak ez-puruak dira. Katalana gaizki hitz egindako eta gaizki idatzitako latinetik dator. VIII. eta IX. mendeetan, latina zekitenak ikaratu egingo ziren haien garaikoen hanka-sartzeekin. Eta gu orain pozik gaude, hizkuntza eredugarria da. Nolabaiteko narriadura hizkuntzari datxekion kontua da. Hizkuntzak ez dira betiko, galkorrak dira, gu bezala.

Ez dadila hil…

Luzera hil egingo da, gauza guztiak bezala. 200 edo 300 urte barru… Apaizak bezala hasi naiz hitz egiten…

Orain kemenez gabiltza ala erortzen ari gara?

Principat-en, hiztun kopuruari dagokionez, irabazten ari gara, baina kalitateari dagokionez, galeran gara. Beste eremu periferikoei dagokionez, nahiko kezkagarria da, indar batzuek hizkuntza murriztea nahi dute, baita desagerraraztea ere. Lagundu egin behar diegu, baina Fabrak esan bezala, valentziarrek eta Baleareetakoek haien politika erabaki behar dute. Ezin gara inperialistak izan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


36 urteren ostean, Vox eta PPk katalana lehentasunezko hizkuntza ez izatea erabaki dute Palman

Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.


2022-10-06 | Euskal Irratiak
Ipar Kataluniako herriko etxe bat auzitara, katalana ekitaldi ofizialetan onartzegatik

Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]


2022-09-26 | ARGIA
Katalana eta okzitaniera erabiltzen hasi dira Frantziako estatuko 15 udalbatzetan

Elna udalerriak irekitako xendari jarraituz, hamabost bat udalerrik mozio bidez onartu dute udal batzetan katalanez eta okzitanieraz hitza hartu ahal izatea, eta Jefaturara bidaltzen diren aktak ere hala idaztea, ondoren frantsesera itzulita. Eskualde hauetakoak dira hamabost... [+]


2022-05-10 | ARGIA
Katalunian murgiltze ereduari eutsiko diote, Auzitegi Nagusiaren erasoak eraso

Hamabost egunetan, Kataluniako eskolek ikastorduen %25 gaztelaniaz eman behar dutela agindu dute epaileek. Helegitea jarriko duela iragarri du Generalitateak eta irakasleei esan die orain arte bezala jarraitzeko. “Ebazpen aberrantea da pedagogikoki eta juridikoki”.


2022-05-09 | ARGIA
Generalitateari bi asteko epea eman diote hezkuntzan %25 gazteleraz ezartzeko

Kataluniako murgiltze ereduarekin amaituko luke neurriak. Epaileek ez dute onartu Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak aurkeztutako beste proposamena, portzentaiak baztertzen dituena.


21 egunez katalanari eutsi eta hizkuntzaz ez aldatzeko erronka

Matinc el Català Twitter kontutik proposatuta, hizkuntzaren aldeko ekimen berria prestatzen ari dira Katalunian. Erronka da 21 egunez katalanez hitz egitea eta ez hizkuntzaz aldatzea, batez ere, normalean aldatzen den egoeretan. Apirilak 23 Sant Jordi egunean hasi eta... [+]


Eguneraketa berriak daude